"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2020/06/23

Ehizaren kudeaketa Gipuzkoan

Urtean behin deitzen du ehiza-kontseilua Gipuzkoako Aldundiak. Bilera horren helburu nagusia izaten da urtero onartu behar den Ehiza Agindua hainbat eragilerekin partekatzea, aurtengo bileran basurdeen ugaritzeak landa-eremuan eragin dituen kalteen kudeaketak garrantzia berezia hartu badu ere.
Ehiztarien Federazioa, nekazaritza-sindikatuak, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Naturkon, Gipuzkoako natur talde eta talde ekologisten ordezkariak, deitzen dituzte bilera horretara Aldundiko arduradunek. Berez, osaketa egokia eta orekatua dela pentsa liteke interes guztien defentsari erreparatuz gero: basa-bizitzaren ustiapena -heriotza- jardunbide duten ehiztariak, basa-bizitzaren kalteak bizi dituzten baserritarrak, basa-bizitzaren defentsa helburu dugun natur kontserbazionistak, eta ikertzaileak zein administrazioa, auzi honen ardatz teknikoak izan beharko luketenak. Kontua, ordea, oso bestelakoa da. Ehiza ez da biodibertsitatearen ikerketatik ateratako ondorioen baitan kudeatzen, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez duelako biodibertsitatearen kontserbazioa lehenesten, eta horrek erabat desorekatzen ditu natur kontserbazioaren aldeko interesak ehizaren aldekoen mesedetan. Ondare naturala, eta beraz, biodibertsitatea, eskubide modura aitortzen zaigu, baina ez da printzipio horren baitan ez arautzen, ez kudeatzen. Ehizatzeko eskubidea lehenesten du Aldundiak eta ehizari jarri behar eta jarri nahi zaizkion mugak ahalik eta txikienak izateko justifikazioak eraikitzea izaten da Aldundiko ordezkarien jarduna, horretarako ehiztariekin erabat lerrokatzen direlarik (teknikariak barne).
Ehizatzeko eskubidea ez da auzitan jartzen. Eskubide historiko eta unibertsal modura defendatzen du Ehiztarien Federazioak. Zientziaren itxura ematen dio bere diskurtsoari, inoiz bistaratzen ez dituen ikerketa independenteen eta handik eta hemendik jasotako ebidentzien izenean. Ehizatzeko eskubideak ukiezinak bailiran defendatzen ditu, eta euren jarduera gizarteari egiten zaion mesedea delakoan, errekonozimendua eskatzen du. Armatutako pertsonak mendian ibiltzeak eragiten dituen arriskuak eta lasaitasun eza ahaztuta.
Oso gogorra da ehiza-federazioko arduradunaren oldarraldia bizitzea, gainbehera bizi duten espezieen alde zer egiten ari diren galdezka ikertzaile eta kontserbazionistei, Aldundiko arduradunak isil isilik dauden bitartean. Ehiztarientzat naturaren zaintza ez da administrazioaren zeregina, natur kontserbazionistona baizik. Zuzeneko harremana dute Aldundiko ordezkariekin euren “negozioa” kudeatzeko; hor biltzen garen gainerakoak etsaiak edo oztopoa gara.
Aurtengo bileran, basurdeek baserritarrei eragindako kalteak kudeatzeko ehiztariek eta Aldundiak adostutako sistemak baserritarrengan eragindako haserrearen testigu izan gara. Auzi honek erakusten du jatorrian zalantzazko oinarri zientifikoak dituen kudeaketa, edozein ezusteko gertaera esanguratsuren aurrean, zeinen ahula den. Basurde-populazioan eragindako kalteak ez ditu inork bere gain hartzen, administrazioak ere ez, kalteak baserritarrei eragindakoak bakarrik, baitira (eta hauen zenbatekoa ere ez zaigu erakusten). Basurdea eta orkatza urtean 8 hilabetez eta astean lau egunez ehizatu daitezke: urtean ia 130 egunetan zehar. Honek sekulako presioa eragiten du animalia basati askorengan: txakurrek hegaztiak altxatzen dituzte, ugaztunen, hegaztien eta abarren ugalketa etenten dituzte… Kalte horiek ere ez dira zenbatzen.
Egiteko eta pentsatzeko modu hauek aldatu ezean, alferrik gabiltza, eta biodibertsitatearen galera saihestezina izango da. Pentsamendu garaikideak ez du ehiza eskubide moduan onartzen, anakronikoa da jarduera hau, eta beraz, ehiza kudeatzeko modua errotik aldatu behar da. Ikerketa zientifikoetan oinarrituta eta seguritatea bermatuko den eremuetan, ehizak kaltetzen ez dituen edota ehizaren bidez kontrolatu behar diren espezieen kasuan soilik baimendu beharko litzateke ehiza. Ehizaren kudeaketa aldatu behar du administrazioak: legeak, araudia eta kudeaketa eredua. Dena aldatzeko dago, inoiz baino larriago bizi dugun krisi ekologiko honek aterabiderik izango badu.


La gestión de la caza en Gipuzkoa


La Diputación de Gipuzkoa convoca un consejo de caza una vez al año. El objetivo principal de esta reunión es compartir con los diferentes agentes la Orden de Caza que debe aprobarse anualmente, aunque en la reunión de este año ha cobrado especial importancia la gestión de los daños que la proliferación de jabalíes ha causado en el ámbito rural.

A esta reunión los responsables de la Diputación convocan a la Federación de Cazadores, los sindicatos agrarios, la Sociedad de Ciencias Aranzadi y Naturkon, representantes de grupos naturales y ecologistas de Gipuzkoa. En realidad, podría pensarse que la composición es adecuada y equilibrada de cara a la defensa de los diferentes intereses: los cazadores que practican la explotación de la vida silvestre y su matanza, los baserritarras que sufren los daños producidos por la vida silvestre, los conservacionistas que tenemos por objeto la defensa de la vida silvestre, y los investigadores y la administración, que deberían ser los ejes técnicos de esta cuestión. Sin embargo, la cuestión es muy distinta. La caza no se gestiona en el marco de las conclusiones extraídas de la investigación de la biodiversidad, porque la Diputación Foral de Gipuzkoa no prioriza la conservación de la biodiversidad, lo que desequilibra totalmente los intereses entre la conservación de la naturaleza y la caza. El patrimonio natural, y por tanto la biodiversidad, se nos reconoce como un derecho, pero no se regula y gestiona en virtud de este principio. La Diputación prioriza el derecho a la caza y la actuación de los representantes de la Diputación suele consistir en la construcción de justificaciones para reducir al mínimo los límites que se quieren poner a la caza, para lo cual se alinean plenamente con los cazadores (también los técnicos).

El derecho a la caza no se pone en cuestión. La Federación de Cazadores lo defiende como un derecho histórico y universal. Da a su discurso la apariencia de la ciencia en nombre de investigaciones independientes que nunca visualiza y de evidencias recibidas de aquí y de allá. Defiende los derechos de caza como intangibles y pide reconocimiento por considerar que su actividad es un favor a la sociedad. Olvidando los riesgos y la falta de tranquilidad que supone que las personas armadas deambulen por el monte.

Es muy duro vivir la embestida del responsable de la federación de cazadores preguntando a los investigadores y conservacionistas qué están haciendo por las especies que viven un declive, mientras los responsables de la Diputación guardan silencio. Para los cazadores el cuidado de la naturaleza no es tarea de la administración, sino de la conservación natural. Tienen contacto directo con los representantes de la Diputación para gestionar su "negocio", el resto de los que nos reunimos ahí somos enemigos u obstáculo.

En la reunión de este año, hemos sido testigos de la indignación provocada en los baserritarras por los cazadores para gestionar los daños causados por los jabalíes y por el sistema acordado por la Diputación. Esta cuestión demuestra la vulnerabilidad de una gestión originalmente incierta y con dudosas bases científicas ante cualquier acontecimiento imprevisto significativo. Los daños causados en la población de jabalí no son asumidos por nadie, la administración tampoco, ya que los daños son únicamente a los baserritarras (y tampoco se nos muestra el importe de los mismos). El jabalí y el corzo se pueden cazar durante 8 meses al año y cuatro días a la semana: casi 130 días al año. Esto ejerce una enorme presión sobre muchos animales salvajes: los perros levantan las aves, interrumpen la reproducción de mamíferos, aves, ni siquiera se contabilizan estos daños.

Si no cambiamos estas formas de hacer y de pensar andamos en vano, la pérdida de la biodiversidad será inevitable. El pensamiento contemporáneo no reconoce la caza como un derecho, se trata de una actividad anacrónica, por lo que la forma de gestionar la caza debe cambiar radicalmente. En base a estudios científicos y en zonas donde se garantice la seguridad, la caza debería autorizarse únicamente para las especies que no resulten afectadas por la caza o que deban ser controladas mediante la caza. La administración debe cambiar la gestión de la caza: leyes, normativa y modelo de gestión.

2020/06/04

Gipuzkoan ere, Naturaren ordua, ORAIN!!!

Aurten ere Ingurumenaren nazioarteko eguna ospatzen dugu, mundu mailako leloarekin bat eginez: Naturaren ordua da!!, biodibertsitatearen egoera oso larria delako mundu mailan eta gurean ere bai. Bizi dugun COVID19aren krisiak erakutsi digu gure Osasuna eta biodibertsitatearen egoera erabat lotuta daudela.


Horregatik Gipuzkoako naturaren kudeaketa eta zaintzaz arduratzen den FORU ALDUNDIARI eskatzen diogu:


DEPARTAMENDUAREN ZUZENDARITZAREKIN HARREMAN NORMALIZATUAK, naturaren ustiapenean oinarritzen diren sektore ekonomikoen eragina kontrastatzeko edota natur kontserbazioaren aldeko interesak sektore ekonomiko horien maila berean eztabaidatu ahal izateko.


EHIZA/ARRANTZA-KONTSEILUAK eta PARKE NATURALETAKO PATRONATUETAN: parte-hartze aktibo eta arduratsua sustatzea, ehiza eta arrantza federazioen interes ludiko eta ekonomikoen menpe egon gabe.


BIOANIZTASUNAREN KONTSEILUA: ezinbestekoa da parte-hartze organo hau martxan jartzea, bere osaera eta funtzioak Dekretu batean idatzita baitaude.


BASO-POLITIKA: eukalipto landaketak geldiarazi (diru-laguntza guztiak ukatuz: pistak, makinak, mantenua…), monolaborantzan oinarritutako ustiapen intentsiboa lehenesteari utzi, ingurumen kalteen ordainak eskatu, araudiak aldatu eta baso-politika berriak planifikatu eta gauzatu ditzatela.


BABESTUTAKO NATURA-EREMUEN KUDEAKETA PARTEHARTZAILEA ETA GARDENA: natur kontserbazioari lehentasuna eman (urbanizazioa gelditu, abelburuen kopurua txikitu, turismoa mugatu, erabiltzaileen inpaktua eta ondoriozko higadura kontrolatzeko planak diseinatu, ondare naturala berreskuratzeko planak egin…) Natura 2000 sarearen garrantziaz jabetu eta horretarako tresnak (BBEak) garatuz. Parte-hartze publikoa bermatzeko Parke Naturaletan maiztasun jakinarekin eta modu eraginkorrean antolatu beharko liratekeen Patronatuak daude.


BABESTUTAKO EREMUETATIK AT DAGOEN NATURA-EREMUEN KUDEAKETA: abeltzaintza intentsiboaren eraginez purinekin dugun arazoa konpondu, zelai, mendiko larre eta basoetan zabaltzeari utziz.


NATUR EREMUAREN ZAINTZA: ez dago behar besteko bitartekorik. Presazkoa da basozainen kopurua handitzea ez ezik, haiei eskumen handiagoak aitortzea.


AURREKONTUAK: Mendietako eta natura inguruneko zuzendaritzako aurrekontuaren % 25a, gutxienez, natur kontserbaziora (aipatutako neurriak hartzera) bideratzea, eta hortik %10a bioaniztasunaren ikerketara.


UDALEI eskatzen diegu beren udalerrietan ere ildo horiek sustatzea: natur eta ekologista taldeekin harreman normalizatuak, beren lurretan baso-politika berriak planifikatu eta Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorrean jaso eta gero gauzatu ( eukaliptoaren landaketa intentsiboak geldituz, babestutako natura eremuen kudeaketan natur kontserbazioari lehentasuna emanez eta Udaltzainei ere natur eremuaren zaintzarako prestakuntza emanez). Horrezaz gain, naturaren kontserbaziorako aurrekontuak handitu ditzatela.


Eta GIZARTEARI eskatzen diogu ekoizpen eta kontsumoa gero eta bertakotu eta ekologikoagoa bultza dezatela (Km 0) herritar, enpresa eta baserritarren artean, eta hezitzaileek hezkuntzan ere hori susta dezatela gure haur eta gazteek natura biziagoa eta osasuntsuagoa ezagutu, bizi eta horren zaintzan parte har dezaten.





GU HORRETAN GAUDE, LAGUNTZEKO PREST!!



NATURKON

Gipuzkoa, 2020ko ekainaren 4an