"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2019/01/01

Abandonatutako basoen gezurra


Amazoniako oihana abandonatutako basoa al da? Pagoeta eta Aiako Harria abandonatuta daudelako bihurtu al ditugu Parke Natural? Eremu horietan guztietan baso naturala dago, edo berreskuratzen ari da.

Horixe ari zaigu esaten Gipuzkoako Aldundia: Gipuzkoan naturalizazio-prozesuan dauden eremuak abandonatutako eremuak direla. Gurean basoa da berezko ekosistema, eta gizakiaren esku-hartzerik gabe, baso bihurtzeko joera du gure lurraldeak.

Lur publikoetan azkar baino lehen “abandonatu” beharko lituzkete naturalizazio-prozesuan ez dauden lurrak. Larrialdi klimatiko betean gaude, biodibertsitatearen galera geldiezinean, eta hondamendi biologiko eta ekologikoak bizitzera kondenatuta gaude. Beraz, ongi etorriak bitez eragin horiek murrizteko ezinbestekoak diren baso naturalak.

Administrazioari eskatzen diogu ikuspegi produktibistak eta suntsitzaileak alde batera utzi, eta bila ditzala “abandonua” (bertako basoak) saritzeko moduak. Herritarron dirua, egurraren etekin hutsera bideratu ordez, guztion mesedetan basoak berreskuratu nahi dituztenak saritzera bideratu beharko litzateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario