ADECAPek, arma- eta
kartutxo-saltzaileek kontrolpean duten elkarteak Araba, Bizkaia eta
Gipuzkoako foru-aldundiei pagausoa kontrapasan ehizatzeko baimena eman
dezaten eta ‘kontrapasa’ hitza erabili beharrean ‘ehizaldiaren luzapena’
terminoa maltzur erabilita oraintsu eginiko eskaera dela eta, behean
sinatzen dugun talde naturazale eta kontserbazionistok hau helarazi ahi
diogu iritzi publikoari:
• Hegaztiak kontrapasan ehizatzeko debekua EB osoan indarrean dagoen debeku orokorra da. Aurreikusita dauden salbuespen-kasu guztietatik batek ere ez du babesten ADECAPen eta ONCren nahia. Izan ere, lehenago ere erabilitako argudio berberak erabili dituzte oraingoan, EHJANen eta Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Europako Batasunaren Luxenburgoko Justizia Auzitegiaren epaiek behin eta berriro indargabetuagatik ere. Luxenburgoko Auzitegiak emandako epaiak ezin argiago erabaki zuen ezen el requisito de que no haya otra solución satisfactoria no concurre si la medida que autoriza la caza con carácter excepcional (en contrapasa) está destinada únicamente a prorrogar los períodos de caza de determinadas especies de aves en territorios ya frecuentados por éstas durante los períodos de caza ordinarios.
• Proposamenak, beraz, dagoeneko aztertuta eta epaituta dagoen kontu bat dakar berriz; ezinbestean hartu behar da bestek delitua eginarazteko saiotzat. ADECAPek nahi du norbaitek prebarikatzea, duela urte batzuk Jose Luis Garai Bizkaiko foru-diputatuak bezala, zeina delitu hargatik (pagausoak kontrapasan ehizatzen lagatzeagatik hain zuzen, jakinik legearen kontrakoa zela) epaitu eta zortzi urtez gaitasungabetu baitzuten (http://elpais.com/diario/2001/02/19/paisvasco/982615215_850215.html). Ez da ahaztu behar, halaber, Aznarrek berak indultatu zuela gerora Garai jauna.
Hori
guztia pagausoaren kontserbazio-egoera eta haren ugaritasuna
gorabehera. Europak bere hegaztiak kontserbatzeko politikaren oinarrizko
elementu bat da horiek ez ehizatzea ez ugaltze-sasoian, ez, migrarien
kasuan, eztai-aurreko migrazioan (kontrapasan) ere. Gaur egun EAEn
pagausoa ehizatzeko zabalik dauden sasoiek agortu egite dituzte legez
baimendu daitezkeenak (eztai-ondoko uda-sasoia, eztai-ondoko pasea eta
negualdia), eta beraz ez dago horiek areago luzatzerik.
Horregatik guztiagatik, ADECAPen eta ONCren proposamena salatu nahi dugu behean sinatzen dugunok, funtsik eta edukirik gabeko ekimen merkea delako, gizartea oro har eta bereziki ehiztariak manipulatzeko saioa delako (Sarasketak bururen bat aurkeztu behar die jarraitzaileei), eta batez ere delitua eragiteko saio ezin agerikoagoa delako. Gaiaren eskumena duten foru-arduradunei, tekniko zein politiko, dei egiten diegu beren jarrera erakus dezaten, eta gogorarazten diegu auzia hiru lurraldeetako ehiza-kontseiluetan aztertu behar dela. Arma- eta kartutxo-saltzaileen lobbyaren eskaerari men eginez gero delituan eta errorean tematzea lekarke. Halaber iragartzen dugu sinatzaileok delitugileen eta delitu eginarazleen aurka ekintza penalak abiaraziko ditugula.
Donostia, 2015eko urtarrilaren 22an
Sinatzaileak:
• Itsas Enara OE
• Arkamurka Zarauzko NT
• Eguzki
• Instituto Alavés de la Naturaleza
• IZATE Asociación Medioambiental Ingurugiroaren Taldea
• Mutrikuko NT
• Herrio Orioko NT
• Ugatza OE
• Ekologistak Martxan
• Zumaiako NT
• Erkaxo Azpeitiko NT
• Katamarrua Zestoako NT
• Landarlan Goierriko NT
• Ondarroa 12 milia
• Haritzalde Naturzaleen Elkartea
• Kima Berdea Asociación Ecologista
• Okil Beltzak Elgoibarko NT
• Berdeak
• Osina Natur Taldea