2017/01/17

Gipuzkoako talde ekologista eta naturazaleen erantzuna EHNE eta ENBA sindikatuei



Bi sindikatu horiek eman berri duten prentsaurrekoan Aranzadi Zientzia Elkarteak urtarrilaren 13an Batzar Nagusietako Ingurumen Batzordean Aralarko pisten inguruan egindako agerraldia gaitzetsi dute. Harrituta omen daude Aralarren inguruan erakunde horrek azaldutako “oinarri zientifiko ezagatik”. Ez omen dute ulertzen “Aranzadi bezalako prestigiodun elkarte batek zein motibazio izan dezakeen erabat orkestratutako eszenografia honetan parte hartzeko”. Salaketa larri hauek egiteko, gainera, zuzenak ez diren hainbat argudio eman dituzte:
1.       “Aranzadik, zoritxarrez, argi utzi zuen, bere ustean, abeltzaintza estentsiboak ez duela etorkizunik (2002an Eusko Legebiltzarrean aurreikuspen berdina egin zuen, eta zorionez, ez zuen asmatu)”. Aranzadiko ordezkariek esandakotik ondorio hori ateratzea jokabide benetan interesatua da. Argi utzi zutena da Aralarren gaur egun bultzatzen den abeltzaintza-eredua ez dela bateragarria natur balioen kontserbazioarekin. Gehiegizko abelburu kopurua dagoela esan zuten, eta eredu horrek huts egiten duela etengabeko diru laguntzen emendioak ez duelako artzain kopuruaren gutxitzea gelditu. Aranzadiko ordezkariek abeltzaintza estentsiboaren aldeko aldarria egin zuten, baina   azterketa zientifikoetan oinarrituta kudeaketaren bermearekin. Hauxe da gaur eguneko ereduak errespetatzen ez duena eta horren etorkizun eza da Aranzadiko ordezkariek salatu zutena.
2.       “Aralarren artzaintza desagertuko balitz ez litzateke deus ere gertatuko” esan omen zuten Aralarko ordezkariek. Hori ere ez da zuzena. Esan zutena da Aralarrek bere oreka ekologikoa bilatuko zukeela, azken 150 urte hauetako lurzoruaren galera gelditu eta pixkanaka berreskuratuz.
3.       “Aralarko kudeaketa gaur egungo egoera kudeatzera mugatu beharko litzateke”, Aranzadiren ahotan jarritako beste baieztapena. Hori ere ez da zuzena. Artzaintza- eredu berri bat eskatu zuten, horretarako ikuspegi orokorrarekin egindako proposamena eskainiz. Aranzadik aspalditik dauka gai hau aztertuta, eta sindikatu horiek inoiz kontuan hartu izan ezak ez du justifikatzen euren ahalegina modu itsusi horretan arbuiatzea.
4.       “Aranzadiren posizionamenduak ez du kontuan hartu, Aralar mendia Mankomunitatea osatzen duten hamabost udalena dela”. Natur balioen defentsak unibertsala eta derrigorrezkoa beharko luke izan giza eskubidea den heinean, eta sindikatu horien ordezkariek ulertzen ez badute ere, baserritarrak zein abeltzainak balio horien galeraren kaltetu zuzenak dira naturak euren lanbidea baldintzatzen duelako. Parke naturala udalerri horien lurretan dagoela uka ezina da, baina eremu horrekiko abeltzaintzatik haratagoko interesak daude, eta horiek ez daude ordezkatuta parke horren kudeaketarako erabaki organoetan.
Poztekoa da, behingoz, sindikatu hauek zientziaren aldeko aldarria egitea. Aranzadi Zientzia Elkarteak Aralarri buruz duen ezagutza zientifikoa zalantzan jartzea zilegi da noski, baldin eta horretarako argudio zientifikoak erabiltzen badira. Eta hor dago koska, ez dagoelako (publiko eginda behintzat), horretarako daturik.
Gipuzkoako natur taldeak eta talde ekologistak urteak daramatzagu babestutako eremuetan ezagutza zientifikoan oinarritutako kudeaketa gauzatzeko eskaerak eta proposamenak egiten Foru Aldundiari. Aurreko legealdian Aranzadik proposatutako Batzorde plurala diseinatzea lortu genuen: Bioaniztasunaren Mahaia. Bere osaera eta funtzioak legez zehaztuak ditu, eta   Aldundiari dagokio martxan jartzea natur balioen ustiapenaren eta kontserbazioaren auzia behar den arduraz lantzeko. Zain gaude, guztion onerako izango baita.

GIPUZKOAKO NATUR TALDE ETA TALDE EKOLOGISTAK
 

2017/01/16

Respuesta de la plataforma Aralar Bizirik y de Landarlan a ENBA y EHNA, en relacióna la comparecencia de Aranzadi sobre las pistas de Aralar



A FAVOR  DE  ARANZADI  Y  ARALAR



La asociación ambiental goierritarra Landarlan y la plataforma Aralar Bizirik felicitan a la Sociedad de Ciencias Aranzadi por la comparecencia realizada en la Comisión de Medio Ambiente de las Juntas Generales de Gipuzkoa, el pasado 13 de enero, en torno a los proyectos de pistas en Aralar. En dicha comparecencia, además de exponer los valores paisajísticos, ecológicos y naturalistas del parque natural y a su vez, Zona de Especial Conservación de la red europea Natura 2000, subrayaron la necesidad de mantener el equilibrio entre dichos valores y los usos humanos y expusieron la evolución de la ganadería y su situación actual. Asimismo han alertado sobre los impactos severos e irreversibles así como la fractura social que causarían los proyectos de pistas previstos. Y para finalizar, han realizado un llamamiento a favor del pastoreo sostenible, basado en las infraestructuras existentes, teniendo en cuenta los condicionantes naturales, integrando todas las disposiciones legales así como todas las visiones y usos,  basado en datos reales y de evolución, económicamente viable y teniendo en cuenta la sociedad futura.


Landarlan y Aralar Bizirik comparten los criterios de Aranzadi y la propuesta realizada por la sociedad científica: creación de un grupo de trabajo formado por todos los sectores interesados en el Parque Natural de Aralar, para analizar las necesidades del parque y promoviendo su desarrollo equilibrado y viable. Pedimos a la Diputación Foral así como a la mancomunidad de Enirio-Aralar, que abandonen dichos proyectos de pistas y pongan en marcha dicha propuesta, cumpliendo todas las disposiciones legales que afectan al parque así como basándose en los criterios científicos de Aranzadi. A los partidos políticos también les pedimos acepten los criterios de Aranzadi y recuperen el consenso conseguido en el año 2003 a favor de la conservación y protección del Parque Natural de Aralar y que pidan a la Diputación Foral dedique los recursos económicos necesarios para ello. Y  a la ciudadanía le pedimos, que difunda estas peticiones en su entorno: centros de trabajo, sindicatos, sociedades, centros educativos, partidos políticos…


Además, comunicamos a la sociedad que estamos en total desacuerdo con la valoración que han hecho los sindicatos ENBA y EHNE de la Sociedad de Ciencias Aranzadi, en la rueda de prensa del 16 de enero. El rigor científico de dicha sociedad no se puede poner en cuestión por dicha comparecencia y porque su larga y fructífera trayectoria no han dado nunca pie a ello.


Para finalizar ante la contundencia de los datos aportados por Aranzadi y por su larga tradición de investigación científica en Aralar, las asociaciones Eguzki y Landarlan han enviado dicha comparecencia a la Fiscalía de Medio Ambiente para que sea considerada como prueba pericial en la denuncia de la pista a Saltarri.


Beasain, a 15 de Enero


LANDARLAN  y  ARALAR  BIZIRIK

Aralarko pistak direla medio Aranzadik izandako agerraldia dela eta, Aralar Bizirik plataformak eta Landarlan elkarteak EHNE eta ENBAri erantzunez



ARANZADI  ZIENTZIA  ELKARTEA  ETA  ARALARREN  ALDE





Goierriko Landarlan Ingurumen Elkartea eta Aralar Bizirik plataforma, biziki poztu dira Aranzadi Zientzia Elkarteak, urtarrilaren 13an Batzar Nagusietako Ingurumen Batzordean Aralarko pisten inguruan egindako agerraldian eskainitako azalpenengatik. Agerraldi horretan Aralarko natur parkea eta Natura 2000 europear Sareko Babes Bereziko Eremuaren balio paisajistiko, ekologiko eta naturalistikoak azpimarratu ditu eta horiek eta gizakiaren erabileraren arteko oreka mantentzearen beharra nabarmendu. Horiek azaltzeaz gain, natur parke horretan abeltzaintza izaten ari den eboluzioa azaldu dute. Era berean, adierazi dute pista proiektuek inpaktu larriak eta atzeraezinak eragingo dituztela eta baita gizartean haustura. Eta amaitzeko, artzaintza jasangarriaren aldeko deia egin dute, oraingo azpiegituretan oinarritutakoa eta natur baldintzak kontuan hartuko dituena, araudi guztiak barneratuz, ikuspegi guztiak ainzat hartuko dituena, eboluzio eta errealitateko datuetan oinarrituta, ekonomikoki bideragarria eta etorkizuneko gizarteari begira egongo dena.



Landarlan eta Aralar Bizirik erabat ados daude Aranzadik adierazitako irizpideekin eta egindako proposamenarekin: lan talde bat sortu behar dela sektore interesdun guztiekin Aralarko Parke Naturalaren beharrak lasaitasunez aztertzeko garapen bideragarri eta orekatu bat izan dezan. Eta hori betetzea eskatzen diete Foru Aldundiari eta Enirio-Aralar mankomunitateari, pista proiektu guztiak geldituz, Aralar Natur Parkeko araudi guztiak betez eta Aranzadiren irizpide zientifikoetan oinarrituz.



Alderdi politiko guztiei ere eskatzen diegu onar ditzatela Aranzadiren irizpideak eta 2003an lortutako adostasunari berriro hel diezaiotela Aralar kontserbatu eta babestearen alde, eta horretarako behar diren baliabide ekonomikoak bideratzea eska diezaiotela Foru Aldundiari. Eta herritarrei, eskari hauek zabaldu ditzatela beren esparruan, lantoki, elkarte, sindikatu, ikastetxe, alderdi politiko …



Halaber, urtarrilaren 16an, EHNE eta ENBA sindikatuek eman duten prentsaurrekoan, Aranzadi Zientzia Elkarteari buruz egin duten balorazioarekiko erabateko desadostasuna adierazten dugu. Aipatutako Zientzia Elkarte horren zorroztasun zientifikoa ezin da zalantzan jarri, aurreko ostiraleko agerraldiko azalpenek eta berak egin duen ibilbide luze eta emankorrak ez dutelako horretarako bide ematen.



Amaitzeko, gizarteari ere jakinarazten diogu, Aranzadik aurkeztutako datu esanguratsuak eta Aralarko mendian egindako zientzia ikerkuntzaren ibilbidea dela eta, bere agerraldia Ingurumen Fiskaltzaren esku jarri dutela Eguzki eta Landarlan elkarteek, Saltarriko pistaren aurkako salaketan aditu-frogatzat hartua izan dadin.


Beasainen, urtarrilaren 15ean



LANDARLAN  INGURUMEN  ELKARTEA  ETA  ARALAR  BIZIRIK  PLATAFORMA