Egurgileen lobbya eta administrazioan dituzten lortzaileak kexu dira, hori guztia ezjakintasunaren eta kalitateko informazio urriaren ondorio dela diotela.
Egia ote da? Ez ginenez geure buruaz askorik fio, Alkartasuna Fundazioak Billabonan antolatu zuen mahai ingurura azaldu ginen eta Baskegurko Zuzendari Nagusi Oscar Azkarateri galdetu genion ea egia zen bere presidente Federico Saizek Onda Ceron esandakoa, alegia, mendia urtean hirutan fumatu nahi dutela, 35 urtez. Baina Oscar Azkaratek nahiago izan zuen keaz mintzatu.
Barrura audioa!
Barrura bideoa!
Horrenbestez, errezeloa dugu Baskegurko gizonak ez ote zaizkigun gezurra esaten ari, aurpegira, beren babesle politiko Arantza Tapia sailburua bezain lotsagabe, bai guri, bai gainerako herritarrei. Ez dute nahi boto-emaileek jakitea zenbaterainoko prezioa —ingurumenekoa, osasunekoa zein ekonomikoa— ordain arazi nahi diguten behea jota dagoen negozioari eusteko. Zer esanik ez, berena eta ez beste inorena duten negozioa noski.
No hay comentarios:
Publicar un comentario