"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2017/12/11

Prentsa-oharra: Aristimuño eta Asensio zuzendariak epailearen aurrera deituak

*|MC:SUBJECT|*
PRENTSA-OHARRA

2017-12-11
Ikusi nabigatzailean

Gipuzkoako Foru Aldundiko bi zuzendari, Obra Hidraulikoetakoa eta Mendietakoa, Tolosako Epaitegian deklaratzera deituak ustez lurralde antolamenduaren aurkako delituak egiteagatik

Etzi, abenduak 13, Tolosako Epaitegian akusatu gisa deklaratzera deituta daude Gipuzkoa Foru Aldundiko Mendietako zuzendari Arantxa Ariztimuño (parke naturalen arduradun nagusia) eta orain arte Ingurumeneko zuzendaria izandakoa, Felix Asensio --gaur egun Obra Hidraulikoetako zuzendaria--, delituak izan litezkeen gertaeretan erantzukizun penal zantzuak izategatik. Lurralde antolamenduaren kontrako delituagatik daude akusatuta biak.

Tolosako Epaitegian deklaratu beharraren arrazoia 2016an Aralarko Parke Naturalean, Enirio-Aralarreko Mankomunitateak sustatuta eraikitako pista baten arduradunak izatea da. Pista hori Mendi Babeslean egin zen, non legez (Aralarko Natur Baliabideen Antolamendu Plana) debekatuta dagoen pista berriak zabaltzea; gainera aipatutako proiektu horrek ez du betetzen Natura 2000 Sareko guneetan indarrean dagoen legedia eta, halaber, Natur Ondare eta Biodibertsitatearen Europako eta Estatuko legediek ezarritako ingurumen inpaktu ebaluazio egokia falta zitzaion.

Epaitegitik egin zaien zitazioa EGUZKI elkarte ekologistak eta LANDARLAN ingurumen elkarteak Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltza Nagusian jarritako salaketaren ondorioz etorri da.

Ordezkari politikoek legeak betetzen lehendabizikoak izan behar duten arren, Mendietako zuzendariak eta orain Obra Hidraulikoetako zuzendari denak aurten ere Aralarren beste pista berri bat zabaltzeko tramitazioa abiatu dute, nahiz eta proiektu berri horrek iazkoak zeuzkan lege hauste berberak eragin eta iazko proiektua akatsengatik auzipetuta egon Tolosako Epaitegian.

Egintza hauekin bi zuzendari horiek gaitasun eza eta arduragabekeria politikoa ari dira erakusten.
Horrez gain, zuzendari nagusi horiek ez dituzte aintzakotzat hartu ez Parke Naturalaren beste erabiltzaileen (mendizale eta naturzaleak) jakinarazpen eta iritziak, ez eta Aranzadi Zientzia Elkartea erakunde zientifiko fidagarriarenak ere.

2017ko abenduaren 11n
NATURKON GIPUZKOA

Gipuzkoako 16 erakunde naturalista eta kontserbazionistak sortutako kolektiboa da Naturkon, eta natura eta ingurumena kontserbatzearen alde jokatzea eta erakundeei hala jokaaraztea du helburua. Horreterako bere kezkak helarazten dizkie botere publikoei, lege-aldaketak proposatzen dizkie, ingurumenaren eta lurraldearen alde indarrean dauden lege-arauak bete ditzatela exijitzen die eta haien aurrean salatzen ditu arlo honetan etenik gabe egiten diren gehiegikeriak.

Harremanetarako:
  • 682 463 478 (Edurne, Landarlan)
  • 943 592 459 (Gari, Eguzki)
Copyright © *|CURRENT_YEAR|* *|LIST:COMPANY|*, All rights reserved.
*|IFNOT:ARCHIVE_PAGE|* *|LIST:DESCRIPTION|*

Our mailing address is:
*|HTML:LIST_ADDRESS_HTML|* *|END:IF|*

Want to change how you receive these emails?
You can update your preferences or unsubscribe from this list

*|IF:REWARDS|* *|HTML:REWARDS|* *|END:IF|*

No hay comentarios:

Publicar un comentario