"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2022/09/19

Udal ordenantzak, sasiko animaliak eta naturaren kontserbazioa - Gipuzkoako Udaletara bidalitako gutuna eta dokumentua

 

NATURKONek 2022ko irailaren 19an Gipuzkoako Udal ertain eta handietara helarazitako gutuna eta dokumentua.

 

 

Udal ordenantzak, sasiko animaliak eta naturaren kontserbazioa

Jaun hori,
Andre hori,


 

Estimado Señor,
Estimada Señora,


Zuregana jo dugu etxe-animalien jabetza eta babesa arautzeko abian diren udal politika publikoak direla eta, biziki kezkaturik baikaude azken aldian beren buruari ‘animalista’ esaten dioten talde batzuek hainbat udalerritan sustatu dituzten neurri kaltegarriak ikusita, naturaren kontserbazioaren kaltean sustatu ere. Arazoa, funtsean, sasiko katuen kudeaketa okerra da.

 

Nos dirigimos a Ud. en relación con las políticas públicas municipales relativas a la tenencia y protección de animales domésticos, preocupados por el reciente auge de medidas peligrosas que algunos colectivos mal llamados animalistas están consiguiendo promover en numerosos municipios, en perjuicio de la conservación de la naturaleza. El problema es en esencia la gestión incorrecta de los gatos callejeros.

Honekin batera doakizun dokumentua arretaz irakurtzea eskertuko dizugu, bai eta zuk zeuk nahiz zeure indar politikoak arlo horretako Udal Ordenantza berria sortzeko zein zaharra aldatzeko prozeduran oso aintzat izatea ere.

 

Le rogamos lea detenidamente el documento adjunto y lo tenga muy en cuenta a la hora de participar, tanto Usted como su fuerza política, en los procedimientos de diseño inicial o de modificación de las Ordenanzas Municipales del área.

Ahalegin handia egin dugu esandako dokumentua Gipuzkoako Udal ertain eta handi guztietako alkate, idazkari eta ingurumen teknikariei helarazteko; tamalez, ezinezkoa izan zaigu horien guztien kontaktu-datuak eskuratzea. Biziki eskertuko dizugu zeure Udaleko arduradun horiei helarazten lagunduko bazenigu, arren (barkatu bitan jasotzen baduzu!).

 

Hemos hecho un gran esfuerzo para hacer llegar el mismo a todos los alcaldes, secretarios municipales y técnicos de medio ambiente de los Ayuntamientos de Gipuzkoa, pero lamentablemente no hemos podido recabar todos los datos de contacto necesarios. Le quedaremos profundamente agradecidos si nos ayuda haciéndolo llegar a dichas personas en su Ayuntamiento (¡Disculpas si lo recibe repetido!).

Adeitasunez,

 

 

Atentamente,

 

NATURKON Gipuzkoa
Gipuzkoako talde naturazale eta ekologistak

 

NATURKON Gipuzkoa
Gipuzkoako talde naturazale eta ekologistak

 

 

 DOKUMENTUA:

KATU-TALDEAK KONTROLATZEKO 'HAA' (CER, TNR)  METODOAREN HARIRA

Idatzi honekin azaldu nahi dugu zergatik uste dugun TNR metodoa (Trap- Neuter-Return), CER (Capturar-Esterilizar-Retornar) bezala ezagutua, EZ DEN kale-katuak kontrolatzeko modu egokia.

 Argudio teknikoak:

·         Sasiko katuak etxeko animaliak dira, aspaldi etxekotutako basakatuak, jabeak izan edo ez.

·         Katuak ez dira animalia kolonialak. Katuak jatekoa ematen zaienean bakarrik taldekatzen dira modu intentsibo eta jarraituan; horregatik ez dago katu-koloniarik   naturan. Katuak janari hondarrak pilatzen diren lekuetan bakarrik elkartzen dira modu jarraituan: portuetan, edukiontzien inguruetan eta elikagai-industrien inguruetan. Betiere, gizakiak sortutako elikagai iturri oparoen bueltan (edukiontzien inguruetan maiz ikusten diren katu taldeak ez dira, izatez, animalia-koloniak, nahiz eta horretarako baldintza guztiak betetzen diren. Katuek ez dute izaera koloniala).

·         Aipatutako leku eta egoeretatik at, herri-hirietan sortu diren “katu-kolonia” deitutakoak maiztasun jakinarekin jaten ematen dieten pertsonek sortutakoak dira. Katuen ugaritzeari erremedioa jarri nahi dietenek sortutako arazoa da “katu-kolonia” horiena. Herrietan ez dago bat-batean sortu den bakar bat ere, bazka-lekuei lotuta sortu dira guztiak.

·         “Katu-kolonia” bezala izendatzen diren katu-talde horiek mantentzea, katuen etologiaren kontrako jokabidea da, aipatu bezala, katua izaera bakartiko espeziea baita (ugal garaitik kanpo, jakina)

·          Katuen pilaketetan gatazkak eta borrokak emendatzen dira; zauritutako katuak ikustea ohikoa bihurtzeraino; begi-bakarrak, errenak, ….

·         Taldean bizi diren animaliengan gertatu ohi denez, kale-katu taldeetan bizkarroiak,  gaixotasunak, izurriteak etabar ugaritzen dira; hauek basakatuetara edo etxe-katuetara zabaltzeko arriskuarekin batera.

·         Ez dauka zentzurik kale-katuak desparasitatzeak, parasitoek edo bizkarroiek kutsatuak izan diren leku eta baldintza beretan beren kaxara bizitzeko asakatuko badira ondoren.

·         Kale katuak propio ez elikatzearekin eztabaida etikoa sortzeak ez du zentzurik: etxeko animalien jabeen ardura dira euren maskotak edo etxeko animaliak. Kale-katuei maskoten tratua eskaini nahi izanez gero, etxeratzea da irtenbidea. Kalean bizi behar badute, habitat horretara egokitzea da euren zioa eta horretan laguntzea herritarren eta administrazioaren ardura. Arrazoi sanitarioengatik bereziki, janari hondakinak kalean uztea debekatuta dagoenez, baldintza horietan bizi beharko dute hiri-eremuetako animalia guztiek; katuak barne.

·         Kale-katuen kopurua txikitzeko neurririk zuzenena EZ ELIKATZEA  da, JATEN EZ EMATEA EDO JATEN EMATEARI UZTEA. Populazioa auto-erregulatuko da, ugalketa txikituz.

·         Autoerregulazioaren eraginez, NORMALA da katakumeen heriotza-tasa emendatzea; animalia-espezie guztiak erregulatzen dira eskura duten janariaren kalitatearen eta kantitatearen baitan.

·         Herri gehienetako ordenantzetan debekatuta dago kalean bizi diren animaliei jaten ematea. Irizpide egokiekin egin diren ordenantza horietan, katuentzat salbuespenak jartzeko eskaera indartzen ari da. Txakur edo ahuntz talderik onartuko ez genukeen herrietan, zergatik onartu eta sustatu behar dira katu-taldeak? Ez dago justifikaziorik horrelako salbuespenetarako.

·         Antzutuak eta mutilatuak izan diren katuak askatzeak (CER metodoaren baitan) ez du saihesten katu-talde horiek biodibertsitatean eragiten duten kalte handiena: depredazioa. Antzututako katuek ez dute ehiztari sena galtzen.

·         Baina, ondo elikatutako katuek nekez ehizatzen edota jaten dituzte arratoiak. Arratoi kumeak agian, baina, arratoiei nekez heltzen diete katuek: ez bada euren kumeei ehizatzeko sena pizteko. Hala, katuei jaten ematen zaien kontrolatutako bazka-lekuetan, arratoiak ikusi izan dira bertako janari hondakinen bila.

·         Aldiz, hegaztia habiagileak dauden lekuetan eta itsas hegaztien koloniak dauden lekuetan (esaterako, Getariako San Antonen),  hegazti horien umaldirako lehentasunezko arazoa da. Txori txikiekin batera, arrautzak eta txitak katuen gustuko jakiak dira eta haien eragina begi bistakoa izateaz gain, mundu mailan ondo aztertu den fenomenoa da.

·         Aipatu bezala, sasiko katuak etxekotutako animaliak dira. Etxeko animaliak modu askean espezie inbaditzaileen gisa portatzen dira basabizitzarekin. Horregatik, kaletik atera behar dira: babestutako edo kontrolatutako lekuetan jaso eta zaindu behar dira, txakurrekin egiten den gisara.

·         Sasiko katuen kudeaketak biodibertsitatearen babesarekiko ikuspegi sistemikoa eskatzen du;  horregatik, Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunak (UICN) 2014. urtean egindako 100 espezie exotiko inbaditzaile kaltegarrienen zerrendan dago etxe-katua.

Hainbat azterketa zientifikok erakutsia dute landa edo natura inguruan dabiltzan sasi  katuek tokiko ekosistemei eragiten dieten kaltea. Estatu Batuetan egindako azterlan baten arabera (Loss et al., 2013),  urtean 1.400 - 3.700 milioi hegazti harrapatzen dituzte katuek, eta 6.900 - 20.700 milioi ugaztun. Kalkuluen arabera, landa eremura egokitutako etxeko katu edo sasiko katu batek 23 - 46 txori eta 129 - 338 ugaztun txiki hiltzen ditu urtean. Narrastiak eta anfibioak ere harrapatu ohi dituzte sasiko katuek (Galán, 2013; Brickner, 2003; Read & Bowen, 2001). Izan ere, sasiko katua etxe-espeziea da, eta, inguru naturalean uzten denean, espezie inbaditzaile gisa jokatzen du eta tokiko ekosistemetan kalte handi eta ugariak eragiten ditu. Australian egindako ikerketa batek erakusten duenez, sasiko katuak dira ugaztun txikien desagerpenaren arrazoi nagusia (Dickman, 1996; Woinarski et al, 2015) eta Poloniak berriki sasiko katuak “Espezie arrotz inbaditzaileen” zerrendan sartu ditu.

Sasiko katuen kudeaketak biodibertsitatearen kontserbazioarekiko begirada zabala eta sistemikoa eskatzen du, ezin da lekuan lekuko arazo puntual gisa ulertu (Beckerman et al., 2007).

Argudio etikoak:

·        ·        CER (edo CES; TNR) metodoaren defentsan esaten da hau ez dela etikoa:

-          Hiltzea

-          Jaten ez ematea

-          Katuak abandonatzea

-          Kalean bizitzen uztea

 

·         Esaten da, etikoa izateko “kolonien” kudeaketak ez duela hilgarria izan behar. Galdetu beharko genukeena da, ea etikoa den katu talde horietan esku-hartzea norbere erabakiz, eta mutilatu eta antzututa, katuak berriko kalean uztea; belarri bat moztuta markatu ondoren. Animalia horiei tratu hori emateko arrazoi klinikoak oso dira eztabaidagarriak, ez baitie gaixotasun edota animalia horien ongizateari lotutako bestelako arrazoiei erantzuten. “CER metodoa” ez da hilgarria, baina ezta kaltebera edo aseptikoa ere: arrazoi klinikorik gabe animaliak mutilatzeak ez dirudi oso etikoa.

·         Sasiko katuei jaten ematea ez dela etikoa esatea ere, eztabaidagarria da. Animalia sanoak bere kabuz baliatzen dira, ez dute gure beharrik. Kale-katuak bere kasa bizi diren animalia gisa kudeatu nahi badira, beren kabuz bizi beharko dute. Aldiz, etxeko animalia edo maskota gisa kudeatu nahi badira, jabea eta baldintza kontrolatuak beharko dituzte, gainerako maskotak bezala. Tarteko egoerak ez dira onargarriak; besteak beste, hil nahi ez dituzten katu horiek inorenak ez diren basanimalien hiltzaileak bihurtzen direlako. Jaten eman nahi dietenentzat, zergatik dira baliagarriagoak katu horien bizitzak, katu horiek ehizatuko dituzten bizidunenak baino? Zer esan katuei jaten emateko egiten diren pentsu eta bestelako elikagaiez. Nork kontrolatzen du horien jatorria?

·         Katuen abandonuarena ere, ulertzen zaila den argudioa da. Mutilatu ostean, katu horiek berriro kalean utzita, katuen abandonuari aurre egiten zaiola ulertzea ez da erraza; abandonuarekin egin nahi zaio aurre eta abandonuari: jatea, bizidun guztion funtzioetako bat baino ez baita …

·         Bukatzeko, eta sasiko katuen bizimoduarekin jarraituz, katuen zaintzarako elkarteek, katuak beste edozein etxekotutako animalia edo abereentzat eutanasiarako arrazoia liratekeen gaitz eta ezintasunekin mantentzen dituzte bizirik: Itsuak (elkarren artean borrokatzeagatik), mugitzeko edota elikatzeko gaitasunik ez duten katuak, bi edota hiru hanka moztutakoak, etabar. Zenbateraino da hori guztia etikoa? ( ikus,  https://twitter.com/pdanimalista/status/1374425889333645312, https://fb.watch/4qDjL-TVqN/ , https://www.20minutos.es/gonzoo/noticia/4382597/0/un-gato-sin-pelaje-y-sin-ojos-triunfa-en-instagram-con-mas-de-80-000-seguidores/)

Argudio zibiko/sozialak:

·         Sasiko katuak etxeko animaliak dira. Etxeko animaliak etxeetan edota kontrolatutako espazioetan bizi behar dute, jabeak edo arduradunak behar dituzte, animalia hauek eragin ditzaketen kalteen jabe egingo direnak.

·         Katuen defentsarako eragileek kale katuak zaindu nahi badituzte, egokiena litzateke, katu horiek dagokien txiparekin edo bestelako identifikazio-neurriekin erregistratu ostean, euren etxeetan edo kontrolatutako zentroetan jasotzea. Euren kargu hartu beharko lukete katu horien zaintza, maskota guztiekin gertatzen den bezala.

·         Ez da Udalen edota bestelako administrazioen lana jabe pribatuena beharko lukeen etxeko animalien zaintza ekonomikoaren eta legalaren ardura hartzea. Sasiko katuen “koloniak” sortu eta mantentzeak katu talde horietan sor daitezkeen arazoak betikotzea baino ez du eragiten; diru-laguntza eta politika publikoekin ez lirateke katuentzat ad hominem sortutako ordenantzak sustatu edota onartu behar.

 

Ingurumenari lotutako argudioak:

·         Katuek basabizitza ehizatzen/kaltetzen dute. Basabizitzaren zaintza bada, berariaz, administrazioen ardura, politika publikoen bidez kudeatu beharrekoa.

·         Basakatuaren endekapen genetikoa. Frogatuta dago basakatuen kutsadura genetikoa kale-katuekin ugaltzeagatik. Hau ere bada administrazioak zaindu beharreko arazoa.

Argudio soziosanitarioak:

·         Kale-katuen bazka lekuak kutsadura-iturri dira. Janari hondarrak, gorotzak, …

·          Arratoien presentzia. Ikusi da katuentzat beharko lukeen janari asko arratoiek jaten dutela. Bazka-leku horiek, konponbide baino, arazo-iturri bihurtzen dira.

·         Bizkarroi edo parasitoen transmisiorako arriskua emendatzen da, pertsonentzat zein gainerako animalientzat.

·         Zoonosien arriskua ere emendatzen da: toxoplasmosia, rickettsiak, …

·         Bestelako eragozpenen iturri ere badira bazkalekuak: marrakak, soinuak, usainak …

Bizikidetzari lotutako argudioak:

·         Elkarrekintzak zainduta dauden txakurrekin edota jabeak dituzten katuekin. Jabe horiek euren maskotak beharrezko osasun-agiriekin eta bestelako neurriekin zaintzen dituzte eta kale-katuek zaintza horiek oztopatu ditzakete. 

Argudio ekonomikoak:

·         Zergatik ordaindu behar dira diru publikoz basabizitzan edo biodibertsitatean kalteak eragin ditzaketen jarduerak? Administrazioaren berariazko zeregina basabizitzaren zaintza da, biodibertsitatearen kontserbazioa; kale-katuak horretarako eragozpen handia dira, biodibertsitatearen galeraren arduradun nagusiak baitira herri-hiri inguruetan.

Argudio humanistak:

·         Etxeko animaliak edo maskotak humanizatzeko joera gero eta handiagoa dago. Etxekotuak izanagatik, maskotak eta abereak animaliak dira, ez pertsonak. Pertsonei dagokien, kezkak, egonezinak, beldurrak edo epaiak eta ondoezak animalia hauengan islatzeak, on baino, txar egiten diela pentsatzeko arrazoiak daude.

·         Animalien ongizatea pertsonen beharretatik ulertzea eta epaitzea, zuzena ez izateaz gain, etikoki eztabaidagarria da. Gutxien gutxienez, oinarri zientifikoak dituzten ebidentzien eta argudioen baitan egin beharko litzateke; indibidualak eta anekdotikoak diren eztabaidetatik haratago joan nahi bada, bederen.

·         Kale-katuek ez dituzte basabereek baino eskubide gehiago. Maskota edo etxeko abere gisa tratatu nahi badira, maskota bihurtu behar dira, etxean edota kontrolatutako zentroetan zainduta. Kale-katuek ez dute zaintzarik eskatzen, eman nahi dizkienak, bere  hautua delako, horren ondorioen jabe egin behar du.

 

Argudio hauengatik guztiengatik, uste dugu CER metodoa ez dela kale-katuen kudeaketarako teknika edo modu egokia.

 

Gipuzkoan, 2022ko abuztuan

 

 

BIBLIOGRAFIA:

Beckerman, A. P., Boots, M., & Gaston, K. J. (2007). Urban bird declines and the fear of cats.
Animal Conservation, 10(3), 320-325.

Brickner, I. (2003). The impact of domestic cat (Felis catus) on wildlife welfare and
conservation: a literature review. With a situation summary from israel. Department of Zoology,  Tel Aviv University, 21, 2964-2969.

Dickman, C. R. (1996). Overview of the impacts of feral cats on Australian native fauna (pp.
1-92). Canberra: Australian Nature Conservation Agency.

Loss, Scott R., Tom Will, and Peter P. Marra (2013). "The impact of free-ranging domestic cats on wildlife of the United States." Nature communications 4.1: 1-8.

Galan, P. (2013) ‘Depredación de gato doméstico sobre reptiles en Galicia’. Bol. Asoc.
Herpetol. Esp. (2013) 24(1)

Read, J., & Bowen, Z. (2001). Population dynamics, diet and aspects of the biology of feral
cats and foxes in arid South Australia. Wildlife Research, 28(2), 195-203

Woinarski, J.C.Z, Burbidge, A.A. & Harrison P.L (2015). “A review or the conservation status of Australian mammals”. THERYA 6(1): 155-166

 

 

Hona UDALENTZAT lagungarri izan daitezkeen PROPOSAMENAK:

 

Legeei dagokienez:

JABEENTZAT:

·         Katuek modu elektronikoak markatu eta erregistro publikoak sortzea.

·         Osasun agiriak eguneratuta izatea.

·          Katuak etxeetan edota kontrolatutako zentroetan mantentzea, abandonatzeko aukerarik gabe. Edozein kasutan, etxetik ateratzeko propio eskuratutako kaxa edo “transportinak” erabili behar dira.

 

Udalarentzat:

·         Katuak (eta gainerako etxeko animaliak) kaletik ateratzeko politikak diseinatu eta gauzatzea.

·         Kalean animalien jana ematea GUZTIZ DEBEKATZEA.

·         Kalean animaliei jaten ematea galarazten duen ordenantzarik balego, bere horretan mantentzea.   ARAU HONEK EZ LUKE INOLAKO SALBUESPENIK ONARTU BEHAR, ezinbestez bete beharrekoa da, basabizitza zaindu nahi bada.

·         Katuak edo bestelako etxeko animaliak kalean elikatzen dituztenentzat, zigorrak ezartzea.

·         Etxeko animaliek, maskotek eta animalia exotikoak ingurumenean eta bereziki, basabizitzan, eragin ditzaketen kalteak ekonomikoki balioztatzea, balizko gertaeran aurrean kalte-ordainak eskatu ahal izateko.

·         CER metodoa (CES edota TNR bezala ezagutu) debekatzea edo ez aplikatzea. Orain arte aplikatu den lekuetan: jan-lekuak abandonatutako edo bazterreko leku urbanizatuetan  jartzea, janari hondarrak erraz kontrolatu daitezkeen lekuetan. Bertan pilatzen diren katuak kontrolatzea eta desagerrarazteko bidean jartzea. Heriotza saihestu nahi bada,  katuak animalien zaintzarako taldeen esku utziz, kalera ez bueltatzea izatea ezinbesteko baldintza; katu horien zaintza eta mantenua beraiengan hartuz.

 

Oro har

·         Etxekotutako animalien (exotikoak edo ez) erregistro publikoa sortzea; bereziki katuena, hudoena eta txakurrena.

·         Landare eta animalia bizien jabetzari, hazkuntzari, zaintzari, kudeaketari eta salerosketari dagozkion oinarrizko irizpideak ezartzea, gure osasunaren eta bereziki, basabizitzaren zaintzari begira.

·         Pertsonen eta ondasunen kalteen gaineko erantzukizun zibilez gain, ingurumenari eta bereziki, basabizitzari eragin dakizkionak ezartzea.

·         Sasiko katuak, hiri gunetakoak zein landa eremuetakoak, espezie inbaditzaile gisa kudeatzea.

·        Sasiko katuen desagerpenera bideratutako politikak sustatzea.

·         Antzututakoak izanda ere, katuak kalean libre uzteko ekintza abandonu gisa ulertzea.

 

Animalien babeserako eragileentzat, etxeko animalien eta animalia exotikoen zaintzarako zentroentzat eta animalia bizien bildumentzat:

·         Erregistratu edo markatu ez diren animalia guztiak, modu elektronikoan markatu eta erregistro publikoetan sartzea.

·         Animalia exotikoen eta hudoen ihesaldiak ekiditeko obligazioa.

·         Ihesaldien berri agintariei emateko obligazioa.

·         Jabegoan dituzten animaliek pertsonei, ondasunei eta, bereziki, basabizitzari egin dakizkien kaltetk ordaintzeko erantzukizun zibileko polizak izenpetzeko obligazioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario