"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2016/06/23

Prentsa-oharra: Isun irrigarria eta salaketa ugari ebatzi gabe

*|MC:SUBJECT|*
PRENTSA-OHARRA
Ikusi nabigatzailean
ISUN IRRIGARRIA ETA SALAKETA UGARI EBATZI GABE
Hirigintzako Batzordean 5000 €ko isun-proposamena iragarri zuen Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak ingurune natural batean baimenik gabe 150.000 m3 material isurtzeagatik. Naturzale eta Ekologistok salatu genuen legez, materialak ‘Harrobia’ izeneko obran zuen jatorria.
Naturkonen deritzogu Garrantzi Komunitarioko Habitat baten sustsipena ekarri duen eta 5 futbol-zelairen azalera eta 10 m-ko altuera duen harri-metaketak ‘arau hauste arintzat’ jo izana amorragarria eta guztiz motza dela.
Ez dezagun ahaztu “Harrobiko obra” martxoan hasi eta bertan 2 hilabete luzez ilegalki jardun zuten sustatzaile berberak ditugula urratzaileak, eta maiatzaren 30ean udaletxeak, guk salatutako azken irregulartasunen ondorioz, obra eten behar izan zuela. Oraindik ordea badago salaturiko eta erantzun gabeko irregulartasun zerrenda luzea.
Gertakari horiengatik Ertzaintzan aurkezturiko salaketa Donostiako 1. Instrukzio Epaitegian da, Aurretiko Diligentziak tramitatzen ari direlarik.
Hirigintzako Zuzendaritzak salaketa-proposamen irrigarria luzatzeko, baina, presa hartu du; talde naturzale eta geuk ostera, Enrique Ramosek presaka isurketa legeztatzeko emandako lizentziaren aurka aurkeztutako errekurtsoaren erantzunaren zain, hilabete bat baino gehiago daramagu. Gure aburuz, lizentziak Lurzoruaren Legearen artikuluak urratzen ditu, beraz, ilegala da.
Isiltasuna da nagusi espediente zigortzaileen irekiera eskatzen denean, bai irekitako mendi pista ilegalen inguruan, bai babestutako zuhaitzen mozketari dagokionean, zein Irubide errekastoaren afekzioaz edota, agregakin transformazio planta baten antzera funzionatuz, ingurune natural batean inpaktu handiz eman den hondakinen transformazio eta balioztatze jarduera ilegalaz ari garenean ere.
Udaletxeak ere ez du erantzuten zergatik, emandako baimena “behin-behinekoa izanik eta lekua lehengoratua izan behar bada”, Hirigintzako Zuzendariak bere adierazpenetan eta sustatzaileek aurkeztutako obra proiektuan argi nabarmentzen duten Belartza -2 ko poligonoko plataformetan erabiltzea aurreikusten dutela, egungo Antolaketaren legalitatearen kontra baldin badoa.
Salatutako gaiak hurrengo Ingurumen Kontseiluan nahiz Planeamendukoan jorratuko dira.
Bi abiadura desberdin eta bi neurri desberdin erabiltzen dituzte udal-arduradunek herritarrei erantzuteko. Interes orokorraren aurka eta legez kanpoko interes partikularraren alde.
Copyright © *|CURRENT_YEAR|* *|LIST:COMPANY|*, All rights reserved.
*|IFNOT:ARCHIVE_PAGE|* *|LIST:DESCRIPTION|*

Our mailing address is:
*|HTML:LIST_ADDRESS_HTML|* *|END:IF|*

Want to change how you receive these emails?
You can update your preferences or unsubscribe from this list

*|IF:REWARDS|* *|HTML:REWARDS|* *|END:IF|*

No hay comentarios:

Publicar un comentario