Aurtengo udaberrian bi hauteskunde
izango ditugula eta, boto-emaileei eta oro har herritarrei informazio
egokia aurkeztearren, otsailaren 26an dokumentu bat, hainbat deialdi publikotan ingurumen-arloko klausula orokorrak gehitzea proposatzen genuenekoa, helarazi zien Naturkonek
Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Eusko Legebiltzarrean odezkatuta dauden
indar politiko guztiei, hura aztertu eta gaiari buruz zer iritzi eta
proposamen duten azal dezatela eskatuz.
Ehizaren eta arrantzaren kudeaketari buruzko beste dokumentu bat helaraziko die aurki, eskaera berberarekin.
Hemendik denbora batera haiek emandako erantzunak bildu eta aurkeztuko ditugu.
------------------------------------------------------------------------------------------------
Euskal erakunde publikoen diru-laguntzak
arautzen dituzten oinarrietan
ingurumenaren eta kontserbazioaren aldeko baldintzak
gehitzeko eskaera
arautzen dituzten oinarrietan
ingurumenaren eta kontserbazioaren aldeko baldintzak
gehitzeko eskaera
(2017ko
uztailean Naturkon Gipuzkoak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari
aurkeztua
eta Eusko Legebiltzarreko, Batzar Nagusietako eta Euskal
Autonomia Erkidegoko Udal eta Mankomunitate guztietako ordezkari eta
talde politiko guztiei jakinarazia)
Naturkon
Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan
Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari
bidali zaio idatzi hau eta, jakingarri gisa,
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien, Udalen
eta Zerbitzu Mankomunitateen administrazio-organoei ere bai.
Halaber Eusko Legebiltzarreko
eta hiru lurralde historikoetako Batzar Orokorretako taldeei.
bidali zaio idatzi hau eta, jakingarri gisa,
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien, Udalen
eta Zerbitzu Mankomunitateen administrazio-organoei ere bai.
Halaber Eusko Legebiltzarreko
eta hiru lurralde historikoetako Batzar Orokorretako taldeei.
Administrazio-kudeaketaren
fragmentazioak, oro har, sektorekako espezializazio handiagoa dakar
eta, beraz, aldian aldiko sektorean zerbitzu hobea ere bai. Haatik,
fragmentazio horrek berak disfuntzioak ere ekartzen ditu maiz, ekintzak
abiarazten dituen sektorean ez beste guztietan kalteak eragiten baitira
beste departamenduek kudeatzen dituzten politika publikoen helburuen
kontrako ondorioak ekarrita. Hala, alde batetik sektore batean lortzen
den onura beste sektoreetan eragindako kalteekin batera iristen da, eta
zalantzan jar liteke neurriak gizarteari eta interes orokorrari egiten
dion ustezko onura.
---------------------
Halako
disfuntzioen kalteak ahal beste leuntzearren, aspaldi xedatu ziren
hainbat aurreikuspen, sail guztiek errespetatu beharreko zeharkako
araubide moduan. Esaterako, gure eremuan baditugu zenbait araubide
erosketa eta kontratazio publikoko prozeduretan hondakinen bolumena eta
energia gastua ahal bezain urriak izan daitezen; gardentasuna, parte
hartze librea eta merkatu-askatasuna ez ezik, esleipendunaren langileen
lan-eskubideak, genero-berdintasuna eta abar luze bat ere errespeta
dezaten.
Hizkuntza-normalizazioarekin
zerikusia duten zeharkako politikak ere badute beren zuzeneko eta
berariazko isla kontratazio- eta hautaketa-prozesuetan eta
laguntza-deialdietan, dela bete beharreko baldintza gisa, dela lehian
baloratu beharreko irizpide gisa.
Haurren
babesean ere aplikatu izan dira zeharkako klausulak laguntza eta
diru-laguntza deialdietan. Katalunian, esaterako, bortxatzaileen
erregistroko ziurtagiria eskatzen hasiak dira adingabeei zuzendutako
nahiz batez ere adingabeekiko tratua duten jarduera kulturaletarako
diru-laguntzak jaso eman ahal izateko.
Beste
hainbeste esan liteke gutxieneko araubide eta jokabide etiko batzuei
jarraitzeko exijentzia dela eta: administrazioari ez ezik, hark diruz
lagundu beharreko pertsona, enpresa zein erakundeei ere exijitzen zaie
horiek betetzea.
Eusko
Jaurlaritzan bertan, oraintsu idatzi berriak dira sari, beka, laguntza
eta diru-laguntza deialdietako oinarrietan gizonen eta emakumeen arteko
berdintasunaren aldeko irizpideak aplikatzen lagunduko duten klausulak
behar bezala gehitzeko gomendio eta argibideak. Hainbat eragilek hartu
dute parte horiek biltzen dituen dokumentua prestatzen, horien buru
Emakunde izanik, noski, eskumen nagusiaren titularra denez.
---------------------
Naturaren
eta haren kontserbazioaren aldeko elkarteek osatutako erakundea
garenez, Naturkonen ederki asko dakigu joera handia, bereziki handia,
dutela horiek, naturak eta kontserbazioak alegia, administrazio
sektorialek diruz lagundutako jardueren eragin kaltegarriak pairatzeko.
Ezin konta ahala jarduera laguntzen dituzte administrazio publikoek,
kirol arlokoak, kulturalak, aisialdikoak, turistikoak eta, naturarekiko
gutxieneko begirunerik eta kalterik ez eragiteko gutxieneko neurririk
erakusten ez dutenak. Ondorioak negargarriak izan ohi dira, inguru
naturalaren kaltean, jakina.
Are
mingarriagoa da, gainera, espezie babestuei eragiten dietenean halako
jarduerek kaltea, hainbat espezieren ugalketa, migrazioa, oinarrizko
portaera edo atsedena oztopatzen dutenean, besterik gabe suntsitzen
direnean eta, bereziki, botere publikoek diruz lagundutako jarduera
horiek naturagune babestuetan antolatzen direnean edo haiei zuzenean
eragiten dietenean.
Gero
eta sarriago gertatzen dira halakoak, eta gero eta dimentsio
handiagokoak izan ohi dira, ‘abenturako’ jarduerek, turismoak eta, gero
eta jarraitzaile gehiago baitituzte eta halako ekimenen antolatzaileek
haientzako kondizio ezin hobeak aurkitu baitituzte landa-eremuan eta
naturaguneetan. Kontzertuak, mendi-lasterketak, nekazaritzako elikagaien
feriak, festak, erromeriak, motordun ibilgailuen zeharkaldiak… inoiz
baino maizago antolatzen dira naturagune babestuetan, gero eta
irisgarriagoak baitira eta, beraz, kalte hartzeko aukera gehiago
baitute. Hori gutxi ez, eta parte-hartzaile arruntak naturan egoki
portatzeko eta behar bezala errespetatzeko prestakuntzarik ez du izaten
gehienetan.
---------------------
Horregatik
guztiagatik uste dugu interesgarria ez ezik, behar-beharrezkoa ere
badela ahalik eta lasterren dokumentu orokor bat egitea, gizon-emakumeen
berdintasunaren aldeko irizpideen kasuan egindakoaren antzera, natura
eta ingurumena errespetatzeko eta babesteko irizpideak ere aintzat har
daitezen euskal administrazio publikoek jarduerak diruz nahiz bestela
laguntzeko nahiz saritzeko argitaratzen dituzten oinarrietako
baldintzetan, horiei gehitu beharreko klausulak gehituz, hala lehia
bidezko deialdietan, nola, are motibo handiagorekin, erantzukizun
handiagoa baitute, berariaz ematen dituzten zuzeneko laguntzetan eta
diru-laguntza izendunetan ere.
Eta,
koherentzia hutsez, ez baita inola ere etikoa nork bere burua
salbuestea besteei exijitzen dizkien kondizioak betetzeko obligaziotik,
euskal administrazio publikoek berek, zeinek bere eskumeneko arloan eta
nork bere politika publikoen baitan, zuzenean antolatutako nahiz
sustatutako jardueretan ere jaso behar lirateke irizpide horiek.
---------------------
Hori guztia dela eta, Naturkon - Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan
kolektiboak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari eskatzen dio albait
lehen abiaraz dezala, eta gida dezala, gizon-emakumeen berdintasuna
sustatzeko kasuan egindakoaren antzeko prozesu bat eta euskal
administrazio publikoentzako gida moduko dokumentu bat sor dezala haren
bitartez, nork bere sari, beka, laguntza eta diru-laguntza deialdi
publiko guztietan gehi ditzaten berek lagundutako nahiz saritutako
jarduerek naturari, ingurumenari eta horien kontserbazioari kalterik ez
eragiteko behar diren klausulak.
Zarautzen, 2017ko uztailaren 13an
No hay comentarios:
Publicar un comentario