"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2018/06/27

ARALARKO ENIRIO-IGARATZA PISTA PROIEKTU BERRIARI EZETZA!!

*|MC:SUBJECT|*
PRENTSA-OHARRA

2018-06-27
Ikusi nabigatzailean

ARALARKO ENIRIO-IGARATZA PISTA PROIEKTU BERRIARI EZETZA!!

Gipuzkoako Arkamurka, Itsas Enara, Eguzki, Landarlan eta Mutriku ekologista eta natur taldeek berriro eskatu diote Foru Aldundiko Mendi Zuzendaritzari atzera botatzeko “Igaratzako txaboletarako mendi bidearen egokitzapena” deitutako pista proiektu berria. Proiektu hau, Enirio Aralar mankomunitateak. iaz aurkeztutakoaren oso antzekoa da, horren ingurumen ebaluazio inpaktua Aldundiko Ingurumen Departamendutak onartu ez zuelarik.

Horiez gain, hauek dira Aldundiari adierazitako arrazoi nagusiak pista proiektu berriari berriro ezetz esateko:


- Europak eta Euskadik babestutako espezie eta habitat suntsituko dituelako, horien artean 5 hagin eta 16 gorosti.

- Kalteak onurak baino askoz gehiago direlako eta berreskuratu ezinak.
- Pista proiektu berria ez da beharrezkoa Aralarren kontserbaziorako, ezta larreen babeserako, dagoeneko Aralarko larreetan orain dela 20 urte baino % 20 ganadu gehiago baitabil.

- Aralar Natur Parkearen Ordenazio plana ez du betetzen.

- Lareoko urtegira ura eramaten duten erreka bat kaltetuko duelako.

- Herri-lurretan egin nahi dituzten proiektu hauen inguruko erabakiak hartzeko prozesuan, herritar askoren iritzia —bereziki mendizale, kontserbazionista eta zientzialariena— baztertu egin dira, eta horrek bizikidetzan eragin negatibo azpimarragarria izan du.

- Eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bere azken txostenean esandakoarekin bat egiten dugulako:
  • "pista berrien eraikuntzari buruzko erabakiak atzeratu egin beharko lirateke Larreen Ordenazio Plan bat egin arte.”

Behingoz pista proiektu hauek baztertu, sektore ezberdinak aintzak hartu eta Aralar Natur Parkeko legedia bete dezala Aldundiak, bada garaia!

DONOSTIAN, EKAINAREN 23AN

Arkamurka Natur Taldea, Itsas Enara, Eguzki, Landarlan Ingurumen Elkartea, Mutriku Natur Taldea

Gipuzkoako 16 erakunde naturalista eta kontserbazionistak sortutako kolektiboa da Naturkon, eta natura eta ingurumena kontserbatzearen alde jokatzea eta erakundeei hala jokaaraztea du helburua. Horreterako bere kezkak helarazten dizkie botere publikoei, lege-aldaketak proposatzen dizkie, ingurumenaren eta lurraldearen alde indarrean dauden lege-arauak bete ditzatela exijitzen die eta haien aurrean salatzen ditu arlo honetan etenik gabe egiten diren gehiegikeriak.

Harremanetarako:
  • XXXXXXX(XXXXXXXXXX)
  • XXXXXXXXX(Xxxxxxxxx)
  • XXXXXXXX(XXXXXXX)
http://naturkon.blogspot.com.es
Copyright © *|CURRENT_YEAR|* *|LIST:COMPANY|*, All rights reserved.
*|IFNOT:ARCHIVE_PAGE|* *|LIST:DESCRIPTION|*

Our mailing address is:
*|HTML:LIST_ADDRESS_HTML|* *|END:IF|*

Want to change how you receive these emails?
You can update your preferences or unsubscribe from this list

*|IF:REWARDS|* *|HTML:REWARDS|* *|END:IF|*

No hay comentarios:

Publicar un comentario