2018/10/09

Pinua eta Gipuzkoako Aldundiaren baso-politika

*|MC:SUBJECT|*
IRITZI-ARTIKULUA

2018-10-09
Ikusi nabigatzailean

Gipuzkoako (eta oro har Euskal Herriko eremu atlantiarreko) pinudiek bizi duten hondamendia dela eta, baso-kudeaketaren gaiak gaurkotasuna hartu du. Tentuz irakurtzekoak dira administrazioen eta ikerketa zentroen azalpenak, baina bereziki, Baskegur Euskadiko Egurraren Elkartearen jarduna da idatzi honen bidez eztabaidatu nahi duguna. Egurgintzaren sektoreko profesionalek Pinus radiata espezieak bizi duen baso-osasun egoerari irtenbidea ematea eskatzen dute, behar duen legez, baina horretarako erabiltzen dituzten argudioak ez dira onargarriak gure ustetan.

Lehenik eta behin, pinuaren aldeko defentsa egiten dute azken mendeetan soildutako mendiak birpopulatzeko balio izan duelako. Abiapuntua eztabaidagarria bada ere, gaur daukaguna ikusita ezin da ukatu kudeaketa-eredu txarra izan dela hori. Hasteko, esan behar da birpopulazio horrek ez duela basoen leheneratzearen alde mesederik egin. Kontrara, matarrasen, pisten neurrigabeko irekieraren, airez zabaldutako kutsadura kimikoaren, eta bestelako teknika agresiboen bidez, bistakoa da nonahi eragindako kaltea, behar bezalako segimendurik eta kontrolik egin ez bada ere. Europan aspaldi baztertutako teknikak baliatu dira gurea bezalako orografia konplexuan. Administrazioari dagokio lege eta araudi bidez horrelako erasoak ekiditea, eta gutxien gutxienez malda handiko eremuetan horrelako teknikak debekatzea. Aldundian aurreko legealdian bideratu zen kontu hau, baina PNV-EAJk gobernua hartzearekin bat, bertan behera gelditu dira aldaketa haiek.

Bestalde, Baskegurrek bi proposamen egiten ditu egoerari buelta emateko: onddo-izurrite hauei aurre egiteko omen dauden tratamenduak baliatu eta klima aldaketak gure basoetan duen eragina ikertuz, espezie alternatiboak aztertzea. Baso-bioekonomiaz, ekonomia zirkularraz eta iraunkortasunaz ari zaizkigu, baina horretara bideratutako proposamen bakar bat ere zehaztu gabe. Hori bai, inolako lotsarik gabe honetan guztian enpresek, administrazioak eta gizarteak parte hartu behar dutela esaten dute, natur kontserbazioaren aldeko gizarte eragileen parte-hartzearen kontra historikoki hain oldarkor aritu ondoren. Gizartearen parte-hartze ezaren ardura, hala ere, ez da Baskegurrena, Aldundiarena baizik. Aurreko legealdian Bioaniztasunaren mahaia sortzea lortu genuen guk, Naturkonek, baina bilera bat bera deitzeko ez ziren gai izan, eta noski EAJk parte-hartzeko tresna hura baztertu egin du.

Baskegurrek ez du gaur eguneko baso-politika kuestionatzen. Ez du iraunkortasunera bideratutako kudeaketa-eredurik lehenesten, besteak beste horrek ingurumen kalteak onartzea suposatuko lukeelako eta ez dago horrelakorik euren diskurtsoan. Oso bestela, nahasmena eta ezezagutza areagotzeko diskurtsoa baliatzen dute. Etengabe basoak eta basoen berreskurapena aipatzen dute monokultiboen zuhaitz landaketez ari direnean. Euskadin hostozabalen eta koniferoen artean oreka mantentzen dugula esatea intentzio txarrarekin esandako gezurra da. Ondo baino hobeto dakite Arabako hostozabalek orekatzen dutela Gipuzkoa eta Bizkaiako koniferoen landaketen hegemonia. Non dago oreka Deba bailaran? Urola garaian? Oria garaian? Oreka balego, eztabaida hau ez legoke plaza publikoan. Oso ondo bereizten dituzte basoak eta landaketak, baina diskurtsoaren nahasmen hori baliatzen dute euren jardunaren ingurumen eraginak ezkutatzeko. Ez da zilegi .

Zilegi ez den bezala baso-kudeaketak suteak saihesten dituela esaten dutenek pinudiak eukaliptoengatik ordezkatzearen alde egitea, edota klima aldaketaren eraginez ari direnak lurzoruaren galera edota higadura aintzat ez hartzea. Politikoki zuzena den diskurtsoa baliatzen dute Aldundiaren eskumenekoak diren baso-politikak monokultiboetan oinarritutako kudeaketa-eredu intentsiboak lehenetsi dezan, beti ere sektorearen kontrolpean, interesdun bakarrak balira bezala.

Ez baitute entzun nahi egungo natur-baliabideen hankazgoratzea gizarte osoaren kaltetan doala eta basogintzaren oreka aurkitzeko orain arteko baso-politika errotik aldatu behar dela. Naturkonek oso argi esan du gizarteak “lur-jabeen eta sektoreko balio-kateko gainerako kideen ekarpenak aintzatetsi behar dituela”, baina horrek eztabaida publikoa eskatzen du; besteak beste, lurjabeek basoen berreskurapenerako egin beharreko ahaleginak denon mesederako direlako eta ezin duelako zertan interesdun horien kaltetan izan.

Krisialdi hau hondamendi hutsean gera ez dadin, okerrak zuzentzen hasteko parada bailitzan hartu beharko genuke. Horregatik eskatzen diogu Gipuzkoako Aldundiari aldatzeko behingoz bere jarduna. Naturkon-ek aurkeztu zuen aldaketarako proposamena eta sortuta daude horretarako baliagarri izan daitezkeen tresnak. Aldundiaren borondatea baino ez da falta.
Gipuzkoako 16 erakunde naturalista eta kontserbazionistak sortutako kolektiboa da Naturkon, eta natura eta ingurumena kontserbatzearen alde jokatzea eta erakundeei hala jokaaraztea du helburua. Horreterako bere kezkak helarazten dizkie botere publikoei, lege-aldaketak proposatzen dizkie, ingurumenaren eta lurraldearen alde indarrean dauden lege-arauak bete ditzatela exijitzen die eta haien aurrean salatzen ditu arlo honetan etenik gabe egiten diren gehiegikeriak.

Harremanetarako:
http://naturkon.blogspot.com.es
Copyright © *|CURRENT_YEAR|* *|LIST:COMPANY|*, All rights reserved.
*|IFNOT:ARCHIVE_PAGE|* *|LIST:DESCRIPTION|*

Our mailing address is:
*|HTML:LIST_ADDRESS_HTML|* *|END:IF|*

Want to change how you receive these emails?
You can update your preferences or unsubscribe from this list

*|IF:REWARDS|* *|HTML:REWARDS|* *|END:IF|*

El pino y la política forestal de la Diputación de Gipuzkoa

*|MC:SUBJECT|*
ARTÍCULO DE OPINIÓN

09-10-2018
Ver en el navegador

Al hilo del desastre que atraviesan los pinares de Gipuzkoa (y en general de toda Euskal Herria atlántica) la cuestión de la política forestal ha cobrado singular relevancia. Aunque también las explicaciones ofrecidas por administraciones y centros de investigación merecen una lectura detenida, en el presente escrito queremos discutir el proceder de Baskegur, asociación del sector en Euskadi. Los profesionales del sector maderero piden, como debe ser, una salida a la situación sanitaria de los pinares de Pinus radiata, pero, a nuestro modo de ver, utiliza para ello argumentos improcedentes.

En primer lugar, sostienen que hay que mantener el pino porque ha servido en el pasado para repoblar los montes pelados durante los siglos anteriores. Aunque el punto de partida es discutible, viendo lo que tenemos hoy delante de nuestros ojos resulta innegable que el modelo de gestión aplicado ha sido malo. Para empezar, hay que dejar claro que tal repoblación no ha ayudado a restaurar bosques; al contrario, a consecuencia de las matarrasas, de la apertura ilimitada de pistas, de la polución química dispersada por el aire y de otras técnicas agresivas más, es patente por todas partes el daño causado, por mucho que se haya realizado un seguimiento y control como es debido. Se han utilizado, en un territorio de orografía tan compleja como la nuestra, técnicas desechadas hace tiempo en Europa. Compete a la Administración evitar, mediante leyes y reglamentos, que se produzcan tales ataques y prohibir, que se apliquen dichas técnicas como mínimo en terrenos de pendiente elevada. Esta iniciativa fue asumida por la Diputación en la legislatura anterior, pero fue nuevamente abandonada con la llegada del equipo jeltzale al poder.

Baskegur propone asimismo dos medidas para invertir la situación actual: utilizar los tratamientos que al parecer hay para combatir la plaga fúngica y, una vez analizado el efecto del cambio climático en nuestros bosques, que se estudie la posibilidad de utilizar especies alternativas al pino de Monterrey. Utilizan términos como bioeconomía, economía circular y sostenibilidad, pero no hacen una sola propuesta encaminada a su aplicación real. Eso sí, añaden, sin el menor atisbo de vergüenza, que en todo esto deben participar las empresas, la administración y la sociedad… después de haber combatido durante décadas, sin tregua y agresivamente la participación de los agentes sociales defensores de la conservación de la naturaleza. Con todo, la responsabilidad del veto a esa participación social no es de Baskegur, sino de la Diputación. Durante la legislatura anterior, Naturkon consiguió que se creara el Consejo de Biodiversidad de Gipuzkoa, pero la Diputación no fue capaz de convocar una sola sesión. Y, naturalmente, el PNV ha arrinconado esta herramienta de participación.

Baskegur no cuestiona la actual política forestal. No prioriza ningún modelo de gestión orientado a la sostenibilidad, dado que ello implicaría que asume la existencia de un perjuicio ambiental en su actividad, y eso choca con su discurso. Muy al contrario, echan mano de un discurso que no hace sino profundizar en la desinformación y en el desconocimiento. Hablan sin cesar de bosques y de recuperación de bosques, cuando en realidad se trata de parcelas de producción en monocultivo. Afirmar como afirman que en Bizkaia se da un equilibrio entre frondosas y coníferas es una burda y malintencionada mentira que oculta, como saben perfectamente, que son las frondosas de Araba las que equilibran la hegemónica extensión plantada con coníferas en Bizkaia y Gipuzkoa. ¿Dónde está el equilibrio en el valle del Deba? ¿En el alto Oria? Si tal equilibrio existiera realmente no estaríamos discutiendo esto en plaza pública. Ellos distinguen perfectamente entre bosques y plantaciones, pero se valen subrepticia e ilegítimamente de esa desinformación para ocultar los impactos ambientales de su negocio.

Tampoco es de recibo que los mismos que nos intentan convencer de que la gestión actual evita los incendios aboguen ahora por sustituir los pinos por eucaliptos. Ni tampoco lo es que los mismos que comentan el efecto del cambio climático no entren a considerar la pérdida de suelo y la erosión. Manejan un discurso políticamente correcto para que la política forestal, competencia de la Diputación, priorice modelos intensivos de gestión basados en monocultivos, siempre bajo el control del sector, como si fueran los únicos agentes interesados en el tema.

Pues no quieren ni oír hablar de que la actual desorganización de los recursos naturales redunda en perjuicio del conjunto de la sociedad y para dar con el equilibrio de la actividad forestal es preciso cambiar de raíz un modelo que promociona la política forestal en vigor. Naturkon ha manifestado bien claro que ‘la sociedad debe reconocer las aportaciones realizadas por los propietarios y el resto de agentes implicados en la cadena de valor del sector”, pero ello implica necesariamente debate público; entre otras razones porque los esfuerzos que ello supondrá a los propietarios la recuperación de los bosques conllevarán beneficios para el conjunto de la sociedad y no tienen que quedar en una carga exclusivamente suya.

Para que esta crisis no desemboque en un desastre absoluto, debemos tomarla como una ocasión para enderezar los errores cometidos. Es por ello que solicitamos a la Diputación de Gipuzkoa que cambie de una vez su rumbo. Naturkon ya presentó su propuesta y existen las herramientas que puedan resultar necesarias. Únicamente falta la voluntad foral.
Naturkon es un colectivo integrado por 16 entidades conservacionistas y naturalistas de Gipuzkoa, cuyo objetivo es velar por la conservación de la naturaleza y el medio ambiente, trasladando a los poderes públicos sus preocupaciones al respecto, proponiendo modificaciones legales, exigiendo el cumplimiento de la normativa ambiental y territorial vigente y denunciando los eternos atropellos que se perpetran en este ámbito.
Teléfonos de contacto:
http://naturkon.blogspot.com.es
Copyright © *|CURRENT_YEAR|* *|LIST:COMPANY|*, All rights reserved.
*|IFNOT:ARCHIVE_PAGE|* *|LIST:DESCRIPTION|*

Our mailing address is:
*|HTML:LIST_ADDRESS_HTML|* *|END:IF|*

Want to change how you receive these emails?
You can update your preferences or unsubscribe from this list

*|IF:REWARDS|* *|HTML:REWARDS|* *|END:IF|*

2018/07/24

Euskadi zorretan

*|MC:SUBJECT|*
PRENTSA-OHARRA

2018-07-24
Ikusi nabigatzailean

Euskadi zorretan


Bizitzeko behar ditugun baliabide guztiak ematen dizkigu Naturak eta sortzen ditugun hondakinak xurgatzen, baina muga batzuk ezartzen dizkigu baliabideen erabilgarritasunari eta poluigarriak eta hondakinak xurgatzeari dagokionez.

Lurralde bateko populazioak kontsumitzen dituen baliabideak ekoizteko eta sortzen dituen hondakinak asimilatzeko behar den lehorreko eta itsasoko azalera bioproduktiboari aztarna ekologikoa deritzo. Euskadiko biztanle bakoitzaren aztarna ekologikoa 4,7 hektareakoa (ha) zen 2001n, hau da, bost futbol zelai adinakoa. Ez dago geroztiko daturik EAEn, baina seguruenik eskura izan diren azken datuetan, 2014koetan, Espainiak zuenaren (3,9 ha) eta Frantziak zuenaren (4,7 ha) bitartekoa izango zen. Mundu mailakoa aztarna ekologikoa berriz 2,7 ha zen 2015ean.

Iraunkortasun globalaren ikuspegitik lurralde bateko biztanleen aztarna ekologikoa planetako biztanle bakoitzari dagokion azalera eskuragarriaren azpitik behar luke, hau da, 1,7 ha azpitik. Orduan Euskadiko aztarna 4,7 ha bada, esan nahi du bere beharrak asetzeko dagozkion 1,7 hektareaz gain beste 3 ha behar dituela. Hori dela eta, Euskadik ezin iraunezko kontsumo eredua du, bere beharrei erantzuteko munduko beste eskualdeena edo ondorengo belaunaldiena hartzen ari baita. Horregatik planetako biztanle guztiek Euskadikoen kontsumo maila balute, planetaren azalera biologikoki produktiboa eskuragarri dagoena baino 2,7 aldiz handiagoa izan beharko luke. Hortaz, 2,7 planeta beharko lirateke.

Mundu mailako datuei dagokienez, berriz, 2,7 hektareako batezbesteko aztarna globala baliabidez hornitzeko 1,5 planeta beharko lirateke. Baina, gizadiak nola erabil ditzake 1,5 planeta, bat bakarra badugu? Bankuko kontuan jarritako diruak emandako interesak baino gehiago ateratzea erraza den bezala, posible da baso batetik urtean ematen duen egurra baino gehiago ateratzea edo urtean birsortu daitezkeen baino arrain gehiago arrantzatzea. Baina hori denbora jakin batean egin ahal izango da, azkenean baliabidea agortu egingo baita.

Aurreko zenbaki horien arabera, kalkulu erraz baten emaitzak (365 x (1.7 / 4.7) = urteko 132. eguna) adierazten digu ezen, Euskadin, aurtengo maiatzaren 12rako gastatuak genituela 2018. urte osorako zegozkigun baliabide naturalak. Eta abuztuaren 2an munduko gizadiak jada erabilia izango du 2018 osorako zeukan baliabide-zakua. Berdintze-eguna urtetik urtera aurreratzen doa: 2000. urtean irailaren amaieran zen, aurten abuztuaren 2an. Gure planetak mugak ditu, baina gizakiaren ahalbideek ez. Naturaren mugen barruan bizitzea teknikoki posiblea da, finantzei dagokienez onuragarria, eta gure irtenbide bakarra da etorkizun arrakastatsua izango badugu. Horregatik, ahalegin guztiak egin behar ditugu egutegian Naturak ezarritako mugak gainditzen direneko eguna atzeratzeko. XXI. mendeko Euskadirako egitasmo handi bati ekin behar diogu, mundu mailan indarrean jartzen ari diren prozesu ekonomiko eta energetiko zein ingurumenari eta gizarteari dagozkienak lideratzeko egitasmo bat. Munduko erreferente izateko ahalmen ekonomikoa, baliabideak, giza kapitala eta batez ere herritar kontzientziatuak (IHOBEren azken inkestak bistaratu zuen bezala) baditugu. Ikuspegi eta borondate politikoa bakarrik falta da guztion helburu hori lortzeko ahaleginean jartzeko.


2018-07-24
NATURKON GIPUZKOA

Gipuzkoako 16 erakunde naturalista eta kontserbazionistak sortutako kolektiboa da Naturkon, eta natura eta ingurumena kontserbatzearen alde jokatzea eta erakundeei hala jokaaraztea du helburua. Horreterako bere kezkak helarazten dizkie botere publikoei, lege-aldaketak proposatzen dizkie, ingurumenaren eta lurraldearen alde indarrean dauden lege-arauak bete ditzatela exijitzen die eta haien aurrean salatzen ditu arlo honetan etenik gabe egiten diren gehiegikeriak.

Harremanetarako:
naturkon.taldea@gmail.com
http://naturkon.blogspot.com.es
Copyright © *|CURRENT_YEAR|* *|LIST:COMPANY|*, All rights reserved.
*|IFNOT:ARCHIVE_PAGE|* *|LIST:DESCRIPTION|*

Our mailing address is:
*|HTML:LIST_ADDRESS_HTML|* *|END:IF|*

Want to change how you receive these emails?
You can update your preferences or unsubscribe from this list

*|IF:REWARDS|* *|HTML:REWARDS|* *|END:IF|*