Orain urtebete Euskadi Irratiari eskatu genion, 2019ko ekainean amaitua zen Ekosfera programarekin jarraitzeko, bizi dugun ingurumen krisi larria dela eta. Aurtengo udan berriro hasi da Ekosfera irrati saioa eta horregatik zoriontzen dugu, lerro hauen bidez, Euskadi Irratia hartutako erabakiarengatik. Era berean, eskatzen diogu, aurreko urteetan bezala, ostegun gauez ez ezik larunbatetan ere errepikatzeko emanaldia, ahalik eta jende gehienak entzun dezan. Klima-aldaketa eta trantsizio ekologikoaz gain, hemengo eta planeta osoko biodibertsitatearen egoera tamalgarriaren inguruan aritzea behar beharrezkoa jotzen dugu, bai eta programazio orokorrean zientziari eta ingurumen-gaiei garrantzi handiagoa ematea ere, beste gaiei bezainbeste. Ingurumenarenganako eta naturarenganako interesa dugunok badugu, bada, beste informazio-iturri bat euskaraz: Ekosfera. Entzun dezagun!
No hay comentarios:
Publicar un comentario