"EZ DUGU ASMORIK GIPUZKOAN NATURA 2000 SAREA GARATZEKO"

Arantza Ariztimuño (PNV)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaria

Gipuzkoako natura kontserbatzeko ardura duen pertsona (Donostian, 2015eko azaroan)



2018/06/30

Oso proposamen interesgarria onetsi du bart arratsaldean Eusko Legebiltzarrak aho batez. AHO BATEZ!

Jaurlaritzari eskatu dio sendo dezala Ertzaintzaren barruan ingurumen-delituen aurkako unitatea, behar bezala horni dezala pertsonaz eta materialez, behar bezala presta ditzala haren kideak. Halaber, Foru Aldundi eta Udalei antzeko ekimenak egin ditzatela beren eskumeneko zaintza-taldeetan.

Kontserbazionistok aspaldi planteatutako kontu honi heldu dio azkenean Legebiltzarrak, pozteko motiboa da. Aurrera begira lan egiteko ateak ireki ditu, eguneroko kontuak ditugun delitu horiek azkenean nork borrokatua izango baitute onetsitako proposamenari esker.

Legebiltzarkideen hitzaldiari erreparatuta, gainera, badugu motiboa etorkizunean landuko diren testu legal berrietan hitzok isla izango dutela espero izateko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu prozesu luze horretan esku hartu duten guztiei, tiraka eta bultzaka jardun duten ekintzaile, abokatu eta partikularrei batez ere, boto eman duten legebiltzarkideak ahaztu gabe noski.

Hau da onartutako proposamenaren testua:



1. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio indartu dezala Ikerketa Kriminalaren eta Polizia Judizialaren Buruzagitzaren menpeko ingurumen- delituen taldea eta bultzatu dezala bere ikerkuntza-ahalmena. Talde horrek, bere zereginak behar bezala betetzeko, ezein arau-hauste edo delitu zigorrik gabe geratzen ez dela bermatzeko behar diren giza baliabideak, baliabide materialak, teknikoak eta prestakuntzakoak edukiko ditu.

2. Legebiltzarrak Segurtasun Sailari eskatzen dio delitu horien prebentzio- lana sakondu dadila komisarietan. Helburu horrekin berarekin, prestakuntza espezifikoko ikastaroak egingo dira, batez ere Ertzaintzaren begi-ikuskapenetarako taldeentzat, aipatu delitu-tipologien laginak hartzeko teknikei buruzkoak. Halaber, protokolo espezifiko bat landuko da partikularrek komisarietan aurkeztutako ingurumen-alorreko salaketak jasotzeko, erraztasunak emateko salaketa horiek aurkezteko eta ahalik eta modurik osoenean jasotzeko, ondoren bide judizialetik izapidetzeko.

3. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio instituzio arteko batzorde bat eratu dadila, non sartuko diren Segurtasun Sailaren eta Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren ordezkariak, udaltzaingoko pertsonalak dituzten aldundi eta udalekin batera, ingurumen-arloko arau-hauste eta delituen aurrean jarduteko euskal plana garatzeko. Aipatu planak, urtebeteko gehienezko epean onetsi beharko denak, jasoko ditu, gutxienez, jarduera-protokolo eta -prozedurak, administrazio bakoitzaren eta kasu bakoitzeko agentearen erantzukizunak, kasuetan parte hartuko duten agentzien arteko koordinazioa eta taktika operatiboen egokitzapena ingurumen-arloko arau- hauste eta delituen ikerkuntzaren beharrizanen arabera.

4. Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, legealdi honetan zehar, foru-aldundiekin elkarlanean eta instituzio bakoitzaren eskuduntza- eremua errespetatuz, Estatuko oinarrizko legedia bultza dezala agente baso-ingurumeneko kidegoari buruzko lege edo foru arauen bidez, profesional horiek ingurumenaren zaintzarako funtzioak eta agintaritzaren agente gisa duten eskuduntza eraginkortasunez betetzeko.

5. Legebiltzarrak foru-aldundiei gomendatzen die, horretarako haien eskuduntza propioak erabilita, oihanzaingoko eta ingurumen-zaintzako pertsonala eta agintaritzaren agente gisa duten funtzioak indartzeko ahalegin irmoa egin dezatela, eta baita euren funtzioak bermeekin betetzeko beharrezkoak diren baliabide tekniko zein materialak eta etengabeko prestakuntza eskaintzekoa ere.

6. Legebiltzarrak udaltzaingoko pertsonalak dituzten udalei eskatzen die pertsonal horiek irakatsi, prestatu eta baliabidez hornitu ditzatela, ingurumenaren arloan esleituta dituzten funtzioak egoki betetzeko.



Naturkon – Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan

2018ko ekainaren 29an

No hay comentarios:

Publicar un comentario