"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2019/09/08

EKOSFERA SAIO BERRIAREN ZAIN


Ekainaren 20an Ekosfera Euskadi Irratiko saioari agurra eman zitzaion Tolosan, oso ekitaldi atsegin batean, haren aurkezle Jokin Aldazabalen erretiroagatik. Bederatzi urtez Euskadi irratian aukera izan dugu Ekologiaz eta Ingurumen arazo eta irtenbideez gehiago jakiteko eta gure inguruko esperientziak ezagutzeko, Jokin eta bere kolaboratzaileen eskutik. Zorionak talde osoari eta milesker egindako lanagatik. Oraindik hainbat saioren errepikapena entzuten dugu astero gustura.

Baina Klima Aldaketa eta Biodibertsitatearen galera, besteak beste, gure etxe atarietan ditugun arazo larriak direnez, Euskadi irratiari eskatzen diogu Ekosfera programa mantentzeko, gaur egun dituen nahiz urteetan izan diren kolaboratzaileekin, bai eta izango diren berriekin kontaktatuz ere. Euskadi Irratiak ere bere alea jarri behar du, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko eta komunikazioa duenez bere esparrua, zer hobea lehendik martxan dagoen irrati programari eustea baino.

Zorionak eta mila, mila esker Jokin.

Naturkon - Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan

No hay comentarios:

Publicar un comentario