"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2019/03/05

Berriz ere iruzurra? Guztion dirua guztioi iruzur egiten digutenei ematen die Aldundiak?


Hasiak dira Gipuzkoan Europako Batasunaren funtsetatik finantzatzen diren Nekaritza Bateraturako Politika (PAC) barruko laguntzak banatzeko deialdiak argitaratzen.


Aldundiak ez dituenez nahikotzat jotzen Europako Batasunaren funtsetatik eratorritako laguntzak, diru-sail gehigarriak destinatu ohi ditu laguntza-lerro osagarrietara, bere (geure) sakela propiotik, alajaina. Esaterako, 1.600.000 euro bideak konpontzeko deialdian, dagoeneko argitaratua:

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2019/02/25/c1900993.pdf

Esaterako, egurgintzarako laguntza gehigarriak, itxuraz lurjabeentzakoak.

Beti bezala, uko egiten dio Aldundiak bere obligazioak betetzeari eta laguntza hauetara aurkezten direnei ez die exijitzen Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituzten obligazio guztiak beteta edukitzea.

Subentzioen gaineko Espainiako lege orokorrak behartzen du egiaztatzera onuradunek txintxo jokatzan dutela, laguntza jasoko badute.

Subentzioen gaineko EAEko Lege Orokorrak ere hala xedatzen du, eta hura berritzeko Jaurlaritzak prestatua duen aurreproiektuak ere bai.

Subentzioen gaineko Gipuzkoako foru-arauak ere halaxe xedatzen du.

Baina nekazaritza, abeltzaintza eta egurgintza alorreko deialdi hauetan, Aldundiak gehienez eskatzen du eskatzaileak GSan 'afiliatuta' egotea; kotizazioak ordainduak izatea ez du exigitzen. Are gutxiago zergak egunean orainduta edukitzea.

Aldundiak ez du legea betetzen. Ezta berak xedatutako arauak ere.

Baina zenbateko laguntzaz ari gara hizketan? Espainaiko FEGA* erakundearen datuen arabera, kopuru hauek ordaindu ziren Hegoalden 2016an eta 2017an:



Laguntza horien artekaria Eusko Jaurlaritza da. Eusko Jaurlaritzak ez die exijitzen foru-aldundiei egiaztapen horiek egiteko. Gero gerokoak: EAEn laguntza horien jasotzaileen % 64,4ak baizik ez du kotizatzen Gizarte Segurantzan:



Eusko Jaurlaritzak ukatu egin digu bere fiskalizatzeko obligazioaren betetze-mailari buruzko informazioa, aitzakia xelebreak ipinita https://www.irekia.euskadi.eus/es/proposals/3010-erantzun-mesedez?criterio_id=1073884&track=1.

Ez dugu daturik PAC laguntzen jasotzaileen zerga-betebeharren betetze-mailari buruz.

Labur esanda: Itxura guztien arabera, berriz ere iruzurra, guztion dirua guztioi iruzur egiten diguten askori ematen die Aldundiak, jakinda.

Zergatik?

--------------------------
*Oharra: Hemen kontsulta daiteke nola banatzen diren PAC laguntzak Espainian. 2016ko eta 2017ko datuak daude oraingoz: http://www.fega.es/PwfGcp/es/accesos_directos/consulta_de_beneficiarios_de_ayudas_de_la_pac/consulta_de_beneficiarios_2015_presenta.jsp/FgpFormularioConsultasBene

No hay comentarios:

Publicar un comentario