Ekainaren
13an “Aralarko txaboletara eta Saltarrirako pistaren ingurumen
ebaluazio sinplifikatua egiteko agiriak” argitaratu dira, hilabeteko
epearekin helegiteak egiteko. Nahiz eta mendi publikoa eta Natur Parkea
izan Aralar, ez zaio proiektu honi inongo publizitaterik egin, ez
komunikabideetan, ez Ordiziako boletinean, eta soilik argitaratu da Foru
Aldundiaren web orrian. Alegia, sinatu dituzten
gardentasun-konpromisoei zeharo muzin eginda. Gainera, dokumentazio
gehiena gaztelera hutsez dago, eta euskaraz dagoen bakarra akatsez
josita; proiektua gazteleraz aztertzera behartu gaituzte beraz.
Ikusi dugu proiektua oso erasokorra dela Aralar Natur Parkerako, maiatzaz geroztik Natura 2000 europar sareko Babes Bereziko Eremua izendatua. Intzesaotik Saltarrira 4,4 km luze eta gutxienez 3 m zabal den pista egingo litzateke, eta Elutxeta inguruan 96 m-ko eta batez beste 5 m altuerako harri lubeta. Horrelako pista egiten bada, paisaian, natur ingurunean, eremu karstikoan eta lur azpiko uretan inpaktuak ikaragarriak izango direla aurrikusten dugu, eta horiek ez dira nahiko baloratu proiektu honetan.
Guzti horregatik Mankomunitatea eta Foru Aldundiari eskatzen diegu proiektua bertan behera uzteko. Era berean, Aralarko artzantza eta kontserbazioaren aldeko neurriak, artzain, ganaduzale, mendizale, kontserbazionsita, zientzilari eta interes ezberdinetako herritarrekin batera adostea eskatzen dugu, horrelako inpaktuak sortu gabe.

No hay comentarios:
Publicar un comentario