Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan

Gipuzkoako Talde Naturazaleek beren kezka eta iritziak agertzeko sortutako gunea

2019/06/10

Lehengo lepotik burua...

*|MC:SUBJECT|* *|MC_PREVIEW_TEXT|*
PRENTSA-OHARRA

2019-06-10
Ikusi nabigatzailean

GIPUZKOAKO ALDUNDIAK EGURGINTZAREN INGURUMEN-INPAKTUAK DIRUZ LAGUNDUKO DITU AURTEN ERE

Atera berri dira, urtero bezala, Gipuzkoako basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko 2019 urterako diru laguntzen oinarri arautzaileak. Aldundiak aipatzen duen bezala: “Gipuzkoako baso sektorea indartzeko dirulaguntza deialdia”. Baso-sektorea, ez egur-sektorea. Pinudien krisia oraindik begi bistan daukagula, egurgintza eta basogintza bereizi ezinik jarraitzen du Aldundiak, ez dute ezer ikasi.
Are gehiago, baso naturalak (hariztiak, pagadiak, ameztiak, baso mistoak, artadiak, etab.), ia EAEko lurraldearen % 75etik desagertu diren garai hauetan.

Aldundiaren hitzetan, “banda marroia gaitzaz gain, Gipuzkoako basogintza sektoreak baditu beste zailtasun batzuk ere. Nagusiki: baso jabeen adin handia, errelebo zailtasunak, abandonoa eta baso sailen atomizazioa”. Horri aurre egiteko, aurtengo diru-laguntzetan hauxe sarituko da: eskatzaileek 55 urte baino gutxiago izatea, 0,25 UTA baino nekazal jarduera handiagoa izatea, eta baso-azalera gutxienez aurreko urtean baino 0,5 Ha gehitzea. Baso sailen transmisioak egiteko ere bideratuko dira diru-laguntzak, beti ere eskatzaileak 70 urte baino gehiago baditu eta 55 urte baino gutxiago dituenari transmititzen badizkio. Baserri mundua zahartzen/hiltzen ari denean, kaletarrak landa eremuari bizkar ematen ari direnean, pinu-landaketek basogintza-eredu honen ingurumen inpaktu jasan ezina erakutsi dutenean, hauxe da Aldundiaren estrategia basogintzak bizi duen krisi sozial eta ekologikoari aurre egiteko. Eta egurgintza hori aisialdiko jarduera bilakatu da.
Pistak (berriak barne) eta bestelako azpiegiturak edo baso “garbiketak” (matarrasak, bakanketak, entresakak, hobetze mozketak, …) egiteko, landaketa berriak zein makinaria eta bestelako inbertsioak diruz laguntzeko, orain arteko irizpide beretsuak baliatuko dira, diru-partidetan antzeko proportzioak mantenduz. Alegia, oraingoan ere, Gipuzkoako natur ondarearen zaintzaren ardura daukan Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak kudeatzen dituen diru-laguntza nagusienetan ingurumen-eraginak arbuiatuko dira (babestutako natur eremuetan basoen berreskurapena lehenetsi gabe eta basoak eta egur-landaketak maila berean jarrita). Eukaliptu- eta Intsigns-landaketak ez dira diruz lagunduko, baina ezta arautu edota debekatuko ere. Matarrasak eta makinaria astunen erabilera ere ez dira baldintzatuko. Lur-galerak eta lurzoruaren kalitatea ez dira diru-laguntza hauen kudeaketa irizpide nagusiak. Diru-publikoarekin kudeatzen den basogintza-politika egurraren sektorean interesetara bideratu da, beste behin, enpresen eta lurjabe handien mesedetan. Krisiak krisi, burua lehenagoko lepotik.
Legealdia bukatzear dago jada, laster batean osatuko dira gobernu berriak Udaletan eta Aldundian. Naturaren zaintza eta ondare naturalaren kontserbazioa eta berreskurapena helburu ditugun gizarte eragileok ez genuke azken 4 urte hauetako amesgaiztoa berriro bizi nahi. Izan ere, EAJko Arantxa Ariztimuñorena izan da Gipuzkoako natur kontserbazioak eta ekologismoak izan duten garai ilunena, horren arduradun politiko petralik ez baitugu ezagutu egundo. Badira basogintza-politika interesatu eta jasan ezin hori iraultzeko moduak eta bideak. Naturaren kontserbazioan jakintza-arlo ugarietako adituak ditugu, hainbat mundu mailako erreferenteak. Eseri gaitezen mahai berean basoen berreskuratu nahi ditugunak eta egurgintzaren sektorean interesak dituztenak. Naturaren ustiapenaren eta kontserbazioaren arteko orekatik baino ezin da irudikatu garapen jasangarria; alegia, krisi ekologiko globalari eta klima aldaketari aurre egiteko garapen sozio-ekonomiko posible bakarra. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza berria osatu bezain pronto hurbilduko gara ate joka.
Naturkon, Gipuzkoako Natur talde eta talde ekologistak
Gipuzkoako 16 erakunde naturalista eta kontserbazionistak sortutako kolektiboa da Naturkon, eta natura eta ingurumena kontserbatzearen alde jokatzea eta erakundeei hala jokaaraztea du helburua. Horreterako bere kezkak helarazten dizkie botere publikoei, lege-aldaketak proposatzen dizkie, ingurumenaren eta lurraldearen alde indarrean dauden lege-arauak bete ditzatela exijitzen die eta haien aurrean salatzen ditu arlo honetan etenik gabe egiten diren gehiegikeriak.

Harremanetarako:
  naturkon.taldea@gmail.com
http://naturkon.blogspot.com.es
 
Copyright © *|CURRENT_YEAR|* *|LIST:COMPANY|*, All rights reserved.
*|IFNOT:ARCHIVE_PAGE|* *|LIST:DESCRIPTION|*

Our mailing address is:
*|HTML:LIST_ADDRESS_HTML|* *|END:IF|*

Want to change how you receive these emails?
You can update your preferences or unsubscribe from this list

*|IF:REWARDS|* *|HTML:REWARDS|* *|END:IF|*
Egilea: Naturkon Gipuzkoa ordua: 8:03 No hay comentarios:
Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest

2019/05/06

NATURAREN KONTSERBAZIOAREN ETA ORO HAR INGURUMENAREN ALDEKO KONPROMISOA HARTZEKO ESKAERA ALDERDI POLITIKOEI

2019ko Foru eta Udal-hauteskundeetarako proposamena. Datozen lau urteetan garatzeko politika, eginbehar eta ekintza zehatzen proposamena naturaren kontserbazioren eta ingurumenaren alde.

Proposamena: naturaren kontserbazioaren aldeko eginbeharrak hauteskundeetarako programak idaztekoan kontuan hartzeko.


ALDUNDIAREN ESKUMEN DIREN ERABAKIAK

OROKORRAK
- Mendietako eta natura inguruneko sailaren giza baliabideak emendatzea, basozain kopurua handituz eta natur kontserbazioaren zein biodibertsitatearen zaintza eta berreskurapenera bideratutako aurrekontuak handituz.
- Mendietako eta natura inguruneko sailaren aurrekontuaren % 30 natura kontserbatzera bideratzea.
- Natur eremuen zaintza Ertzaintzarekin eta Udaltzainekin koordinatzea.
- Mendietan, jarduera produktiboak eta estraktiboak ez ezik, aisia-jarduerak, jarduera turistikoak eta kirol-jarduerak (batez ere kirol-probak) ere arautzea eta gatazka denean naturaren errespetua eta kontserbazioa gailentzea.
- Basoen kudeaketaren aldaketa sakona, bertako basoa garatzearen aldekoa, batez ere herri lurretan (pribatuetan ere kontzientziazioa bultzatuz). Eta oxido kuprosoaren fumigazioa geldituz, nahiz eta lurretik egin, «oxido kuprosoa ur ekosistemetan pozoi bihurtzen den fungizida generikoa» delako.
Ikerkuntza:
- Gipuzkoako ingurune naturalaren ezaugarriak eta baldintzak ikusita, natur kontserbazioan oinarritutako lur-eremuen katalogazioa egitea (kontserbaziorako eta egurgintzarako lehentasunak finkatuz)
- Bioaniztasunaren kontserbaziora eta berreskurapenera bideratutako ikerketak sustatzea.
- Gipuzkoan baliabide edo ondasun naturalak ikertzeko gauzatu diren ikerketa guztiak herritarren eskuragarri jarriko dituen plataforma sortu eta arduraz mantentzea.
- Gipuzkoako kostaldearen eta itsas aldearen natur ondarea eta baliabide naturalak ezagutzeko ikerketak sustatzea.
Hezkuntza:
- Ikerketetatik eratorritako ezagutzak zabaltzeko baliabideak  sustatzea (dokumentalak, ibilaldiak, ibilbide autogidatuak, egutegiak, erakusketak, web atariak…) herritar guztientzat.
Parte hartzea:
- Bioaniztasunaren kontseilua operatiboa egitea, behar besteko maiztasunarekin eta baliabideekin. Bioaniztasunaren Kontseiluarekin batera, Ehiza kontseilua eta Arrantza kontseilua arduraz eta fundamentuz kudeatzea, mahai horien operatibitatea eta gardentasuna bermatuz.
- Ingurumen babeserako lanak egiten dituzten elkarteei (sorrerako estatutuetan agertzen direnean), urte bat (bi,hiru...) demostratzen dutenean, onura publikoaren izendapena eskuratu eta beraien salaketetan defentsa juridikoa ordaindu gabea bideratu, benetako ingurumeneko justizia izan dadin.

BIOANIZTASUNA
- Bioaniztasunean kalteak eragiten dituzten ekintzak salatzeko PROZEDURA ERRAZAK ETA AZKARRAK diseinatzea eta herritarren esku jartzea.
- Faunak izan ditzala korridore ekologikoak  herrietan, eta herrien artean, alde batetik bestera eremu basatietatik pasa daitezen.
Ikerkuntza:
- Arriskuan dauden espezieen jarraipen zorrotza egiteko eta espezie arrotz inbaditzaileen arriskuak neurtuta eta eguneratuta izateko baliabideak jartzea.
Hezkuntza:
- Gipuzkoako natur inguruneko basabizitza herritarrei eta ikasleei erakusteko baliabideak jartzea Parketxeetatik burutzen den lana indartuz.
- Gipuzkoako natur ingurunea eta bioaniztasuna ezagutarazteko eskoletara bideratutako programak eta baliabideak diseinatu eta gauzatzea. 

BABESTUTAKO NATUR EREMUAK
- Zientzian eta ezagutza zientifikoan oinarritutako naturagune babestuen kudeaketa bermatzea.
- Ingurumen legedia errespetatzeko konpromisoa administrazio ezberdinak eta erabiltzaileen aldetik, legez kanpoko jokabideak saihesteko, antzemateko eta zigortzeko beharrezkoak diren bitartekoak jarriz: behar diren basozainak jarri, teknologia berriak erabili zaintzan, eta abar.
- Urte bukaeran urte horretan sartutako salaketak eta tramitazio administratiboak isunetan bukatu direnak argitaratzea, eta tramitazioa bukatu ez dutenentzat zergatia azaldu eta neurriak hartu berriro ez gertatzeko (gutxienez gutxituz joan adibidez kaltearen autorea aurkitu ez diren kasuak...).
- KBE izendatutako eremuetan kudeaketa plana onartuta izanez gero, EBra bidali behar den txostena helburuen betekizunarekin publiko egitea, helburuen betetze portzentaia azalduz eta arrazoituz. Kudeaketa plana onartuta ez diren kasuetan, plana egin eta onartzea.
- Aralar Babes Bereziko Eremuan pisten plana gelditu, bide-azpiegituren plana eratzea, interesa duten gizarteko beste eragileak ere kontuan hartuz, guztien ekarpenekin plangintza adostua lortuz eta parkearen arauadia eta legedia errespetatuz.
- Jarduera produktiboak eta estraktiboak ez ezik, aisia-jarduerak, jarduera turistikoak eta kirol-jarduerak (batez ere kirol-probak) ere arautzea eta gatazka denean naturaren errespetua eta kontserbazioa gailentzea.
Ikerkuntza:
- Ikerketak burutzea naturagune babestuetan garatu litezkeen jardueren inpaktuak ebaluatzeko: hidrogeologikoa, geologikoa; lurzoruen zaurgarritasuna eta funtzio garrantzitsuak, Europa Batasuneko intereseko habitaten egitura, funtzioa eta kontserbazio egoera; berdin Batasunaren intereseko espezie guztiak, baita ingurune kultural eta   sozioekonomikoaren diagnostiko sendo bat egitea.
Hezkuntza:
- Naturagune babestuetako ezagutza, ulermen, sentsibilizazio eta bere kontserbazioaren alde egiteko jarrerak herritar guztiengan garatzeko jarduerak sustatu.
Parte hartzea:
- Parke naturaletako patronatuetako bilerak operatibo egitea, behar den maiztasuna adostuz eta baliabideak jarriz. 

UDAL ESKUMENEKO ERABAKIAK

OROKORRAK
- Udal lurretan basogintza bertako basoaren aldeko berreskurapenean oinarritzea: Hirigintza Plan Orokorretan zehaztea udal lurretan bertakoak ez diren espezieak landatzeko debekua.
- Udal lurretan mendi babesleak izendatzeko diagnostikoak egitea, eta balegokio, izendapenak egiteko eskaerak gauzatzea Aldundiari.
- Udal lurretan eta herriko arauetan balio natural handiko eremuak izendatuta dauden eremuetan eukaliptoa, Eucalyptus generoko zuhaitz espezieen landaketa debekatzea.
- Bioaniztasunaren eta ingurune naturalen zaintzari begira, Udaltzaingoa Ertzaintzarekin eta Basozainekin koordinatzeko baliabideak jartzea.



Egilea: Naturkon Gipuzkoa ordua: 8:53 No hay comentarios:
Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Entradas más recientes Entradas antiguas Inicio
Suscribirse a: Entradas (Atom)

Nola jokatu zerbait salatzeko?

Lehenik eta behin, 112 zenbakira deitu behar da. Horrela ziurtatuko dugu abisu-deia benetan egin dela eta zer ordutan egin den.

Hurrena ekintza dokumentatu egin behar da, argazkiak eginez eta bideoa grabatuz. Ikerketarako oso baliagarria izango da lortzen den guztia. Adi! Ez sekula arriskatu irudiak lortzeko!

Hurrena zuzenean jo liteke hainbat erakundetara:

· Aldundiko basozainen zentralera:
Telefonoa: 943 000420

· Ingurumeneko Ertzaintzara:
Telefono mugikorrak: 677 917109, 677 917309
Telefono finkoak: 946079721, 946079718
e-posta: medioambiente5@ertzaintza.eus
e-posta: scmedioambiente@ertzaintza.eus

Harpidetu Naturkon Newsletterrera

Nork osatzen dugun Naturkon

Nork osatzen dugun Naturkon

Itsas Enara OE

Arkamurka Zarauzko NT
Eguzki
Mutrikuko NT
Herrio Orioko NT
Urola Bizirik NT
Ugatza OE
Ekologistak Martxan
Zumaiako NT
Katamarrua Zestoako NT
Landarlan Goierriko NT
Ondarroa 12 milia
Haritzalde Naturzaleen Elkartea
Okil Beltzak Elgoibarko NT
Parkea Bizirik - Kukulunbera
Otsotarrak Elkartea


Lehenago kide izandakoak:


Berdeak
Osina Natur Taldea
Erkaxo Azpeitiko NT



Gure kideen webguneetako edukia

  • Arkamurka natur taldea
    Zarauzko orkideak: herri barruko altxor txiki baten zaintza kolektiboa - Aurten ere aukera izan dugu Zarauzko orkideekin gozatzeko, eta berriz ere argi geratu da altxor hauek bizirik mantentzea ez dela kasualitatea: jende asko...
    Hace 4 semanas
  • Eguzki Donostia
    Beste isurketa bat Urumea ibaira - Vecinos de Martutene alertaron de un nuevo vertido al Urumea a su paso por el Polígono 27, tal y como puede verse en la fotografía. Anteayer, en cambio,...
    Hace 1 mes
  • Andoaingo Eguzki Taldea
    Tolosaldeko kobazuloen kutsaduaren egoeraz dokumentala Basteron - Pasa de martxoaren 14ean "Ibaien aldeko nazioarteko eguna" izan zen. Egun hau aitzakia bezala hartuta, Andoaingo Eguzki talde ekologistak kontzientziazi...
    Hace 4 meses
  • Itsas Enara Ornitologia Elkartea
    1.500dik gorako lertxuntxo itzain negua igarotzen Gipuzkoan - Gipuzkoan guztiz espezie exotikoa izatetik, udazken-neguko denboraldian gure larreetako ohiko hegazti izatera igaro da lertxuntxo itzaina (*bubulcus ibis*...
    Hace 6 años
  • LANDARLAN
    - *ARALAR DOKUMENTALA ETA* *GARALAR-MARALAR BILDUMAKO 1. IPUINA* *DURANGOKO AZOKAN* *ABAJO EN ESPAÑOL* 2018ko urrian estreinatutako "Aralar, m...
    Hace 6 años
  • Iñurritza biotopoa
    IÑURRITZA BIOTOPOA BIZITZAZ BETERIK AURKITZEN DA UDABERRIKO LEHEN EGUN HAUETAN - Udaberria iritsi da eta nola ez, berarekin batera txori ugari ere bertaratu dira Iñurritzara. Askorek Iñurritzan kumatzen duten arren beste asko Europa ip...
    Hace 7 años
  • ONDARROA 12 MILLA
    ecuador recuerda la prohibicion de luz artificial en la pesca - Ecuador recuerda la prohibición de luz artificial en la pesca ip - 22 de enero de 2018 [image: Compartir en Facebook] [image: Compartir en Twitter] [i...
    Hace 8 años
  • Sociedad de Ornitología Ugatza Ornitologia Elkartea
    SEMANA DE LAS AVES 2017 / TXORIASTEA -
    Hace 8 años
  • EGUZKI Oarsoaldea Bidasoaldea
    ARALAR BIZIRIK! - ¡ARALAR VIVO! - *¡ARALAR VIVO! * Los últimos meses Aralar (montaña de carácter público) ha sido noticia por un proyecto de pista de casi 4,4km de longitud promovido ...
    Hace 9 años
  • Okil Beltzak
    Zabor tasa Debabarrenan %77,7 igoko da - GHKren tasen igoeraren eskandalua: errefusa %11, organikoa %44-%88 Argiako Zero Zabor blogean publikatutakoaren arabera: (Gainontzeko prentsan ez da erraz...
    Hace 10 años
  • Urola Bizirik
    -

Blogaren historikoa

  • ▼  2026 (4)
    • ▼  julio (1)
      • ZERBITZU EKOSISTEMIKOAK, GIPUZKOAKO ALDUNDIA ...
    • ►  mayo (3)
  • ►  2025 (6)
    • ►  junio (2)
    • ►  marzo (3)
    • ►  febrero (1)
  • ►  2023 (4)
    • ►  julio (2)
    • ►  mayo (1)
    • ►  marzo (1)
  • ►  2022 (6)
    • ►  diciembre (1)
    • ►  septiembre (1)
    • ►  abril (4)
  • ►  2021 (11)
    • ►  junio (2)
    • ►  mayo (1)
    • ►  marzo (4)
    • ►  febrero (2)
    • ►  enero (2)
  • ►  2020 (22)
    • ►  octubre (1)
    • ►  septiembre (1)
    • ►  agosto (2)
    • ►  junio (4)
    • ►  mayo (6)
    • ►  abril (2)
    • ►  marzo (4)
    • ►  febrero (1)
    • ►  enero (1)
  • ►  2019 (37)
    • ►  diciembre (2)
    • ►  noviembre (4)
    • ►  octubre (1)
    • ►  septiembre (1)
    • ►  julio (2)
    • ►  junio (1)
    • ►  mayo (2)
    • ►  abril (2)
    • ►  marzo (11)
    • ►  febrero (6)
    • ►  enero (5)
  • ►  2018 (28)
    • ►  diciembre (1)
    • ►  noviembre (2)
    • ►  octubre (6)
    • ►  julio (3)
    • ►  junio (4)
    • ►  mayo (2)
    • ►  abril (4)
    • ►  marzo (2)
    • ►  febrero (4)
  • ►  2017 (14)
    • ►  diciembre (2)
    • ►  septiembre (2)
    • ►  julio (2)
    • ►  marzo (1)
    • ►  febrero (4)
    • ►  enero (3)
  • ►  2016 (26)
    • ►  diciembre (1)
    • ►  noviembre (2)
    • ►  octubre (8)
    • ►  septiembre (4)
    • ►  agosto (1)
    • ►  julio (3)
    • ►  junio (6)
    • ►  mayo (1)
  • ►  2015 (2)
    • ►  febrero (1)
    • ►  enero (1)
  • ►  2014 (1)
    • ►  abril (1)
  • ►  2013 (5)
    • ►  mayo (1)
    • ►  abril (1)
    • ►  marzo (1)
    • ►  febrero (2)

Kredituak

Arkamurka - Itsas Enara - Eguzki - Erkaxo - Zumaiako NT - Mutrikuko NT - Haritzalde - Ugatza - Osina - Katamarrua - Okil Beltzak - Berdeak - Ekologistak Martxan - Herrio - Landarlan - Ondarroa 12 Milia - Otsotarrak - Urola Bizirik
Tema Sencillo. Imágenes del tema: nicodemos. Con la tecnología de Blogger.