2019ko Foru eta Udal-hauteskundeetarako proposamena. Datozen lau urteetan
garatzeko politika, eginbehar eta ekintza zehatzen proposamena naturaren
kontserbazioren eta ingurumenaren alde.
Proposamena: naturaren kontserbazioaren aldeko eginbeharrak hauteskundeetarako
programak idaztekoan kontuan hartzeko.
ALDUNDIAREN ESKUMEN DIREN
ERABAKIAK
OROKORRAK
- Mendietako
eta natura inguruneko sailaren giza baliabideak emendatzea, basozain kopurua
handituz eta natur kontserbazioaren zein biodibertsitatearen zaintza eta
berreskurapenera bideratutako aurrekontuak handituz.
- Mendietako
eta natura inguruneko sailaren aurrekontuaren % 30 natura kontserbatzera
bideratzea.
- Natur
eremuen zaintza Ertzaintzarekin eta Udaltzainekin koordinatzea.
- Mendietan,
jarduera produktiboak eta estraktiboak ez ezik, aisia-jarduerak, jarduera
turistikoak eta kirol-jarduerak (batez ere kirol-probak) ere arautzea eta
gatazka denean naturaren errespetua eta kontserbazioa gailentzea.
- Basoen
kudeaketaren aldaketa sakona, bertako basoa garatzearen aldekoa, batez ere
herri lurretan (pribatuetan ere kontzientziazioa bultzatuz). Eta oxido
kuprosoaren fumigazioa geldituz, nahiz eta lurretik egin, «oxido kuprosoa ur
ekosistemetan pozoi bihurtzen den fungizida generikoa» delako.
Ikerkuntza:
- Gipuzkoako
ingurune naturalaren ezaugarriak eta baldintzak ikusita, natur kontserbazioan
oinarritutako lur-eremuen katalogazioa egitea (kontserbaziorako eta
egurgintzarako lehentasunak finkatuz)
- Bioaniztasunaren
kontserbaziora eta berreskurapenera bideratutako ikerketak sustatzea.
- Gipuzkoan
baliabide edo ondasun naturalak ikertzeko gauzatu diren ikerketa guztiak
herritarren eskuragarri jarriko dituen plataforma sortu eta arduraz mantentzea.
- Gipuzkoako
kostaldearen eta itsas aldearen natur ondarea eta baliabide naturalak
ezagutzeko ikerketak sustatzea.
Hezkuntza:
- Ikerketetatik
eratorritako ezagutzak zabaltzeko baliabideak
sustatzea (dokumentalak, ibilaldiak, ibilbide autogidatuak, egutegiak,
erakusketak, web atariak…) herritar guztientzat.
Parte hartzea:
- Bioaniztasunaren
kontseilua operatiboa egitea, behar besteko maiztasunarekin eta baliabideekin.
Bioaniztasunaren Kontseiluarekin batera, Ehiza kontseilua eta Arrantza
kontseilua arduraz eta fundamentuz kudeatzea, mahai horien operatibitatea eta
gardentasuna bermatuz.
- Ingurumen
babeserako lanak egiten dituzten elkarteei (sorrerako estatutuetan agertzen
direnean), urte bat (bi,hiru...) demostratzen dutenean, onura publikoaren
izendapena eskuratu eta beraien salaketetan defentsa juridikoa ordaindu gabea
bideratu, benetako ingurumeneko justizia izan dadin.
BIOANIZTASUNA
- Bioaniztasunean
kalteak eragiten dituzten ekintzak salatzeko PROZEDURA ERRAZAK ETA AZKARRAK
diseinatzea eta herritarren esku jartzea.
- Faunak
izan ditzala korridore ekologikoak herrietan,
eta herrien artean, alde batetik bestera eremu basatietatik pasa daitezen.
Ikerkuntza:
- Arriskuan
dauden espezieen jarraipen zorrotza egiteko eta espezie arrotz inbaditzaileen
arriskuak neurtuta eta eguneratuta izateko baliabideak jartzea.
Hezkuntza:
- Gipuzkoako
natur inguruneko basabizitza herritarrei eta ikasleei erakusteko baliabideak
jartzea Parketxeetatik burutzen den lana indartuz.
- Gipuzkoako
natur ingurunea eta bioaniztasuna ezagutarazteko eskoletara bideratutako
programak eta baliabideak diseinatu eta gauzatzea.
BABESTUTAKO NATUR EREMUAK
- Zientzian
eta ezagutza zientifikoan oinarritutako naturagune babestuen kudeaketa
bermatzea.
- Ingurumen
legedia errespetatzeko konpromisoa administrazio ezberdinak eta erabiltzaileen
aldetik, legez kanpoko jokabideak saihesteko, antzemateko eta zigortzeko
beharrezkoak diren bitartekoak jarriz: behar diren basozainak jarri, teknologia
berriak erabili zaintzan, eta abar.
- Urte
bukaeran urte horretan sartutako salaketak eta tramitazio administratiboak
isunetan bukatu direnak argitaratzea, eta tramitazioa bukatu ez dutenentzat
zergatia azaldu eta neurriak hartu berriro ez gertatzeko (gutxienez gutxituz
joan adibidez kaltearen autorea aurkitu ez diren kasuak...).
- KBE
izendatutako eremuetan kudeaketa plana onartuta izanez gero, EBra bidali behar
den txostena helburuen betekizunarekin publiko egitea, helburuen betetze
portzentaia azalduz eta arrazoituz. Kudeaketa plana onartuta ez diren kasuetan,
plana egin eta onartzea.
- Aralar
Babes Bereziko Eremuan pisten plana gelditu, bide-azpiegituren plana eratzea,
interesa duten gizarteko beste eragileak ere kontuan hartuz, guztien
ekarpenekin plangintza adostua lortuz eta parkearen arauadia eta legedia
errespetatuz.
- Jarduera
produktiboak eta estraktiboak ez ezik, aisia-jarduerak, jarduera turistikoak
eta kirol-jarduerak (batez ere kirol-probak) ere arautzea eta gatazka denean
naturaren errespetua eta kontserbazioa gailentzea.
Ikerkuntza:
- Ikerketak
burutzea naturagune babestuetan garatu litezkeen jardueren inpaktuak
ebaluatzeko: hidrogeologikoa, geologikoa; lurzoruen zaurgarritasuna eta funtzio
garrantzitsuak, Europa Batasuneko intereseko habitaten egitura, funtzioa eta
kontserbazio egoera; berdin Batasunaren intereseko espezie guztiak, baita
ingurune kultural eta
sozioekonomikoaren diagnostiko sendo bat egitea.
Hezkuntza:
- Naturagune
babestuetako ezagutza, ulermen, sentsibilizazio eta bere kontserbazioaren alde
egiteko jarrerak herritar guztiengan garatzeko jarduerak sustatu.
Parte hartzea:
- Parke
naturaletako patronatuetako bilerak operatibo egitea, behar den maiztasuna
adostuz eta baliabideak jarriz.
UDAL ESKUMENEKO ERABAKIAK
OROKORRAK
- Udal
lurretan basogintza bertako basoaren aldeko berreskurapenean oinarritzea:
Hirigintza Plan Orokorretan zehaztea udal lurretan bertakoak ez diren espezieak
landatzeko debekua.
- Udal
lurretan mendi babesleak izendatzeko diagnostikoak egitea, eta balegokio,
izendapenak egiteko eskaerak gauzatzea Aldundiari.
- Udal
lurretan eta herriko arauetan balio natural handiko eremuak izendatuta dauden
eremuetan eukaliptoa, Eucalyptus generoko zuhaitz espezieen landaketa
debekatzea.
- Bioaniztasunaren
eta ingurune naturalen zaintzari begira, Udaltzaingoa Ertzaintzarekin eta
Basozainekin koordinatzeko baliabideak jartzea.