"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2017/12/11

Prentsa-oharra: Aristimuño eta Asensio zuzendariak epailearen aurrera deituak

*|MC:SUBJECT|*
PRENTSA-OHARRA

2017-12-11
Ikusi nabigatzailean

Gipuzkoako Foru Aldundiko bi zuzendari, Obra Hidraulikoetakoa eta Mendietakoa, Tolosako Epaitegian deklaratzera deituak ustez lurralde antolamenduaren aurkako delituak egiteagatik

Etzi, abenduak 13, Tolosako Epaitegian akusatu gisa deklaratzera deituta daude Gipuzkoa Foru Aldundiko Mendietako zuzendari Arantxa Ariztimuño (parke naturalen arduradun nagusia) eta orain arte Ingurumeneko zuzendaria izandakoa, Felix Asensio --gaur egun Obra Hidraulikoetako zuzendaria--, delituak izan litezkeen gertaeretan erantzukizun penal zantzuak izategatik. Lurralde antolamenduaren kontrako delituagatik daude akusatuta biak.

Tolosako Epaitegian deklaratu beharraren arrazoia 2016an Aralarko Parke Naturalean, Enirio-Aralarreko Mankomunitateak sustatuta eraikitako pista baten arduradunak izatea da. Pista hori Mendi Babeslean egin zen, non legez (Aralarko Natur Baliabideen Antolamendu Plana) debekatuta dagoen pista berriak zabaltzea; gainera aipatutako proiektu horrek ez du betetzen Natura 2000 Sareko guneetan indarrean dagoen legedia eta, halaber, Natur Ondare eta Biodibertsitatearen Europako eta Estatuko legediek ezarritako ingurumen inpaktu ebaluazio egokia falta zitzaion.

Epaitegitik egin zaien zitazioa EGUZKI elkarte ekologistak eta LANDARLAN ingurumen elkarteak Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltza Nagusian jarritako salaketaren ondorioz etorri da.

Ordezkari politikoek legeak betetzen lehendabizikoak izan behar duten arren, Mendietako zuzendariak eta orain Obra Hidraulikoetako zuzendari denak aurten ere Aralarren beste pista berri bat zabaltzeko tramitazioa abiatu dute, nahiz eta proiektu berri horrek iazkoak zeuzkan lege hauste berberak eragin eta iazko proiektua akatsengatik auzipetuta egon Tolosako Epaitegian.

Egintza hauekin bi zuzendari horiek gaitasun eza eta arduragabekeria politikoa ari dira erakusten.
Horrez gain, zuzendari nagusi horiek ez dituzte aintzakotzat hartu ez Parke Naturalaren beste erabiltzaileen (mendizale eta naturzaleak) jakinarazpen eta iritziak, ez eta Aranzadi Zientzia Elkartea erakunde zientifiko fidagarriarenak ere.

2017ko abenduaren 11n
NATURKON GIPUZKOA

Gipuzkoako 16 erakunde naturalista eta kontserbazionistak sortutako kolektiboa da Naturkon, eta natura eta ingurumena kontserbatzearen alde jokatzea eta erakundeei hala jokaaraztea du helburua. Horreterako bere kezkak helarazten dizkie botere publikoei, lege-aldaketak proposatzen dizkie, ingurumenaren eta lurraldearen alde indarrean dauden lege-arauak bete ditzatela exijitzen die eta haien aurrean salatzen ditu arlo honetan etenik gabe egiten diren gehiegikeriak.

Harremanetarako:
  • 682 463 478 (Edurne, Landarlan)
  • 943 592 459 (Gari, Eguzki)
Copyright © *|CURRENT_YEAR|* *|LIST:COMPANY|*, All rights reserved.
*|IFNOT:ARCHIVE_PAGE|* *|LIST:DESCRIPTION|*

Our mailing address is:
*|HTML:LIST_ADDRESS_HTML|* *|END:IF|*

Want to change how you receive these emails?
You can update your preferences or unsubscribe from this list

*|IF:REWARDS|* *|HTML:REWARDS|* *|END:IF|*

Nota de Prensa: Los directores Aristimuño y Asensio llamados a declarar ante el juez

*|MC:SUBJECT|*
NOTA DE PRENSA

11-12-2017
Ver en el navegador

Los directores de Montes y Obras Hidráulicas de la Diputación Foral de Gipuzkoa citados a declarar en el Juzgado de Tolosa por presuntos delitos contra la ordenación del territorio


El próximo 13 de diciembre están citadas a declarar en el Juzgado de Tolosa la directora de Montes Arantxa Ariztimuño (máxima responsable de la gestión de los Parque Naturales de Gipuzkoa) y el director de Obras Hidráulicas, Félix Asensio, (anteriormente de Medio Ambiente) de la Diputación Foral de Gipuzkoa en concepto de personas imputadas e investigadas por haber indicios de su responsabilidad penal en hechos que podrían constituir delito contra la ordenación del territorio.

Los motivos de su citación para declarar en el Juzgado de Tolosa están en su responsabilidad en la ejecución en 2016 de una pista en Aralar, promovida por la Mancomunidad de Enirio-Aralar, en zona de Monte Protector, donde está prohibido por ley (PORN del Parque Natural de Aralar) la construcción de nuevas pistas; además dicho proyecto no se adecua a la legislación vigente en materia de espacios pertenecientes a la red Natura 2000 y carece de la preceptiva y adecuada evaluación de impacto ambiental establecida por la normativa europea y estatal del Patrimonio Natural y de la Biodiversidad.

Dicha citación es consecuencia de la denuncia presentada por la organización ecologista EGUZKI y la asociación ambiental LANDARLAN ante la Fiscalía General de Medio Ambiente de Gipuzkoa.

Aun cuando los representantes políticos han de ser los primeros en cumplir la ley, los directores de Montes y de Obras Hidráulicas de la Diputación Foral de Gipuzkoa han iniciado la tramitación del proyecto para la construcción de una nueva pista en Aralar, proyecto que quebranta los mismos preceptos legales que el anterior del 2016 y que ha motivado su citación en el Juzgado de Tolosa, mostrando con estos hechos su ineptitud e irresponsabilidad política en la gestión de un espacio protegido como es Aralar.

Ambos directores han hecho caso omiso no solo a las advertencias y opiniones contrarias a dicho proyecto de usuarios del Parque Natural de Aralar como montañeros y conservacionistas, sino también a una institución científica tan solvente como es la Sociedad de Ciencias Aranzadi.

11 de diciembre de 2017
NATURKON GIPUZKOA

Naturkon es un colectivo integrado por 16 entidades conservacionistas y naturalistas de Gipuzkoa, cuyo objetivo es velar por la conservación de la naturaleza y el medio ambiente, trasladando a los poderes públicos sus preocupaciones al respecto, proponiendo modificaciones legales, exigiendo el cumplimiento de la normativa ambiental y territorial vigente y denunciando los eternos atropellos que se perpetran en este ámbito.


Teléfonos de contacto:
  • 682 463 478 (Edurne, Landarlan)
  • 943 592 459 (Gari, Eguzki)
Copyright © *|CURRENT_YEAR|* *|LIST:COMPANY|*, All rights reserved.
*|IFNOT:ARCHIVE_PAGE|* *|LIST:DESCRIPTION|*

Our mailing address is:
*|HTML:LIST_ADDRESS_HTML|* *|END:IF|*

Want to change how you receive these emails?
You can update your preferences or unsubscribe from this list

*|IF:REWARDS|* *|HTML:REWARDS|* *|END:IF|*

2017/09/14

Naturkonen prentsa-oharra Enirio-Igaratza bitarteko pista-proiektua dela eta

*|MC:SUBJECT|*
PRENTSA-OHARRA

2017-09-13
Ikusi nabigatzailean

ARALARKO ENIRIO-IGARATZAKO TXABOLETARAKO
PISTA PROIEKTUA ONARTEZINA!

Gaur hemen bildutako NATURKONeko, Gipuzkoako natur eta ekologista elkarteetako ordezkariok Foru Aldundia ebaluatzen ari den Enirio-Igaratzako txaboletarako pista proiektu berria eta bere ingurumen inpaktuko azterketaz egiten dugun aurkako balorazioaren berri azaldu nahi diogu Gipuzkoako gizarteari.
  • Pista hau ez da beharrezkoa, Igaratzako txabolek badutelako jada Nafarroatik barrena 4x4 ibilgailuz euren txabolen ateraino iristeko pista; eta gainera, pista bihurtu nahi den oinezkoen bidea bizikletaz edo motoan ibiltzeko modukoa da. Oinezko 2,275 kmko bide hori (PR-Gi 2010) antzina-antzinatik mendizale eta oinezko askok erabili dute, Goierritik Igaratzara eta Aralarko San Migelera joateko. Oso ederra izateaz gain, balio historiko eta kultural handiko bidea da; horregatik, babestu egin beharko litzateke eta ez pista bihurtuz, ondare hori betiko galdu. Gainera Trashumantzia Kultur-ondare Inmaterialaren Adierazgarri bezala deklaratuta dagoenez, bide hori ardiak larretara igotzeko eta horietatik jaisteko Aralarren geratzen den bidezidor gutxitakoa denez, uste dugu bere horretan mantendu behar dela, ardiak larretara eramateko nahiz ondorengo belaunaldien gozamenerako.
  • Orain gutxi Ingurumen Fiskaltzak iaz egindako pistaren kasua Tolosako epaitegiaren esku utzi du, Eguzki eta Landarlanek egindako salaketaren haritik, proiektuan lege urraketa zantzuak ikusi direlako. Proiektu berriak iazko eraikitako pistako lege hausteei eusten die berriro ere:
  1. Aralarko bide azpiegituren plana egin beharrean, ia 20 km luzerako pista proiektua zatika baloratzen ari da, berez beharko lukeen banakako ebaluazioa ez egiteko eta horren ordez, sinplifikatua eginez, proiektuaren tramitazioa asko arintzeko.
  2. Pista berria eraiki nahi den ibilbidean Mendi Babesle izendatutako barrutiak dira nagusi. Hauetan, Aralarko legediaren arabera, artzaintza mugatu beharko litzateke lurraren higadura arriskuagatik eta lurzorua mugitzea debekatuta dago, beti ere zuhaitzak jartzeko edo lehendik dagoen azpiegitura mantendu eta hobetzeko ez bada.
  3. Aralarko Natur Parkea Europako Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremua da eta proiektu hau ez da Europako legedira egokitzen. Pista berria ez da beharrezkoa Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketarako, are gehiago, Aralarren ganaduaren gainkarga dagoenean, eta larreak egoera egokian mantentzeko zenbat ganadu beharko litzatekeen argitzen ez denen bitartean.
  • Horrez gain, adierazi beharrean gaude pistak eginda ez dela artzaintzaren etorkizuna bermatzen, baserrien kasuan garbi ikusi den bezala: adibidez Goierrin, baserri bideen luzera 500 km-koa da, baina 1.500 baserrietatik 120 bakarrik dira benetan baserria ogibide dutenak.
  • Halaber, onartezina iruditzen zaigu artzainen irisgarritasuna hobetze aldera pistaren alternatiba soila aurkeztu izana. Badira inguru honetara hobeto egokituko liratekeen beste ibilgailu mota batzuk, 4x4ena baino zabalera txikiagoa dutenak eta azpiegitura jasangarriagoekin bideragarriak liratekeenak, beti ere, erregai fosil bidez funtzionatzen duten ibilgailuen aurrean, ibilgailu elektrikoen erabilpenasustatuz, bere garaian, argindarra lortzeko eguzki plakak instalatu ziren bezala. Zama eramateko animaliak erabiltzea ere aukera egokia litzateke, mandoak eta zaldiak esaterako, zaindariek lagunduta.
  • Pistak arriskuan jarriko du Lareoko urtegia hornitzen duen erreka, ibilgailuek sor dezaketen kutsadurarengatik.
  • 160 zuhaitz eta zuhaixka botako lirateke, gehienak elorriak, baina baita 17 gorosti eta 6 hagin ere, azken bi espezieak legez babestutakoak direlarik. Gainera Hazi Fundazioak, Aralarren haginak kontserbatzeko LIFE BACCATA proiektua garatzen ari den enpresa berak egin du Ingurumen Inpaktu azterketa, baina txostenean ez du haginak botatzearen inguruko aipamen berezirik egin. Honek Hazi Fundazioaren kontraesanak begi-bistan uzten ditu. Era berean, landareengan izango duen inpaktua baloratzeko erabili diren datuak 2003koak dira eta ez dira gaurkotu, beraz, ez dira aintzat hartzekoak.
  • Proiektuak Batasuneko Intereseko espezieengan izango duen eraginari buruz, 17 espezie soilik hartu dira kontuan eta ez interesekoak diren 65 espezieak. Honen haritik, ez dira kontsideratu Natura 2000 Sarerako garrantzitsuak diren flora eta faunako espezieak, ezta Euskadiko Espezie Mehatxatuen katalogokoak. Hau gutxi balitz, lurrazpiko espezieak ez dira aipatu ere egiten, Aralarren 202 baino gehiago izanik eta horietako 12 Aralarko endemikoak izanda, alegia mundu osoan Aralarren besterik aurkitzen ez direnak.
  • Biztanleriaren gaineko inpaktua pista egin ondoren positiboa izango dela esaten den arren, iaztik pista proiektuak Enirio-Aralarko herrietan giro asaldatua eta liskartsua sortu du. Horren adibide dira, Oiduiko mendi aterpea nahita erre izana edota abeltzain bat Mankomunitateko bileran nahiz mendian jendeari mehatxuka ibiltzea. Dagoeneko Naturkon-ek eta Euskadiko hiru Mendi Federazioek pista proiektuarekiko desadostasuna azaldu dute, pista eraikitzeak kontserbazionista, naturzale, mendizale eta oinezkoentzako inpaktu oso negatiboa izango duelako.
  • Ekarpen horiek guztiak eta gehiago helarazi dizkiote hainbat elkartek Ingurumen Departamenduari eta pista proiektua eta bere ebaluazio inpaktua ez onartzeko eskatu zaio, Aralarren sortuko dituen inpaktu larriengatik eta irisgarritasuna hobetzeko alternatiba jasangarriagoak eta mendi ingurunera hobeto egokitzen direnak badirelako:
  • Eta amaitzeko, hemen aipatutako Enirio-Igaratzako txaboletarako bidearen aberastasuna ezagutzeko, urriaren 8an, igandean izango den mendi ibilaldira, gonbidatzen ditugu herritarrak.
Donostian, 2017ko irailaren 13an
NATURKON
(Itsas Enara OE- Arkamurka Zarauzko NT- Eguzki - Mutrikuko NT- Herrio Orioko NT - Ugatza OE -
Ekologistak Martxan - Zumaiako NT - Erkaxo Azpeitiko NT - Katamarrua Zestoako NT - Landarlan Goierriko NT
Ondarroa 12 milia - Haritzalde Naturzaleen Elkartea - Okil Beltzak Elgoibarko NT – Aralar Bizirik)
.
Gipuzkoako 16 erakunde naturalista eta kontserbazionistak sortutako kolektiboa da Naturkon, eta natura eta ingurumena kontserbatzearen alde jokatzea eta erakundeei hala jokaaraztea du helburua. Horreterako bere kezkak helarazten dizkie botere publikoei, lege-aldaketak proposatzen dizkie, ingurumenaren eta lurraldearen alde indarrean dauden lege-arauak bete ditzatela exijitzen die eta haien aurrean salatzen ditu arlo honetan etenik gabe egiten diren gehiegikeriak.

Harremanetarako:
Copyright © *|CURRENT_YEAR|* *|LIST:COMPANY|*, All rights reserved.
*|IFNOT:ARCHIVE_PAGE|* *|LIST:DESCRIPTION|*

Our mailing address is:
*|HTML:LIST_ADDRESS_HTML|* *|END:IF|*

Want to change how you receive these emails?
You can update your preferences or unsubscribe from this list

*|IF:REWARDS|* *|HTML:REWARDS|* *|END:IF|*