Baso-politika
aldatzeko gomendatu dio Europako Batzordeak Espainiari, Europar
Batasuneko baso-suteei buruzko 2017ko txostenean, joan den irailean
argitaratua, ageri denez. Galizia eta Portugalgo sute itzeletan
eukalipto-landaketek eragindako ondorio larriak azpimarratu dituzte
delako txosten horretan.
Txostenaren pasarte bat, hitzez hitz:
"Furthermore, unsustainable forest management practices, degradation
of ecosystems and their services, as well as the continuity of fuels of
very flammable forest tree species facilitate fire ignition and favours
fire propagation."
Alegia:
“Are gehiago, basoetan aplikatzen diren teknika jasanezinek,ekosistemak
eta haiek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak narriatu izanak eta mendian
hain zuhaitz-espezie sukoiak izateak dakarren erregai jarraituak
izugarri laguntzen dute sua pizten eta zabaltzen.”
Txostenak aipatzen dituen ‘very flammable forest tree species’ horiek pinu eta eukaliptoak dira.
«Askoz gehiago inbertitu behar dugu baso-kudeaketan jarduera hobeak
aplikatzen direla bermatuko badugu. Joan den udan egiaztatu dugunez,
asko dugu oraindik egiteko prebentzioaren arloan». Gaztigu hori luzatu
zuen Europako Batasunaren Ingurumen Komisario Karmenu Vella jaunak, bere
lantaldeko adituek baso-suteei buruz egindako azken txostena irakurri
ondoren.
Iturria:
• http://publications.jrc.ec.europa.eu/repository/bitstream/JRC112831/forest-fires-europe-mideast-africa-online.pdf
Beste erreferentzia batzuk:
• https://www.lavozdegalicia.es/noticia/galicia/2018/10/22/bruselas-reclama-espana-mejor-gestion-forestal-evitar-incendios/0003_201810G22P8992.htm
• https://www.europapress.es/galicia/agro-00246/noticia-bruselas-recomienda-espana-reforzar-medidas-prevencion-incendios-forestales-20180920194827.html
Gipuzkoako Talde Naturazaleek beren kezka eta iritziak agertzeko sortutako gunea
2018/10/25
La Comisión Europea recomienda a España modificar su política forestal y dejar de plantar especies forestales altamente inflamables
La
Comisión Europea recomienda a España modificar su política forestal,
según se recoge en el informe anual sobre incendios forestales de la UE
correspondiente a 2017, publicado el pasado septiembre. En dicho informe
destacan los efectos de las plantaciones de eucaliptos en los terribles
incendios de Portugal y Galicia.
Extracto literal del informe:
"Furthermore, unsustainable forest management practices, degradation of ecosystems and their services, as well as the continuity of fuels of very flammable forest tree species facilitate fire ignition and favours fire propagation."
A saber,
“Es más, las prácticas forestales insostenibles, la degradación de los ecosistemas y sus servicios y la continuidad del combustible que supone la existencia de especies arbóreas forestales muy inflamables, favorecen la ignición y la propagación del fuego.”
Las 'very flammable forest tree species' a que se refiere el informe son los eucaliptos y pinos.
Extracto literal del informe:
"Furthermore, unsustainable forest management practices, degradation of ecosystems and their services, as well as the continuity of fuels of very flammable forest tree species facilitate fire ignition and favours fire propagation."
A saber,
“Es más, las prácticas forestales insostenibles, la degradación de los ecosistemas y sus servicios y la continuidad del combustible que supone la existencia de especies arbóreas forestales muy inflamables, favorecen la ignición y la propagación del fuego.”
Las 'very flammable forest tree species' a que se refiere el informe son los eucaliptos y pinos.
«Es necesario invertir mucho más en gestión forestal para garantizar mejores prácticas. Como se ha constatado este mismo verano, aún queda mucho por hacer en materia de prevención». Es la advertencia que lanzó el comisario europeo de Medio Ambiente, Karmenu Vella, tras consultar el último informe sobre incendios forestales elaborado por sus expertos.
Fuente:
• http://publications.jrc.ec.europa.eu/repository/bitstream/JRC112831/forest-fires-europe-mideast-africa-online.pdf
Otras referencias:
• https://www.lavozdegalicia.es/noticia/galicia/2018/10/22/bruselas-reclama-espana-mejor-gestion-forestal-evitar-incendios/0003_201810G22P8992.htm
• https://www.europapress.es/galicia/agro-00246/noticia-bruselas-recomienda-espana-reforzar-medidas-prevencion-incendios-forestales-20180920194827.html
2018/10/17
Euskal baso-estrategiari bidea egiten
Erakundeen arteko koordinazioaren arrakasta itzela
bailitzan, Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak Konifero-basoak berreskuratzeko
euskal estrategia saldu berri digute, jakingo ez bagenu bezala Euskadin ditugun
koniferoen baso bakarrak Araba mendebaldeko pinu gorrien pinudiak eta Dueñasko
pinudi txikia direla, Aleppo espeziekoa azken hori.
Nahastea agudo argitzen da, plana bera euskal erakundeek
sektorearen ordezkariekin batera osatzen duten aholkulari taldeak egindako
lanaren emaitza dela azaltzen digutenean. Bistan denez, Euskadin
zuhaitz-landaketek estaltzen duten lurraldearen laurdena baino gehiagori
inposatu nahi dien etorkizunean interesaturik egon litekeen beste 'sektorerik'
ez dute ezagutzen. Eta gero bota, bai, gardentasuna eta gizarte-partaidetza moduko
hitz potoloak, aho bete.
Landaketa horiek biodibertsitatearen onura dakartela
adieraztearen pareko faltsukeria edo sektore honek bere baitan 20.000 lanpostu
dituela ala euskal BPG-aren % 1,5 hartzen duela lotsa barik esatea. Batez ere,
azken 10 urteetan saldutako egurraren urteko batez besteko balioa 40 milioi
€-ra ere iristen ez denean, Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikek diotenez.
Estatistika horiek bihurritzearren zerrategiak, papertegiak, altzairu fabrikak
edo beste lantegi batzuk sektorean sartzea iruzur egitea da. Kanpoko
erkidegoetatik Hernaniko paper-fabrikara egurra ekartzera egunero etortzen
diren kamioi-ilara luzeak inork ikusiko ez balitu bezala.
Baina oraingo honetan, gaixotutako pinu-sailak oxido
kuprosoarekin fumigatzeko baimen bereziak tramitatzen ari direla jakin izanak
kezkatzen gaitu batez ere gure herriak benetan inporta digunok. Sustantziaren
berezko arriskuaz gain, abiadura horiekin airez zabaltzen den produktua nora
joango den ezin denez kontrolatu, Europako Batasunean airetiko tratamendu
fitosanitarioak debekatuta daude, oso kasu berezietan izan ezik. Gainera, oxido
kuprosoa arnastuz gero toxikoa da eta azala edo bronkioei narritagarria zaie
ukituz gero. Hori gutxi ez, eta uretako faunarentzat arras toxikoa izateagatik,
administrazioak berak tratamendu hauetan ibai eta erreken inguruan 50 m-ko
segurtasun zerrenda errespetatzea exijitzen du.
Azalduko al digute gure ordezkariek nola pentsatu duten
ziurtatzea gure ibaiak edo edaten dugun ura ez direla pozoituko gure mendietako 124.000 Ha fumigatzen badira? Aire hori arnastean edo substantziak ukituko
bagintu pozoitu ez gaitezen, fumigatzen diren lekuetan egotea edo inguru
horietan ibiltzea debekatu egingo al digute? Gure mendien etorkizunari buruzko
eztabaidaz gain, gizartea halako arriskuan jarrarazteak merezi ote duen benetan
pentsatu behar al dute behingoz?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)