Eneko Goia Alkate Jaunak Belartza-2 eremuan Plan Orokorraren aldaketa puntuala egiteko bideraezintasuna defendatzen duen adierazpenei erantzuna eman nahi diegu idatzi honen bitartez. Gogoratu beharra dago alkateak egindako agerpenak Naturkon Gipuzkoako Naturzale Elkarteen Kolektiboak eta Añorgako
bizilagunek egindako manifestuen ondorio direla, Belartza-2 eremuan
sustatzaile pribatuek beste industriagune berri bat eraiki nahi duten
lekuan dauden balore ekologikoen babesa eskatzen zaiolarik udaletxeari.
Honen inguruan Alkate Jaunari berriro errepikatzeko beharrean gaude:
- Udaletxeak interes publikoa integratzen duten elementuen defentsaren zaintza
egin behar duela, eta ez pribatuena, planeamenduaren aldaketa aurrera
eramateko gaitasuna duelarik hiriko beste lekuetan egin izan duen
moduan, baita aurtengo 2016 honetan ere (Garbera, San Bartolomé, Ulia…etc)
- Lurzoruen desklasifikazioa inondik ere ez darama udaletxeak sail horien erosketa egiteko beharra
alkateak behin eta berriro zoritxarreko adierazpenetan esaten duen
bezala. Zein intentzio edo xedekin egiten dituen ez dakigu, baino
hiritargoa objetibotasunez informatzearena ez dirudi.
- Belartza-2 eremuko lurzoruen titularrek motu propio bertako hedapena bultzatzeko epeak agortu dira, beraz udaletxeak EZ lioke kalte-ordainketei aurre egin behar aintzina aprobatutako planeamendua aldatzekotan, horren harira jurisprudientzia argia egonik.
Alkateak
egia saihesten egindako adierazpenak alderdikoiki susmagarriak
irudikatzen zaizkigu, bereziki bai Naturkonen manifestuan nola geroko
komunikatuetan ingurumen aldean dauden baloren garrantzia eta horiek
babesteko beharra bermatu beharko litzatekelarik, ondoko landa parkean
barneratuz. Eta ez dezagun ahaztu Belartza-2ko planeamendua hirigintza
basatiko urteotan jaio, hazi eta aprobatu zela, gainetik, legezkoak
diren ingurumenaren gaineko inpaktu ebaluaketak egin gabe.
Nahiko industrialgune daude Donostian,hala berriak nahiz hutsik daudenak (Eskusaitzeta, 700.000m2), nola degradaturiko beste hainbat, eta birgaitu daitezkenak ere bai (Molinao, Poligono 27, Infierno…).
Beraz, 209.000m2ko azalera duen habitat eta babestutako espezieak
gordetzen dituen naturgunea, hiritar guztion ondare dugun ingurumena
interés
ekonomiko pribatuen eta hirigintza espekuatiboaren mesedean inongo
beharrik gabe suntsitzea ez dela zilegia berriro ere salatu nahi dugu.
Horregatik
guztiagatik, berriro publiko egiten dugu Plan Orokorraren modifikazioa
egiteko eta Belartza-2ko lurzoruak birklasifikatu eta mugakide duen
Unanueko Landa Parkean barneratzeko eskaria, bertako balore naturalek
behar bezainbeste babesa eduki dezaten.
Donostia, 2016-06-14