2019/03/25

Zientzia eta basoaren kudeaketa

Egurraren sektoreko enpresek jardunaldi bat antolatu zuten joan den ostiralean Hernanin, jarraitzen duten baso-kudeaketa ereduari euskarri zientifikoa eman nahian. Eta fundamentuzko ezer esan ez zen hitzaurrearen ondoren, saiatu ziren gure lurraldea gero eta sarriago estaltzen duten eukalipto espezieak inbaditzailek direla ukatzen. 20.000 inguru hektarea hartu dute eukaliptoek 2018an, eta gure lurraldeko harizti eta amezti guztiak baino azalera gehiago estaltzen dute dagoeneko.

Jardunaldietako hizlari bat Inés Álvarez izan zen, alegia, basogintzan erabiltzen diren Eucalyptus generoko espezieak aztertu zituen Ingurumen Ministerioaren Batzorde Zientifikoaren irizpena koordinatu zuena. 19 batzordekideek aho batez adierazi zuten espezie horiek guztiak Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogora gehitu behar zirela, lurralde berria inbaditzeko duten arrisku handia dela eta. Ia hirurogeita hamar aipamen bibliografikok eusten diote ondorio horri, bai eta aztertutako espezie bakoitzari buruz egindako arrisku-txosten indibidualek ere.

Zer esanik ez da, bere Batzorde Zientifikoak aho batez jaulkitako irizpena arbuiatu egin zuen Ministerioaren Baso Politikako Zuzendaritzak, esanez Batzorde Zientifikoak halako “jarrera gaiztoa” zuela, “espezie horien izaera inbaditzaileari buruz aurrez erabakitako balio-judizioa jaulkitzearren hartua”, zeina, gainera, “irizpide zientifikoetan ez, baizik eta iritzi pertsonal eta politikoetan oinarritua” bailitzateke.

Aipagarriena da erantzun hori ez zuela inolako batzorde zientifikok babestu, ez eta zerbait analizatu ondoren mintzatua zatekeen beste gizatalde batek ere; aitzitik, lagun bakar batek jaulki eta babestu zuen: Hernaniko jardunaldiko beste hizlariak berak, hain zuzen ere. Alegia, Luis Gil jaunak, mendi-ingeniaritzan doktore eta katedradunak, baso-genetikan egindako lanagatik ospetsua, Ministerioak kontsultatu zuen bakarra, izan ere. Deigarria da halaber Luis Gil irakasleak, haren Unibertsitatearen webgunean bertan adierazten denez, Iberia osoko eukalipto-enpresa handienak (ENCE, ENergía + CElulosa) finantzatuta zuzendu zuela, besteak beste, Etiopia eukaliptoz populatzeko ekimen bat. Baina, jakina, Batzorde Zientifikoko zientzialariak oinarritzen dira “irizpide pertsonal eta politikoetan”, inola ere ez bere burua “Europako eukalipto- zelulosa ekoizleen lider” gisa aurkezten duen enpresaren babesean eta haren kontura diharduen hori; azken hori, izan ere, ezin gaitzesteko moduko inpartzialtasunez dabil, ez dugu zalantza-izpirik.

Eukaliptoen defendatzaileak dioenaren arabera, ez dago landaketa horiek inbaditzailetzat hartzerik ez dagoelako ez oinarri ez adostasun zientifikorik hala izendatzeko eta ez baitute landatuak izan diren lurretatik at berez lur berririk hartzen. Ez zuen aipatu, ahaztuta noski, Espainian 2009ra artean landare inbaditzaileak kontrolatzen eta kudeatzen gastatutako 50 milioi euroetatik, 35 milioitik gora eukaliptoen aurkako borrokak eramanak zituela.

Inés Álvarezek hondarrean plazaratutako galderek zorrotz jo zuten gaiaren funtsean, begi-bistakoa baita ingurumenaren babesaren eta baso-ekoizpenaren artean interes-gatazka dagoela.

Alde batetik, espezie exotiko inbaditzaileen labore bat dugu, Batzorde Zientifikoaren irizpena eztabaidatuak adierazi bezala ingurumenari kaltegarria zaiona lurzorua eraldatzen duenez, biodibertsitatea galarazten duenez eta suteak errazten dituenez. Beste aldeak ezin argiago adierazi du zer dela eta ez dituen inbaditzailetzat hartzen eukaliptoak: interes ekonomikoa dutelako. Espainiako mendi-eremuaren azaleraren % 3ak eta Espainiako paper-industriak kontsumitzen duen egur-ekoizpenaren % 32ak eukalipto ospetsua dute protagonista. Eukaliptoaren ustiapenari lotutako sektoreak landa eremuen garapen sozio-ekonomiko garrantzitsua dakarrela hartzen dute aitzakiatzat, lanpostu ugari eskaintzen dituela, zuzenean nahiz zeharka, eta horregatik funtsezko papera jokatzen duela Kantauri isurialdeko landa-eremuaren garapenean.

Harira etorrita, helarazten diguten mezua da espezie exotiko inbaditzaile bati bere izaera hori ukatzeko ez dugula argudio zientifikorik behar inondik ere; aitzitik, nahikoa dela etekin ekonomikoa ateratzea. Jokalekua zein den, behintzat, argi asko utzi dute: aukera egin beharko dugu gutxi batzuen interes ekonomikoen eta bizirik mantentzen gaituen Naturaren interesen artean.

Baina argudio hori, antza, ez zitzaion nahikoa iruditu Luis Gil jaunari, zeren hortik harago joan baitzen Hernanin bere argudioetan; saiatu zen sinetsarazten eukaliptoaren gurutze-bideak, egurgintzako beste labore exotiko batzuen kasuan bezalaxe, makurkeria, ezjakintasuna eta ‘nazionalismo berdea’ dituela jatorri eta kausa. Eta, amaitzeko, adierazi zuen gure arbasoek txikitu zituztela bertako basoak eta gaur egun ezin direla berreskuratu, bizirik irauteko behar duten lurzorua dagoeneko ez baitute. Berezkoak ditu noski halakoak irizpide zientifikoetan oinarritzen (omen) den pertsona batek...

Bidezkoa izan liteke, agian, hori guztia bere jarraitzaileen belarriak gozatzeko, baina basoaren kudeaketa zientzian oinarritzeko helburua zuen ekitaldi bati amaiera emateko… kalterako dela esan behar da, gutxienez.


Gehiago jakiteko:
 

La ciencia y la gestión del bosque

Las empresas del sector maderero organizaron el viernes pasado en Hernani una jornada en la que pretendían dotar de apoyo científico a la gestión forestal que realizan. Y, saltándonos los preámbulos en los que nada relevante se dijo, trataron de negar el carácter invasor de las diversas especies de eucaliptos con los que van cubriendo cada vez más nuestros territorios. Van cerca de 20.000 ha en 2018, con lo que ya superan a todos los robledales del país.

Tuvieron como ponente por un lado a Inés Álvarez, coordinadora del dictamen que el Comité Científico del Ministerio de Medio Ambiente dedicó a las especies del género Eucalyptus con destino a la explotación forestal y que, por unanimidad de sus 19 miembros, dictó que se deberían incluir en el Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, debido a su alto riesgo de invasión. Esta conclusión se respalda con casi siete decenas de referencias científicas y los informes individuales de riesgo adecuadamente desglosados para cada especie tratada.

Faltaría más, esta posición unánime de su propio Comité Científico fue rechazada por la Dirección de Política Forestal del Ministerio, diciendo que había «una actitud tendenciosa por parte del Comité Científico, en orden a emitir un juicio de valor premeditado en cuanto al carácter invasor de estas especies, presuntamente basado en criterios no científicos y en opiniones personales y políticas».

Lo mejor es que esta respuesta no la respaldó ningún comité científico evaluador u otro grupo de personas que hubiese analizado nada, sino que fue una sola persona, precisamente la siguiente invitada a la jornada de Hernani: Luis Gil, Doctor ingeniero de montes y catedrático, famoso por sus trabajos en genética forestal, que fue el único consultado por esa Dirección. Casualmente, el profesor Luis Gil, según la propia página de la Universidad a la que pertenece, entre otros encargos dirigió bajo el patrocinio de la mayor empresa peninsular de eucaliptos, ENCE (ENergia + CElulosa), una iniciativa para poblar Etiopía de eucaliptos. Pero son los científicos del Comité los que se basan en «criterios personales y políticos», no el que trabaja a cuenta de la empresa que dice ser “líder europeo en producción de celulosa de eucalipto”, este resulta de una imparcialidad intachable, no nos cabe la menor duda.

Según el defensor de los eucaliptos, sus plantaciones no pueden ser consideradas especie invasora, al no existir ni base ni consenso científico para su declaración, ni invadir espontáneamente áreas más allá de las que ocupan sus plantaciones. Se le olvidó añadir que, de los más de 50 millones de euros que hasta 2009 había gastado España en el control y gestión de las plantas invasoras, la lucha contra los eucaliptos se había llevado ya para entonces más de 35 de esos 50 millones.

Las preguntas que, como conclusión, planteó Inés Álvarez son las que dan en el clavo, pues a nadie se le oculta que existe un conflicto de intereses entre la protección ambiental y la producción forestal. 

Tenemos por un lado un cultivo de especies exóticas invasoras que, como expone el controvertido dictamen del Comité Científico, resulta nocivo para el medio natural, puesto que altera los suelos, provoca pérdida de biodiversidad y facilita los incendios. Por la otra parte dejan muy claro el criterio seguido para considerarlas no invasoras, el interés económico: el 3% de la superficie forestal española, y el 32% de la producción maderera que consumen las industrias papeleras españolas tiene como objeto de valor el famoso eucalipto. Se escudan en que el sector ligado a la explotación forestal del eucalipto supone un importante desarrollo socioeconómico en las áreas rurales, proporcionando gran cantidad de empleo, tanto directo, como indirecto, por lo que juegan un rol fundamental en el desarrollo rural de la Cornisa cantábrica.

A lo que vamos, nos están diciendo que para que una especie deje de ser exótica invasora no nos valen los argumentos científicos, basta con que se le pueda sacar jugo económico. Po lo menos queda claro el campo de juego, deberemos elegir entre los intereses económicos de unos cuantos o los de la Naturaleza que nos mantiene vivos.

Pero este argumento no debió parecerle suficiente al propio Luis Gil, pues en Hernani fue más allá en sus disquisiciones, intentándonos hacer creer que la desventura del eucalipto, como el de otras especies forestales exóticas utilizadas como cultivos leñosos, se debe a la malicia, la ignorancia y el nacionalismo verde. Y para añadir como remate que los bosques nativos fueron eliminados por nuestros ancestros y que hoy no pueden ser recuperados porque les falta el suelo que los sustentaba. 

Todo ello muy propio de alguien que se dice basar en criterios científicos...

Como intento para dar ánimos a su parroquia puede valer, como remate para una jornada que animaba a basar la gestión del bosque en la ciencia, resulta, como poco, contraproducente.


Más lecturas:

 

2019/03/15

Gipuzkoako Ehiza Federazio maitagarria, Aldundiarekin "minduta". Gaixua!


Inork oraindik sinesten ote duen ere ehizari jazarri eta oldartu zaizkiola…

Beherago ekarri ditugu gure Aldundi maiteak Gipuzkoako Ehiza Federazioari opari eman dizkion kopuruak. Federazioak ‘grebara’ (sic!) deitu ditu ehiztariak eta protestatzeko manifestazio bat antolatu du, ustez Aldundiaren aurka.

Ikus dezagun.

Dirulaguntza izendun bat ematen dio urtero Aldundiak GEFari (azken lau urteotan, 120.000 euro urtean). Musutruk eta inolako esplikaziorik eman behar gabe. Baina, adi! Natura kontserbatzeko aurrekontuaren kontura!! Kopuru horretatik at geratzen dira Kirol sailak kirol-federazio moduan ematen dizkion laguntzak.

Kopuru horri gehitu behar zaio ehiza-txapelketatan hiltzen diren eper eta faisaiak ordaintzeko, aurrekontu beraren kontura ordaindu ere, ematen zaion urteko 80.000 euroko dirulaguntza. Ehiza-txapelketen aurretik askatzen dituzte hegazti horiek jauntxoek punteria fintzeko (hori EZ baita ehiza, agi denez).


2010:

(urteroko izenduna) 64.517

(askatzeko animaliak) 87.559

2011:

(urteroko izenduna) 89.517

(beste izendun bat, ehiza-eskolarako) 30.000

(askatzeko animaliak) 95.000

2012:

(urteroko izenduna) 90.000

(askatzeko animaliak) 85.500

2013:

(urteroko izenduna) 71.500

(askatzeko animaliak) 55.515

2014:

(urteroko izenduna) 80.000

(askatzeko animaliak) 55.515

2015:

(urteroko izenduna) 80.000

(askatzeko animaliak) 80.792

2016:

(urteroko izenduna) 120.000

(askatzeko animaliak) 80.792

2017:

(urteroko izenduna) 120.000

(askatzeko animaliak) 80.792

2018:

(urteroko izenduna) 120.000

(askatzeko animaliak) 80.784

2019:

(urteroko izenduna) 120.000

(askatzeko animaliak) 80.784

Adi! Aurrekontuetan xedatutako kopuruak dira horiek, eta Aldundiaren webgunean ikusgai daude. Ez dugu informaziorik aurkitu BENETAN ordaindu zaizkien kopuruen inguruan.

Maskarada eta ez beste, horixe ari dira antzezten Aldundia eta Ehiza Federazioa. Oraintsu hil berri den politikari baten hitzetan, ‘limurtze-dantza’, hain zuzen.

Beren jarraitzaileak aztoratzen saiatzen dira ehiztarien ordezkariak, eta lortu ere egiten dute sarri, nola eta, berei ez bezala, administrazioek luze eta eskuzabal laguntzen dietela diruz ‘ekologistei’. GEFko jaun horiek: zehaztuko al zenukete zertxobait diozuen hori? Ala gezurti ere esan behar dizuegu? Izan ere, 1.768.567 euroz lagundu baitio hamar urtetan Aldundiak federazioari; horixe da egia. Haatik, musutruk eta hutsaren truke, zeren horietatik aparte baitaude Aldundiak GEFarekin sinatzen dituen ‘hitzarmenak’.

Esaterako, federazioak besteren lumaz janzteko baliatzen duen hori; alegia, basafaunak nekazaritzan eragiten dituen kalteak ordaintzeko dirua berak bere patrikatik ordaintzen dituela esateko baliatzen duen hori. Horixe esaten baitigu GEFak ‘grebarako’ deian. GEZURRA BIRIBILA. Diru hori diru publikoa da, aldundiak federazioari emana zerbitzu horren kudeaketa emana baitio federazioari, hori ere ordainpean.

Halaber esan digu negarrez Ehiza Federazioak ez dutela basurderik gehiago hilko aldundiari presioa egiteko, aditzera emanez hark ez diela uzten gehiago harrapatzen. Hori ere gezurra. Urtean daramatza aldundia ehiztari-koadrilen atzetik erreguka, mesedez basurde-uxaldi gehiago egiteko, eta erantzuna izan da ezin dutela, ez direla gauza edo nekatuta daudela. Inola ere arauak ez diela lagatzen.

Horixe da, beraz, Gipuzkoako Ehiza Federazioko zuzendari berrien estiloa, kuartelekoa bezalakoxea: zabarra eta gezurtia. Guztiok buruan ditugun Espainiako alderdi politiko batzuei hain mesedegarria suertatu zaien horixe bera.