"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2018/10/25

Baso-politika aldatzeko eta txit espezie sukoiak landatzeari uzteko gomendatu dio Europako Batzordeak Espainiari

Baso-politika aldatzeko gomendatu dio Europako Batzordeak Espainiari, Europar Batasuneko baso-suteei buruzko 2017ko txostenean, joan den irailean argitaratua, ageri denez. Galizia eta Portugalgo sute itzeletan eukalipto-landaketek eragindako ondorio larriak azpimarratu dituzte delako txosten horretan.

Txostenaren pasarte bat, hitzez hitz:

"Furthermore, unsustainable forest management practices, degradation of ecosystems and their services, as well as the continuity of fuels of very flammable forest tree species facilitate fire ignition and favours fire propagation."

Alegia:

“Are gehiago, basoetan aplikatzen diren teknika jasanezinek,ekosistemak eta haiek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak narriatu izanak eta mendian hain zuhaitz-espezie sukoiak izateak dakarren erregai jarraituak izugarri laguntzen dute sua pizten eta zabaltzen.”

Txostenak aipatzen dituen ‘very flammable forest tree species’ horiek pinu eta eukaliptoak dira.

«Askoz gehiago inbertitu behar dugu baso-kudeaketan jarduera hobeak aplikatzen direla bermatuko badugu. Joan den udan egiaztatu dugunez, asko dugu oraindik egiteko prebentzioaren arloan». Gaztigu hori luzatu zuen Europako Batasunaren Ingurumen Komisario Karmenu Vella jaunak, bere lantaldeko adituek baso-suteei buruz egindako azken txostena irakurri ondoren.

Iturria:
http://publications.jrc.ec.europa.eu/repository/bitstream/JRC112831/forest-fires-europe-mideast-africa-online.pdf

Beste erreferentzia batzuk:
https://www.lavozdegalicia.es/noticia/galicia/2018/10/22/bruselas-reclama-espana-mejor-gestion-forestal-evitar-incendios/0003_201810G22P8992.htm

https://www.europapress.es/galicia/agro-00246/noticia-bruselas-recomienda-espana-reforzar-medidas-prevencion-incendios-forestales-20180920194827.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario