"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2020/06/04

Gipuzkoan ere, Naturaren ordua, ORAIN!!!

Aurten ere Ingurumenaren nazioarteko eguna ospatzen dugu, mundu mailako leloarekin bat eginez: Naturaren ordua da!!, biodibertsitatearen egoera oso larria delako mundu mailan eta gurean ere bai. Bizi dugun COVID19aren krisiak erakutsi digu gure Osasuna eta biodibertsitatearen egoera erabat lotuta daudela.


Horregatik Gipuzkoako naturaren kudeaketa eta zaintzaz arduratzen den FORU ALDUNDIARI eskatzen diogu:


DEPARTAMENDUAREN ZUZENDARITZAREKIN HARREMAN NORMALIZATUAK, naturaren ustiapenean oinarritzen diren sektore ekonomikoen eragina kontrastatzeko edota natur kontserbazioaren aldeko interesak sektore ekonomiko horien maila berean eztabaidatu ahal izateko.


EHIZA/ARRANTZA-KONTSEILUAK eta PARKE NATURALETAKO PATRONATUETAN: parte-hartze aktibo eta arduratsua sustatzea, ehiza eta arrantza federazioen interes ludiko eta ekonomikoen menpe egon gabe.


BIOANIZTASUNAREN KONTSEILUA: ezinbestekoa da parte-hartze organo hau martxan jartzea, bere osaera eta funtzioak Dekretu batean idatzita baitaude.


BASO-POLITIKA: eukalipto landaketak geldiarazi (diru-laguntza guztiak ukatuz: pistak, makinak, mantenua…), monolaborantzan oinarritutako ustiapen intentsiboa lehenesteari utzi, ingurumen kalteen ordainak eskatu, araudiak aldatu eta baso-politika berriak planifikatu eta gauzatu ditzatela.


BABESTUTAKO NATURA-EREMUEN KUDEAKETA PARTEHARTZAILEA ETA GARDENA: natur kontserbazioari lehentasuna eman (urbanizazioa gelditu, abelburuen kopurua txikitu, turismoa mugatu, erabiltzaileen inpaktua eta ondoriozko higadura kontrolatzeko planak diseinatu, ondare naturala berreskuratzeko planak egin…) Natura 2000 sarearen garrantziaz jabetu eta horretarako tresnak (BBEak) garatuz. Parte-hartze publikoa bermatzeko Parke Naturaletan maiztasun jakinarekin eta modu eraginkorrean antolatu beharko liratekeen Patronatuak daude.


BABESTUTAKO EREMUETATIK AT DAGOEN NATURA-EREMUEN KUDEAKETA: abeltzaintza intentsiboaren eraginez purinekin dugun arazoa konpondu, zelai, mendiko larre eta basoetan zabaltzeari utziz.


NATUR EREMUAREN ZAINTZA: ez dago behar besteko bitartekorik. Presazkoa da basozainen kopurua handitzea ez ezik, haiei eskumen handiagoak aitortzea.


AURREKONTUAK: Mendietako eta natura inguruneko zuzendaritzako aurrekontuaren % 25a, gutxienez, natur kontserbaziora (aipatutako neurriak hartzera) bideratzea, eta hortik %10a bioaniztasunaren ikerketara.


UDALEI eskatzen diegu beren udalerrietan ere ildo horiek sustatzea: natur eta ekologista taldeekin harreman normalizatuak, beren lurretan baso-politika berriak planifikatu eta Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorrean jaso eta gero gauzatu ( eukaliptoaren landaketa intentsiboak geldituz, babestutako natura eremuen kudeaketan natur kontserbazioari lehentasuna emanez eta Udaltzainei ere natur eremuaren zaintzarako prestakuntza emanez). Horrezaz gain, naturaren kontserbaziorako aurrekontuak handitu ditzatela.


Eta GIZARTEARI eskatzen diogu ekoizpen eta kontsumoa gero eta bertakotu eta ekologikoagoa bultza dezatela (Km 0) herritar, enpresa eta baserritarren artean, eta hezitzaileek hezkuntzan ere hori susta dezatela gure haur eta gazteek natura biziagoa eta osasuntsuagoa ezagutu, bizi eta horren zaintzan parte har dezaten.





GU HORRETAN GAUDE, LAGUNTZEKO PREST!!



NATURKON

Gipuzkoa, 2020ko ekainaren 4an


No hay comentarios:

Publicar un comentario