2013/02/25

Quousque tandem, Catilina, abutere patientiam nostram..!

GIPUZKOAKO NATUR TALDEEN ETA FORU ALDUNDIAREN ARTEKO BILERAK

(Versión en castellano, aquí)

Azken urteotan, Gipuzkoako Foru Aldundiak ondare eta balio naturalen defentsan bereak dituen ardurak betetzen ez dituela ikusita, Gipuzkoako 15 natur talde elkartu gara horri irtenbidea aurkitzeko.


Hausnarketa hau 2011ko udazkenean, Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundiko aginte-taldea osatu eta hilabete gutxira burutu genuen, eta berehala, Foru Aldundiko Landa Garapena saileko arduradunekin elkarrizketa-bidea ireki behar genuela erabaki genuen. Iazko abenduan bidali genuen Foru Aldundira naturaren kontserbazioarekiko gure ikuspegia jasotzen duen txostena, eta urtarrilaren 10ean ospatu genuen Foru Aldundian lehen bilera. Bertan gure ikuspegia erakusteaz gain, gaiez gai, gure proposamenak bilduko dituen txostenak Foru Aldundiko ordezkariei bidaliko dizkiegula, eta gure txosten bakoitza jaso eta hilabeteko epean Foru Aldundiak txostenaren inguruan hitz egiteko bilera-deialdia egingo zuela adostu genuen.


Taldeen ordezkariak, GFAren Palazioaren aurrean
Hauek dira bide horretatik gaurdaino izandako bilerak:


  1. Urtarrilean. Natur kontserbazioarekiko gure ikuspegia jasotzen duen txostena helarazi, eta gure eta Foru Aldundiko Landa Garapena saileko arduradunen artean elkarrizketa-bidea abiarazteko adostasunak ezarri ziren bileran (I TXOSTENA)
  2. Otsailean. Gure kezka azaldu eta hilabete baino lehen, Foru Aldundiak aurtenerako onartu nahi zuen Gipuzkoako Basoen Dekretuaren berri jaso genuen. Burlatzat hartu genuen Dekretu hori, natur kontserbazioaren egoera hobetu baino txartu egiten baitzuen. Basoen alde egin beharrean, egur ekoizleen lobby-arentzat propio idatzitako Dekretua zen hura, eta bigarren txosten bat bidaltzeaz gain, presazko bilera-eskaera egin genuen. Otsailean bertan ospatu zen bilera hori (II TXOSTENA), eta ustez gure haserrea helarazi genuen.
  3. Ekainean. Guk hartutako konpromisoei helduz, ehizaren inguruan dugun ikuspegia eta politika aldatzeko txostena helarazi genuen beranduago. Lehendik “Ehiza federazioak ehizaren jardueretarako eta naturaren babeserako legedia ez betetzearen zigorgabetasuna geldiaraztea eskatzen dio mugimendu ekologistak aldundiari” idatzia bidalia genuena ehizaren dekretuan aldaketarik ez zela izango ikusita. Gure txostena bidali eta hilabete pasatxoko epean egin zen bilera, ekainean. (III. TXOSTENA)
  4. Uztailean. Ekainean basoen kudeaketa aldatzeko txostenean jaso genituen basoen kudeaketarako gure proposamenak. Foru Aldunditik uztailaren bukaeran biltzeko deialdia jaso genuen. Hau izan da gaurdaino izan dugun azken bilera.(IV TXOSTENA). Bilera honetan gure txostenen idatzizko erantzunak jasotzea eskatu genuen. Bi hilabete beranduago Jon Peli Uriguenek erantzun digu lanean ari direla aipatuz, baina ezer zehaztu gabe. 
  5. Abenduan bioaniztasunaren kontserbaziorako gure proposamenak jasotzen zituen txostena bidali genuen, baina Foru Aldundiak ez zion gure bilera eskaerari erantzun (V TXOSTENA)


Lehen bilerara, Julian Unanue zuzendaria, eta Iñigo Mendiola eta Ismael Mondragon teknikariak etorri ziren. Bigarrenera Jon Peli Uriguen diputatua eta Julian Unanue zuzendaria. Hirugarrenera Julian Unanue eta Iñigo Mendiola. Laugarrenera Jon Peli Uriguen eta Julian Unanue.


Bilera hauekiko gure balorazioa ezin okerragoa da. Esandako ezer ere ez zaigula aintzat hartu iruditzen zaigu, nahiz eta maila berean ez bada ere, hein handi batean Foru Aldundiko ordezkariek gure diagnostikoa konpartitzen dutela ikusi dugun.


Azken txostena, bioaniztasunari buruzkoa 2012ko abenduan bidali genuen. Ez dugu bilera egiteko eskariaren erantzunik jaso. 2013ko otsailean prozesua bukatutzat eman genuen Foru Aldundira bidalitako gutun baten bidez gurekiko harremanak moztu dituztelako (inolako arrazoirik eman gabe).

11 comentarios:

  1. Erreakzioak:

    Jon Peli Uriguen diputatua (EITB, 2013.02.27)

    https://docs.google.com/file/d/0B8ncP7Is8rZna0cyRllKMXE5ak0/edit?usp=sharing

    Pello Zubiria (Argia, 2013.02.27)

    http://www.argia.com/blogak/pello-zubiria/2013/02/27/gipuzkoako-natur-talde-eta-ekologistak-haserre-aldundiarekin/?utm_source=rss&utm_medium=rss&utm_campaign=gipuzkoako-natur-talde-eta-ekologistak-haserre-aldundiarekin

    Pello Zubiria (Argia, 2013.02.28)

    http://www.argia.com/blogak/pello-zubiria/2013/02/28/gipuzkoako-pinuen-belenoa-2/#comment-360

    ResponderEliminar
  2. Jon Peli Uriguen diputatua (Berria, 2013.02.28)

    http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-02-28/004/001/aldundia_bioaniztasunarekin.htm

    ResponderEliminar
  3. Eusko Lurra Fundazioa (2013.02.26)

    http://www.euskolurra.eu/natur-konserbazioa-gipuzkoan-ekologisten-kritikak-gipuzkoako-foru-aldundiaren-ingurugiro-zenbait-politikei/

    ResponderEliminar
  4. Aitziber Sarobe (Berria, 2013.03.02)

    http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-03-02/007/001/bioaniztasuna_bai_baserriak_nahi_ditugulako.htm

    ResponderEliminar
  5. Jexux Oiartzabal (Naiz, 2013.03.04)

    http://www.naiz.info/es/iritzia/articulos/bildu-ekologistak-eta-landa-garapena

    ResponderEliminar
  6. Eusko Ekintza (2013.02.27)

    http://www.euskoekintza.eu/eusko-ekintzak-julian-unanueren-dimisoa-eskatzen-du/

    ResponderEliminar
  7. Xxxxxxxxxx (2013.xx.xx)

    http://blogs.vitoria-gasteiz.org/ataria/2013/02/27/gipuzkoako-ingurugiroko-politika-gaitzetsi-dute-ekologistek/?lang=eu

    Itxuraz Gasteizko Udalak ezabatu egin du blogeko sarrera hori. Google-n, ordea, indexatuta dago pasarte bat, eta honela dio: "Ekologista taldeak beraien egonezina jakinarazi dute Gipuzkoako diputazioaren kontra, esanez diputazioaren ingurugiroko politika pasa den gobernuaren..."
    Ez dakigu zer gehiago zioen berriak.

    ResponderEliminar
  8. Jesus Oiartzabal (Noticias de Gipuzkoa, 2013.03.06)

    http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/03/06/opinion/tribuna-abierta/el-desarrollo-rural-los-ecologistas-y-bildu

    (Berriako gutun bera, erdaratuta)

    ResponderEliminar
  9. Xabier Iraola, ENBA, Noticias de Gipuzkoa, 2013.03.12

    http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/03/12/economia/gipuzkoa-foresta-o-zarza

    http://kanpolibrean.blogspot.com.es/2013/03/gipuzkoa-foresta-o-zarza.html

    ResponderEliminar
  10. Alberto Aldasoro, Balentin Gabilondo, Eneko Karrera. Gipuzkoako EHNEko presidente ohiak, EHNEKO baso sailaren babesarekin

    http://www.naiz.info/eu/iritzia/cartas/zuzendari-zuzenari

    ResponderEliminar
  11. Martxel Aizpurua, Berria, 2013.03.16

    Ingurumenaren kudeaketa denona da

    http://paperekoa.berria.info/berria/2013-03-16/005/004/ingurumenaren_kudeaketa_denona_da.htm

    ResponderEliminar