2013/05/09

Gogoeta eta proposamenak

GFAren eta talde naturazale eta kontserbazionisten arteko harremanari berriro helduta, foru-erakundeak bere jardunari buruzko informazioa helarazi zien taldeei: abian diren lanak, aurrekontuak, asmoak...

Horiek aztertuta, maiatza hasieran horri guztiari buruzko gogoeta eta horrekin lotutako hainbat proposamen egin zizkioten.

Dokumentu honetan daude bilduta:

http://issuu.com/naturkon/docs/gntaldeak_mendietako_eta_natura_inguruneko_zuzenda

2013/04/25

Harremanak, berriro abian




Gipuzkoako talde kontserbazionista eta naturalistek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak berriz heldu diote duela zenbait hilabete hautsitako elkarrizketa-prozesuari.
Aldundiko arduradunak eta talde naturalisten ordezkariak dagoeneko bilduak dira, eta zenbait eztabaida-arlo definitu dituzte, Gipuzkoako ondare naturala hobeto kontserbatzeko irizpideak, arauak eta kudeaketa-neurriak hobetzeko asmoz.

Hurrengo hilabeteetan zenbait bilera egingo dituzte biodibertsitatearen kontserbazioari eragiten dioten sektoreei buruzko ikuspegiak trukatzeko eta, talde naturalisten aldetik, hobekuntzak proposatzeko.

2013/03/01

Dokumentuak, zuzenean irakurtzeko moduan

Hona hemen sortu ditugun txostenak, blogean bertan irakurtzeko moduan:

I. txostena. Kontserbazio-irizpideak.




II. txostena. Basogintza-dekretua dela-eta




III. txostena. Ehizaren kudeaketa




IV. txostena. Basoak berreskuratzea




V. txostena. Bioaniztasunaren babesa