"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2019/06/10

Lehengo lepotik burua...

*|MC:SUBJECT|*
PRENTSA-OHARRA

2019-06-10
Ikusi nabigatzailean

GIPUZKOAKO ALDUNDIAK EGURGINTZAREN INGURUMEN-INPAKTUAK DIRUZ LAGUNDUKO DITU AURTEN ERE

Atera berri dira, urtero bezala, Gipuzkoako basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko 2019 urterako diru laguntzen oinarri arautzaileak. Aldundiak aipatzen duen bezala: “Gipuzkoako baso sektorea indartzeko dirulaguntza deialdia”. Baso-sektorea, ez egur-sektorea. Pinudien krisia oraindik begi bistan daukagula, egurgintza eta basogintza bereizi ezinik jarraitzen du Aldundiak, ez dute ezer ikasi.
Are gehiago, baso naturalak (hariztiak, pagadiak, ameztiak, baso mistoak, artadiak, etab.), ia EAEko lurraldearen % 75etik desagertu diren garai hauetan.

Aldundiaren hitzetan, “banda marroia gaitzaz gain, Gipuzkoako basogintza sektoreak baditu beste zailtasun batzuk ere. Nagusiki: baso jabeen adin handia, errelebo zailtasunak, abandonoa eta baso sailen atomizazioa”. Horri aurre egiteko, aurtengo diru-laguntzetan hauxe sarituko da: eskatzaileek 55 urte baino gutxiago izatea, 0,25 UTA baino nekazal jarduera handiagoa izatea, eta baso-azalera gutxienez aurreko urtean baino 0,5 Ha gehitzea. Baso sailen transmisioak egiteko ere bideratuko dira diru-laguntzak, beti ere eskatzaileak 70 urte baino gehiago baditu eta 55 urte baino gutxiago dituenari transmititzen badizkio. Baserri mundua zahartzen/hiltzen ari denean, kaletarrak landa eremuari bizkar ematen ari direnean, pinu-landaketek basogintza-eredu honen ingurumen inpaktu jasan ezina erakutsi dutenean, hauxe da Aldundiaren estrategia basogintzak bizi duen krisi sozial eta ekologikoari aurre egiteko. Eta egurgintza hori aisialdiko jarduera bilakatu da.
Pistak (berriak barne) eta bestelako azpiegiturak edo baso “garbiketak” (matarrasak, bakanketak, entresakak, hobetze mozketak, …) egiteko, landaketa berriak zein makinaria eta bestelako inbertsioak diruz laguntzeko, orain arteko irizpide beretsuak baliatuko dira, diru-partidetan antzeko proportzioak mantenduz. Alegia, oraingoan ere, Gipuzkoako natur ondarearen zaintzaren ardura daukan Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak kudeatzen dituen diru-laguntza nagusienetan ingurumen-eraginak arbuiatuko dira (babestutako natur eremuetan basoen berreskurapena lehenetsi gabe eta basoak eta egur-landaketak maila berean jarrita). Eukaliptu- eta Intsigns-landaketak ez dira diruz lagunduko, baina ezta arautu edota debekatuko ere. Matarrasak eta makinaria astunen erabilera ere ez dira baldintzatuko. Lur-galerak eta lurzoruaren kalitatea ez dira diru-laguntza hauen kudeaketa irizpide nagusiak. Diru-publikoarekin kudeatzen den basogintza-politika egurraren sektorean interesetara bideratu da, beste behin, enpresen eta lurjabe handien mesedetan. Krisiak krisi, burua lehenagoko lepotik.
Legealdia bukatzear dago jada, laster batean osatuko dira gobernu berriak Udaletan eta Aldundian. Naturaren zaintza eta ondare naturalaren kontserbazioa eta berreskurapena helburu ditugun gizarte eragileok ez genuke azken 4 urte hauetako amesgaiztoa berriro bizi nahi. Izan ere, EAJko Arantxa Ariztimuñorena izan da Gipuzkoako natur kontserbazioak eta ekologismoak izan duten garai ilunena, horren arduradun politiko petralik ez baitugu ezagutu egundo. Badira basogintza-politika interesatu eta jasan ezin hori iraultzeko moduak eta bideak. Naturaren kontserbazioan jakintza-arlo ugarietako adituak ditugu, hainbat mundu mailako erreferenteak. Eseri gaitezen mahai berean basoen berreskuratu nahi ditugunak eta egurgintzaren sektorean interesak dituztenak. Naturaren ustiapenaren eta kontserbazioaren arteko orekatik baino ezin da irudikatu garapen jasangarria; alegia, krisi ekologiko globalari eta klima aldaketari aurre egiteko garapen sozio-ekonomiko posible bakarra. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza berria osatu bezain pronto hurbilduko gara ate joka.
Naturkon, Gipuzkoako Natur talde eta talde ekologistak
Gipuzkoako 16 erakunde naturalista eta kontserbazionistak sortutako kolektiboa da Naturkon, eta natura eta ingurumena kontserbatzearen alde jokatzea eta erakundeei hala jokaaraztea du helburua. Horreterako bere kezkak helarazten dizkie botere publikoei, lege-aldaketak proposatzen dizkie, ingurumenaren eta lurraldearen alde indarrean dauden lege-arauak bete ditzatela exijitzen die eta haien aurrean salatzen ditu arlo honetan etenik gabe egiten diren gehiegikeriak.

Harremanetarako:
  naturkon.taldea@gmail.com
http://naturkon.blogspot.com.es
 
Copyright © *|CURRENT_YEAR|* *|LIST:COMPANY|*, All rights reserved.
*|IFNOT:ARCHIVE_PAGE|* *|LIST:DESCRIPTION|*

Our mailing address is:
*|HTML:LIST_ADDRESS_HTML|* *|END:IF|*

Want to change how you receive these emails?
You can update your preferences or unsubscribe from this list

*|IF:REWARDS|* *|HTML:REWARDS|* *|END:IF|*

No hay comentarios:

Publicar un comentario