"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2016/10/14

Belartza - Prentsa Oharra - 2016-10-14 - BIZILAGUNEN ETA GIPUZKOAKO NATURZALE-ELKARTEEN SALAKETEI UDALAK ENTZUNGOR

*|MC:SUBJECT|*
PRENTSA-OHARRA

2016-10-13
Ikusi nabigatzailean

BIZILAGUN ETA GIPUZKOAKO NATURZALE-ELKARTEEN (NATURKON) SALAKETEI DONOSTIAKO UDALAK ENTZUNGOR

NATURKON izenpean bildutako Gipuzkoako naturzale eta ekologista elkarteak, Añorgako bizilagunekin batera, Mercadona izenez ezagututako proiektuko sustatzaileek Donostiako udalaren konplizitate eta permisibitatearekin ilegalki ematen ari iren jarduerak, Belartzako ingurumenaren gainean inpaktu bortitza eragin dutenak, aspalditik salatzen gatoz.

Berriro ere obrak gelditzeko agindua beranduegi iritsi da, atzeratze susmagarriarekin, duela astebete gertaerak Hirigintza, Ingurugiro Atala eta Udaltzaingoaren jakinaren gainean jarri zirela kontuan hartuta. Orduan gelditzeko agindua ez zen ebatzi eta ekin eza honek Valeriano Urrutikoetxea S.A. (VUSA) enpresak industrial eraikuntza baten parkinga egiteko hondeaketan sortutako milaka harri-tonen isurketa ilegala egunetan luzatzea ekarri du.
Gure harridura eta indefentsiorako, atzo goizean (2016ko urriaren 13an) obretan ziharduten, astelehenean sinatu zen suspentsio-agindua urratuz. Zenbat kexu, zenbat dei eta salaketa, hasieran, dena ukatua izateko. Udaltzaingora deituta ere, ondoriorik ez. Azkenean, gaur eguerdian Enrique Ramosek, ordu pare bat lehenago dena ongi zegoela zioenak, obra prezintopean jartzeko agindua sinatu du. AZKENIK!!


IRREGULARTASUNEZ BETETAKO HISTORIALA

Zazpi hilabete luze dira jarduera ilegal ugari salatzen daramatzagunak, tarte horretan Udal arduradun politikoek publikoki gezurretan aritu direlarik, informazioa isilean gordez eta legez kanpoko jarduerei legaltasun berniz bat eman nahian edo.

Gertakariak egun Donostiako 1. Instrukzio Epaitegian, Arartekoan eta eskudun diren udaleko administrazio ezberdinetan daude.

Irregulartasunak apirilean hasi ziren harrobi zahar baten hondeaketatik ateratako materialen isurketarekin, babestutako Unanue landa parkearen ondoko gune batean babestutako habitat eta landaredia suntsituz, pista ilegalak irekiz eta ibilgu naturalen gainean eragina izanez. Ez zuten ezertarako balio izan egindako salaketa eta komunikazioek, Hirigintzako Zuzendaritzak, dituen funtzioen utzikeria hutsean, ez baitzuen neurririk hartu, ezta VUSA enpresaren jardueren gainean kontrolik ezarri, esaterako, lekuan harri-txikitze jarduera ilegala egiten utziz eta, ondorioz, kutsadura atmosferikoa eraginez. Maiatzaren 12an, Naturkonek prentsaurreko baten bidez gure ezintasuna eta babesgabetasuna adierazi genuen, Udalari ilegaltasun guziak geldiaraztea publikoki eskatuz. Enrique Ramos zinegotizak ordea, gezurren gainean gezurrak esanez erantzun zigun. Jarduerak baimenduta zeudela defendatu zuen, berez, ez zegoenean txostenik, ezta baimenik ere. Zinegotziak maiatzaren 16ean presazko lizentzia bat sinatu zuen harri biltegia legalizatzeko, VUSA enpresari lanekin jarraitzen utziz. Baimena bidegabea zen, fundamentazio ezarekin eta arautegi sektoriala urratuz. Hortaz, berehala jarri genion errekurtsoa.

Maiatzaren 26an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak publiko egin zuen obraren lizitaziorako konkurtsoa, 2 hilabetez salaturiko obra osoa legez kanpo egin zirela agerian utzirik (edozein ubanizazio-obra egin aurretik ezinbestekoa den prozedura), eta Udala hori guztiaren jakitun zela. GAO delako hura Hirigintza Sailan erakutsi eta gero legalitatearen urraketa ‘garrantzirik gabeko gauza’ zela adierazi ziguten, harri eta zur utziz. Argira ateratako ilegaltasun hori eta gero, Enrique Ramos zinegotziak hiritarrei gezurra esan zien berriro, ‘aurretiko lanak’ egiteko baimena zegoela adieraziz, baimen horrek soilik partzelaren garbiketa eta sastraka kentzera baimentzen zuela jakinda. “aurretiko lan horien barruan, ordea, 150.000m3 harri sortu ziren, tunel bat lehergailuz eztandarazi zen eta ekologista nahiz bizilagunek aurrez salaturiko tropelkeri guztiak tarte izan ziren. Azkenean, ageriko ilegaltasun nabarmen honen aurrean, maiatzaren 30ean obra geldiarazi zuten eta, Udal administrazioaren bi zigor-makilen adierazle gisa, Ramos zinegotziak enpresari 5000€tako isun barregarria ezartzea proposatu zuen, hau da, edozein etxetan egindako obra baten parean jarriz 5 futbol zelai baino gehiagoko azalera duen lur pilaketa.

Urrian eraikuntza industrial bat egiteko obra ilegalki nola hasten den lekuko izan gara, Udalak Belartza Goikoan berriro ere milaka tona harrien isurketa egiten utziz. Beste behin ere Natukonen eta bizilagunen salaketei ez jakinarena egiten zaie, prentsaurreko batek Udalaren pasibitate lotsagarria publikoa egiten duen arte. Burututako egintzen eta asetako helburuen politika itsusia da, orain arte VUSA sustatzaileen interesen alde jokatu duena.


ERANTZUKIZUN POLITIKOAK

Donostiako Udala hainbeste jarduera ilegalen konplizea da, ezinbesteko laguntzaile dugu. Gehiegitan agertu da herritarron zein gizarte mugimenduen entzungor, begibistakoa ukatuz. Interes ekonomiko pribatuen alde jokatzen ari da. Gertatzen ari dena ez da zuzena, ezta zilegi ere, horregatik auzokide eta Naturkonen saiakera legalitatea ezartze aldera. Publikoki erantzunkizuna argitu dadila eskatzen dugu, bai maila politikoan, bai teknikoan. Era berean, exijitzen dugu gindako jarduerak ikertu daitezen deliturik egon den edo dagoen argitzeko. Isuritako material guzti-guztia lehenbailehen hortik ateratzea ezinbesteko ikusten dugu, gunea lehengoratu dadin eskatuz. Bide beretik, ilegaltasun guztien errudun jotzen diren pertsona fisiko nahiz juridikoei dagokien zigor eredugarria ezartzea eskatzen dugu.

Egiten diren lanen legalitatea eta Belartza 2 eremuko kontserbazioa aldarrikatzen ditugu, besterik ez.

Gipuzkoako 16 erakunde naturalista eta kontserbazionistak sortutako kolektiboa da Naturkon, eta natura eta ingurumena kontserbatzearen alde jokatzea eta erakundeei hala jokaaraztea du helburua. Horreterako bere kezkak helarazten dizkie botere publikoei, lege-aldaketak proposatzen dizkie, ingurumenaren eta lurraldearen alde indarrean dauden lege-arauak bete ditzatela exijitzen die eta haien aurrean salatzen ditu arlo honetan etenik gabe egiten diren gehiegikeriak

Harremanetarako:
  • 609 420 438 (Haritzalde)
  • 637 303 985 (Belartza 2 Gelditu!)
Copyright © *|CURRENT_YEAR|* *|LIST:COMPANY|*, All rights reserved.
*|IFNOT:ARCHIVE_PAGE|* *|LIST:DESCRIPTION|*

Our mailing address is:
*|HTML:LIST_ADDRESS_HTML|* *|END:IF|*

Want to change how you receive these emails?
You can update your preferences or unsubscribe from this list

*|IF:REWARDS|* *|HTML:REWARDS|* *|END:IF|*

No hay comentarios:

Publicar un comentario