Inork oraindik sinesten ote duen ere ehizari jazarri eta oldartu zaizkiola…
Beherago ekarri ditugu gure Aldundi maiteak Gipuzkoako Ehiza Federazioari opari eman dizkion kopuruak. Federazioak ‘grebara’ (sic!) deitu ditu ehiztariak eta protestatzeko manifestazio bat antolatu du, ustez Aldundiaren aurka.
Ikus dezagun.
Dirulaguntza izendun bat ematen dio urtero Aldundiak GEFari (azken lau urteotan, 120.000 euro urtean). Musutruk eta inolako esplikaziorik eman behar gabe. Baina, adi! Natura kontserbatzeko aurrekontuaren kontura!! Kopuru horretatik at geratzen dira Kirol sailak kirol-federazio moduan ematen dizkion laguntzak.
Kopuru horri gehitu behar zaio ehiza-txapelketatan hiltzen diren eper eta faisaiak ordaintzeko, aurrekontu beraren kontura ordaindu ere, ematen zaion urteko 80.000 euroko dirulaguntza. Ehiza-txapelketen aurretik askatzen dituzte hegazti horiek jauntxoek punteria fintzeko (hori EZ baita ehiza, agi denez).
2010:
(urteroko
izenduna) 64.517
(askatzeko
animaliak) 87.559
2011:
(urteroko
izenduna) 89.517
(beste
izendun bat, ehiza-eskolarako) 30.000
(askatzeko
animaliak) 95.000
2012:
(urteroko
izenduna) 90.000
(askatzeko
animaliak) 85.500
2013:
(urteroko
izenduna) 71.500
(askatzeko
animaliak) 55.515
2014:
(urteroko
izenduna) 80.000
(askatzeko
animaliak) 55.515
2015:
(urteroko
izenduna) 80.000
(askatzeko
animaliak) 80.792
2016:
(urteroko
izenduna) 120.000
(askatzeko
animaliak) 80.792
2017:
(urteroko
izenduna) 120.000
(askatzeko
animaliak) 80.792
2018:
(urteroko
izenduna) 120.000
(askatzeko
animaliak) 80.784
2019:
(urteroko
izenduna) 120.000
(askatzeko
animaliak) 80.784
Adi! Aurrekontuetan xedatutako kopuruak dira horiek, eta Aldundiaren webgunean ikusgai daude. Ez dugu informaziorik aurkitu BENETAN ordaindu zaizkien kopuruen inguruan.
Maskarada eta ez beste, horixe ari dira antzezten Aldundia eta Ehiza Federazioa. Oraintsu hil berri den politikari baten hitzetan, ‘limurtze-dantza’, hain zuzen.
Beren jarraitzaileak aztoratzen saiatzen dira ehiztarien ordezkariak, eta lortu ere egiten dute sarri, nola eta, berei ez bezala, administrazioek luze eta eskuzabal laguntzen dietela diruz ‘ekologistei’. GEFko jaun horiek: zehaztuko al zenukete zertxobait diozuen hori? Ala gezurti ere esan behar dizuegu? Izan ere, 1.768.567 euroz lagundu baitio hamar urtetan Aldundiak federazioari; horixe da egia. Haatik, musutruk eta hutsaren truke, zeren horietatik aparte baitaude Aldundiak GEFarekin sinatzen dituen ‘hitzarmenak’.
Esaterako, federazioak besteren lumaz janzteko baliatzen duen hori; alegia, basafaunak nekazaritzan eragiten dituen kalteak ordaintzeko dirua berak bere patrikatik ordaintzen dituela esateko baliatzen duen hori. Horixe esaten baitigu GEFak ‘grebarako’ deian. GEZURRA BIRIBILA. Diru hori diru publikoa da, aldundiak federazioari emana zerbitzu horren kudeaketa emana baitio federazioari, hori ere ordainpean.
Halaber esan digu negarrez Ehiza Federazioak ez dutela basurderik gehiago hilko aldundiari presioa egiteko, aditzera emanez hark ez diela uzten gehiago harrapatzen. Hori ere gezurra. Urtean daramatza aldundia ehiztari-koadrilen atzetik erreguka, mesedez basurde-uxaldi gehiago egiteko, eta erantzuna izan da ezin dutela, ez direla gauza edo nekatuta daudela. Inola ere arauak ez diela lagatzen.
Horixe da, beraz, Gipuzkoako Ehiza Federazioko zuzendari berrien estiloa, kuartelekoa bezalakoxea: zabarra eta gezurtia. Guztiok buruan ditugun Espainiako alderdi politiko batzuei hain mesedegarria suertatu zaien horixe bera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario