"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2019/07/10

Zerekin ari dira fumigatzen pinudiak?

*|MC:SUBJECT|*
PRENTSA-OHARRA

2019-07-10
Ikusi nabigatzailean

Zerekin ari dira fumigatzen pinudiak?
 

EFE agentziak uztailaren 5ean prentsari zabaldutako berri baten arabera, Baskegurreko (Euskadiko egurraren elkartea) zuzendariak adierazi berri du banda marroiaren eta gorriaren kontra oxido kuprosoa baliatuz egiten ari diren tratamenduak arrakastatsua izateko itxura daukala.

Berri honek hasiera batean pozgarria dirudi, baina argi gorri guztiak piztu  dizkigu. Izan ere, berrian hau jasotzen da, hitzez hitz: “Azkaratek azaldu du oxido kuprosoarekin tratamendu gutxi egiten ari direla, baimendutako hektarea-kopuruak eta tratamendua aplikatzeko baldintzak muga direlako —lurretik eta herrigune zein ur ibilguetatik 100 metrora—, eta eguraldia kontuan hartu behar delako, “euririk ari ez duenean eta haize gutxi dabilenean egin behar delako tratamendua, oxidoa ez dezan urak eraman”. Horraino ezaguna da istorioa, baina berrian hainbat esaldi aurrerago hau aipatzen da: “kuprosoaz gain, basozaleak onddoaren kontrako beste hainbat produkturekin ari dira probak egiten, hala nola olio esentzialekin, landare-estraktuekin eta ongarriekin zuhaitzak indartzeko”. Hau berria da, gaurdaino ez sektoreak ez administrazioak ez dutelako aipatu ere egin oxido kuprosoaz gain beste inolako produkturik erabiliko zenik diru publikoarekin ordaintzekoa den estrategia horretan.
Esperimentaziorako erabiliko dituzten lursailak Neiker-en begiradapean daude eta espero dugu haiengandik zer eta nola egin duten jakitea; interesgarria izango da horrelako nahasturak erabilita oxido kuprosoaren benetako eragina zein izan den jakitea. Baina, eta jabego pribatuko lursailetan? Nor ari da hori guztia kontrolatzen?

Izan ere, gure inguruan horrelako tratamendu bakanak egiteko behar diren baliabide tekniko eta materialak dituzten enpresak gutxi dira, eta jakin dugu enpresa horiek onddoen izurriteei aurre egiteko fungizida generiko eta sistemikoak (esaterako, metil-tiofanatoa) erabiltzen ari direla; hain zuzen ere, oxido kuprosoa baino askoz kaltegarriagoak ingurumenerako, eta beraz, gure osasunerako.

Hortik gure kezka: enpresa horiek jakinarazi al diete jabeei zerekin ari diren fumigatzen hairen pinudiak? Fumigazio-baimen horietan jasota al daude baliatzen ari diren produktuen eta horien dosien kantitateak? Nor ari da kontrolatzen enpresa horien lana? Ez ote gaude beste iruzur baten aurrean?

Gure administrazio publikoek eta sektorea ordezkatzen duen Baskegur elkarteak berak  behin eta berriro erakusten duten inprobisazioaren eta ezezagutzaren neurria ematen du “Konifero basoak berreskuratzeko euskal estrategia” deitutako pelikularen azken kapitulu honek. Bada, erantzunak entzuteko irrikitan gaude, gure eskubidea da.

NATURKON, 2019ko uztailaren 10ean
Gipuzkoako 16 erakunde naturalista eta kontserbazionistak sortutako kolektiboa da Naturkon, eta natura eta ingurumena kontserbatzearen alde jokatzea eta erakundeei hala jokaaraztea du helburua. Horreterako bere kezkak helarazten dizkie botere publikoei, lege-aldaketak proposatzen dizkie, ingurumenaren eta lurraldearen alde indarrean dauden lege-arauak bete ditzatela exijitzen die eta haien aurrean salatzen ditu arlo honetan etenik gabe egiten diren gehiegikeriak.

Harremanetarako:
  - naturkon.taldea@gmail.com
Twitter
Facebook
Website
http://naturkon.blogspot.com.es
 
Copyright © *|CURRENT_YEAR|* *|LIST:COMPANY|*, All rights reserved.
*|IFNOT:ARCHIVE_PAGE|* *|LIST:DESCRIPTION|*

Our mailing address is:
*|HTML:LIST_ADDRESS_HTML|* *|END:IF|*

Want to change how you receive these emails?
You can update your preferences or unsubscribe from this list

*|IF:REWARDS|* *|HTML:REWARDS|* *|END:IF|*

1 comentario:

  1. Zein enpresa dabil metil-tiofanato erabiltzen? eta zelan dakizue?

    ResponderEliminar