"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2017/02/11

Konzentrazioa Aralar eta bizikidetzaren alde!

Gipuzkoako Naturkon, natur eta ekologista taldeen koordinakundeak gipuzkoarron aurrean salatu nahi du Foru Aldundia egiten ari den Aralar Natura-Parkearen kudeaketa traketsa, baldarra, desegokia eta arriskutsua. 

Azken aldian Aralarren inguruan eztabaida zabaldu da, Enirio-Aralar mankomunitateak, Foru Aldundiak emandako 2.000.000 eurorekin onartutako pista proiektuengatik. Natura-Parkearen kudeaketaren arduraduna Foru Aldundia da eta Aralarko ordenazio planaren arabera, natur baliabideak babestu, kontserbatu, leheneratu eta hobetu beharko lituzke, bereziki, natur guneak eta flora eta fauna basatiak. Jakin badakigu bi larre mota Europa Batasunaren intereseko habitatak direla baina kudeaketa osoa ez da horien baitan egin behar.

Etengabe Aralar Natura- Parkea dela adieraztea saihesten ari da Aldundia eta bestela, artzain eta ganaduzaleen erabilpenari esker natur parkea dela esaten, eta hori  ez da guztiz egia, hain zuzen, Aralarren, basoak, larreak, harkaiztegiak, errekak… egoera nahiko naturalean daudelako, eta beren paisaien kalitatearengatik izendatu zutelako natur parkea 1994an.  Eta horrexegatik, bertan ematen diren jarduera ekonomikoak eta erabilpenak, bertako natur ondarearen kontserbazioarekin bateragarria izango den kudeaketa ereduaren bidez antolatu behar dira.



Aranzadi Zientzia Elkartea, Aralarri buruz ezagutza zientifikoa gehien duen prestigiodun taldearen irizpideak ere ez ditu aintzat hartu nahi Aldundiak,  orain dela hamahiru urte kontuan hartu ziren bezala, hain zuzen antzeko pista proiektua  gelditu zelarik. Orduan, Legebiltzar osoak onartu zuen pista berriak eraikitzeko plana guztiz desegokia zela Natura-Parkearen helburuak betetzeko baina tamalez proposatutako alternatibak adostu eta aurrera ez dira eraman. Pista proiektua aurrera eramanez gero, ez du bermatuko abeltzaintzaren etorkizuna eta Aralar Natura-Parkean ondorio konponezinak sortuko lituzke.

Aldundiak eta Mankomunitateak gizarteko beste eragileen iritziak eta irizpideak ere ez dituzte kontuan hartu, mendizale, naturzale, ekologista, ornitologo… Berriz, auzi honetan batzuen interesak bakarrik kontuan hartzen ari dira, artzain eta ganaduzaleenak, parkearen izaera arriskuan jarriz eta epe luzera, artzaintza eta abeltzaintzarena ere bai, lurzoruaren higadura areagotzeagatik. Horrez gain, Aldundiak azken urtean Aralarko patronatua, eragile ezberdinek  osatua, ez du deitu eta bildu ere egin urteko aurrekontua eta ekintzak onartzeko, horrela Aldundiak patronatuari egin beharko zielarik pista proiektu horren proposamena eta bertan onartu. Beraz, oso larria iruditzen zaigu Aldundiaren jokaera.

Orain gutxi, 2016an, eraikitako Intzensao-Goroskintxu pistan ez da egin Ebaluazio Inpaktuko Azterketa sinplifikatuan agindutako ezponda eta betelanetako behar bezalako landareztatzerik eta higadura larria ematen ari da zenbait gunetan, abereek hankekin ezponda eta betelanetako lurra urratzeagatik.

Artzantza eta abeltzantza ekologikoa bultzatu behar direla uste dugu, beti ere, parkearen arauak onartuz eta legeak betez. Baina lehendabizi gaur egungo egoera osotasunean hartuta aztertu behar da eta datuak publikoak egin, eta natur baliabideak babesteko neurriak hartzen direla ziurtatu. Eta ondoren partaidetza prozesua ireki sektore ezberdinen artean Aralarko Natura-Parkearen kudeaketak etorkizun bideragarria berma dezan, horretan Aldundiak bidelagun izango gaituelarik. Eta gogoratzen diogu, badituela tresnak hori egiteko, esaterako aurreko legealdian sortutako Bioaniztasunaren mahaia.

Oiduiko borda kixkalita

Horrek guztiak lagunduko luke, auzi honen inguruan Aralarko herrietan bizi den tentsio jasanezina desagerrarazten eta bizikidetza berreskuratzen ere. Izan ere, ez dira une gozoak izaten ari herritar askorentzat eta horren adierazgarri nagusia bihurtu da otsailaren 4an Gailurrerantz mendi elkarteak Oiduin kudeatzen duen bordaren erreketa. Halako ekimenak lekuz kanpo daudela berresten dugu eta Gipuzkoako Foru Aldundiari gatazka hau bideratzeko eskatzen diogu, eta bere betebeharrak aurrera eramateko, ondare naturala kontserbatu nahiz berreskuratzea, natura-parkearen erabilera baliabideetara egokitzea, babestutako espezie edo/eta habitaten egoera babestu eta hobetzea… Azkenean Aralarko Natura-Parkearen eta Natura 2000ko Sarearen arauak, betebeharrak aurrera eramatea.

Eta noski, herritarrok Aralar Natur Parkea gure nortasunaren ezaugarri bezala senti dezagun lanean hastea.



Donostia, a 11 de febrero de 2017




NATURKON: GIPUZKOAKO ELKARTE NATURAZALE ETA EKOLOGISTAK



EGUZKI - HARITZALDE NATURZALEEN ELKARTEA - EKOLOGISTAK MARTXAN - ITSAS ENARA OE - UGATZA OE- ARKAMURKA NT – HERRIO NT – MUTRIKUKO NT – LANDARLAN NT - ZUMAIAKO NT – ONDARROA 12 MILIA - ERKAXO NT – KATAMARRUA NT – OKIL  BELTZA  ELGOIBARKO  NT – ARALAR  BIZIRIK  PLATAFORMA



No hay comentarios:

Publicar un comentario