"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2020/05/27

Biodibertsitatea babesteko, eukaliptoak Australiara!


Maiatzaren 22an biodibertsitatearen nazioarteko eguna ospatzen da. Egun bizi dugun krisialdi ekologiko globalaren arrazoi eta ondorio nagusia da biodibertsitatearen galera, eta besteak beste, koronabirusak eragindako pandemiak erakusten du galera horrek guretzat (ere) dituen arriskuak.

Zientzialarien arabera espezieen 6. iraungipenaren garaian gaude. Dakigunez, neurri horretako biodibertsitate-galera kontzienteki eragingo duen lehen espeziea gara. Hainbat dira horren ebidentziak planetaren txoko ezberdinetan, eta, gurean ere, begi bistan ditugu.

Euskal Herriko inguru naturala, gizakirik ezean, basoek beteko lukete ia lurralde osoan. Harizti mistoak eta artadiak ikusi beharko genituzke gure haranetan nonahi, eta pagadiak goraxeago, mendi aldera. Baso horiek dira bertako aberastasun biologikoaren euskarria eta horien kontserbazio-egoerak baldintzatuko du gure biodibertsitatea bera. Alegia, berezko basoa galtzen dugun heinean galdu eta galduko dugu bertako bizitza: Euskal Herriko biodibertsitatea.
Types of Eucalyptus Trees
Gainera datorkiguna....


Hau jakinda, ulergaitza da Bizkaian eta Gipuzkoan azken urteotan, batez ere, gauzatzen ari den baso-politika. Gure paisaia guztiz eraldatu duen pinudien krisian murgilduta gaudela, egoera gogoeta sakona egiteko eta aldaketarako baliatu beharrean, krisia eragin duen monolaborantzan oinarritutako baso-kudeaketa intentsiboari eusteko aterabideak bilatzen jarraitzen du egurgintza sektoreak; beti bezala, Aldundien babesarekin. Pinua eukaliptoarekin ordezkatzen ari dira han eta hemen, adibidez Bizkaian, zuhaiztun eremua ia lurraldearen % 60 izanik, % 17 gainditu dute eukalipto-landaketek, baso autoktonoek % 25 inguru besterik hartzen ez duten bitartean.

Izan ere, eukaliptoa landare exotiko inbaditzailea izateaz gain, ingurumen-eragin larriak dakartza: lurra lehortu, haren egitura fisikoa eta kimikoa eraldatu, suteak erraztuAlegia, bertako biodibertsitateari zuzenean eragiten dio, kaltetuz eta galduaraziz. Eukalipto-landaketen ingurumen-kalteak pinudienak baino askoz ere handiagoak dira. Portugal eta Galizian gertatutakoari begiratzea besterik ez dago gurean hartzen ari garen arriskuez jabetzeko. Eukaliptoaren hedapena eragiten ari den baso-politika hau onartzea, sustatzea eta diruz laguntzea guztiz onartezina da.

Nazioartetik zetorren haizeari jarraituz, Lehendakariak klima larrialdi egoera erabaki zuen aurreko udan. Berotegi-efektua sortzen duten gasen isurketen murrizketan jarri da arreta. Beraz, horri ere erantzuteko, bada garaia berezko basoen alde egiteko, are gehiago, ikusita bizi dugun osasun krisi honen aurrean biodibertsitatea dela daukagun txertorik eraginkorrena. Intentsiboki ustiatzen diren eukalipto-landaketak ez dira ez basoak, ez bertakoak, eta bertako biodibertsitatea kaltetzen dute.

Horregatik guztiagatik, eukalipto-landaketa industrialak gelditzeko eskatzen dugu:
  • Aldundiek landaketa horiek geldiarazi (diru-laguntza guztiak ukatuz: pistak, makinak, mantenua), ingurumen-kalteen ordainak eskatu, araudiak aldatu eta baso-politika berriak planifikatu eta gauzatu ditzatela.
  • Jabeek (publiko zein pribatuek) lurraren erabilera adeitsuagoak lehenets ditzatela.
  • Gizarteak mezu hau zabaltzen lagundu dezala: hemen ez dugu eukaliptorik nahi.

Eukaliptoak Australiara!

2020ko maiatzaren 18an

SINATUA:
NATURKON, Gipuzkoako Natur eta Ekologista taldeen koordinakundea
  
 


ATXIKIPENAK: 



No hay comentarios:

Publicar un comentario